1886ko Madrilgo tornadoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1886ko Madrilgo tornadoa
Irudia
Map
Motatornado
Data1886ko maiatzaren 12a
KokalekuCarabanchel Alto (en) Itzuli
Carabanchel Bajo (en) Itzuli
Madril
HerrialdeaEspainia
Pertsona hilak47

1886ko Madrilgo tornadoa maiatzaren 12an izandako ekaitz bortitza izan zen. Espainiako hiriburuko hegoaldean, tornado batek garai hartan independentea zen Carabanchel Alto udalerria kaltetu zuen, Carabanchel Bajo udalerriari eta Madrilgo hiriari berari ere eragin ziena.[1] Ekaitzak HM-IE ibilbidea jarraitu zuen.[2] Kalte material larriak eta hildakoak eragin zituen (47, zenbait iturriren arabera).[2][3] Augusto Arcimís andaluziar meteorologo aitzindariak — 1886ko maiatzaren 22an La Ilustración Española y Americana aldizkarirako egindako kronikan — egun horretan bi tornado bereizi gertatu zirela zehaztu zuen; bata 18:50ean hasi zen Carabanchel Alto inguruan, eta bestea 19:01ean gertatu zen.[4] Garaiko zientzialariek fenomeno meteorologikoa tornado gisa baino gehiago «zikloi baten igarotze»tzat hartu zuten.[5]

Benito Pérez Galdósek Misericordia bere eleberrian honela azaldu zuen gertakaria:[6]

« Horretan nago, Teresa Conejo, mila errealak utzi nizkizunean bezala, eta kartzelara joatetik salbatu zintudan bezala... Ez duzu gogoratzen? Botanikoko zuhaitzak erauzi zituen zikloiaren urtea eta eguna izan zen. »

Misericordia (1897). Benito Pérez Galdós


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gayà 2007, 1-2 orr. .
  2. a b Gayà 2007, 2 orr. .
  3. Agencia EFE 2013.
  4. Argimís 1886, 318 orr. .
  5. Noguès 1886, 1-3 orr. .
  6. Gayà 2007, 19 orr. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]