1876ko Abolizio Legea

Wikipedia, Entziklopedia askea
1876ko legea» orritik birbideratua)
1876ko Abolizio Legea
HerrialdeaEspainia

Testu hau 1876ko uztailaren 21an Madrileko gorteek ateratako lege bat da. Alfontso XII.aren aldian eta Cánovasen gobernupean zegoen garaian. Beraz, lehen mailako iturria den testu juridikoa da.

Pasarte honen idazleak, gorte moderatuak dira. Hortaz, dokumentu hau fidagarria dela esan dezakegu. Testu hau, publikoa da, baina konkretuki euskal lurraldeen biztanleei zuzenduta dago.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1874ko behin-behineko gobernuak, lehen errepublika kentzea eta horrela, monarkiara itzultzea zuen helburu. Beraz, gobernu horri esker, Isabel II.aren semea, Alfontso XII.a, boterean jarri zen.

Martinez Campos jeneralak pronuntziamendu bat egin zuen, Sagasta jenerala gobernuan jarri zenean. Martinez Camposek Alfontso XII.a Espainiako errege aldarrikatu zuen. Pronuntziamendu horren ondorioz, Serranok Frantziara ihes egin zuen. Hortaz, indarrez, Alfontso XII.ak boterean jarri zen.

Alfontso boterean zegoelarik, gorte moderatuek 1876ko uztailean lege bat atera zuten. Gorteek, euskal lurraldeetako foruak abolituko zituzten lege honen bidez.

Liberal moderatuak zirenez, foruak kendu nahi zituzten lurralde horietan, berdintasuna lortzeko helburuarekin. Liberalek berdintasuna nahi zuten gizartean eta foruak zituzten herrialdeak besteak baino pribilegiatuagoak ziren. Foruek erregearen boterea mugatzen zuten eta herrialde horri nolabaiteko askatasuna edo boterea eskaintzen zioten. Hortaz, lege honen bidez foruak abolitu zituzten.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lege honek ekarri zituen ondorioak hainbat izan ziren. Horietako bat, euskal lurraldeen foruen abolizioak sortutako indargabetasuna izan zen. Ondorioz, euskal lurraldeek (Espainiako beste lurraldeak bezala) soldadutzara joateko beharra izan zuten eta zergak ordaintzeko beharra ere bai. Aduanak Frantziako mugara berriz aldatu egin ziren eta foru-baimena indargabetu zen.

Hortaz, lege honek euskal lurraldeak indargabetu zituen oreka edo berdintasun soziala lortzeko helburua lortzen saiatuz.

Bi urte geroago, 1887an, Cánovasek Euskal lurretan kupoa jarri zuen eta horrela, Euskadiko ekonomia ez zen kaltetua aterako.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
1876ko Abolizio Legea