1889-1890eko Errusiako gripea

Wikipedia, Entziklopedia askea
1889-1890eko Errusiako gripea
Deskribapena
Arrazoia(k)Influenza A virus subtype H3N8 (en) Itzuli, Human coronavirus OC43
H2N2
Identifikatzaileak

Errusiako gripea, 1889ko urria eta 1890eko abenduaren artean nagusiki jazotako gripe pandemia bat izan zen. Gainera, 1891ko ekainean, 1891ko azarotik 1892ko ekainera, 1893ko udaberrian eta 1893-1894ko neguan ere berragertu zen. Mundu osoan milioi bat inguru heriotz eragin zituen.

Pandemiak Asiako edo Errusiako gripea izendapena jaso zuen, baina ez da Influenza A/USSR/90/77 H1N1 birusak eragin eta izendapen berdina daukan 1969ko Asiako gripearekin nahastu behar.

Ustez, 1889ko Errusiako gripea Influenzavirus A subtipo H2N2 birusak eragin omen zuen, nahiz eta erabateko segurtasunik ez izan, garaiko birologia ikerketen mugak direla eta, gaur egun Influenzavirus A subtipo H3N8 birusa ere eragiletzat jotzen da. 1889ko abenduaren 1ean San Petersburgo hirian hasi zen, Europan barna hedatu, eta 4 hilabeteren epean munduari bira emanez. AEBetara hasi eta 70 egunera iritsi zen. Hilkortasun erlatiboki baxua eragin zuen, %1ekoa, baina eragindako gaixo kopurua zela eta, mundu osoan milioi bat heriotz eragin zituela uste da.