Edukira joan

1905eko Sestao eta Barakaldoko emakumeen greba

Wikipedia, Entziklopedia askea
1905eko Sestao eta Barakaldoko emakumeen greba

1905eko greba emakumeek Sestaon eta Barakaldon sustatutako greba bat izan zen, alokairuen egoera txarra salatzeko. Etxeko altzariak kalera atera zituzten eta garraiobideak moztu zituztenean, gatazka handiak sortu ziren. Egoera hain larria izan zenez, gerra-egoera deklaratu zen Barakaldo, Sestaon eta inguruko zenbait herri eta eskualdetan.[1]

Alfonso XIII.aren erregealdia zenean, industrializazioa hasi eta migrazio mugimendu itzela jasan zuen Ezkerraldeak. Ondorioz, langileentzako etxebizitza falta egon zen, errentak izugarri garestitu ziren eta gainera, ugazabek oso diru gutxi eskaintzen zieten mantentze lanei.

Langileen etxebizitzen egoera hain zen larria, ezen «errentari elkartea» sortu baitzuten errenten jaitsiera lortzeko asmoz. Elkarte horrek "apopilo greba" hastea erabaki zuen: langileek etxe alokairua ordaintzeari utziko zioten.

Etxe alokairuak ordaintzeari uko egin ziotenez geroztik, Barakaldo eta Sestaon zenbait familia etxetik botatzeko aginduak ematen hasi ziren, eta horren ondorioz, egoerak eztanda egin zuen. [3]

1905eko maiatzean Barakaldoko San Juan kaleko jornalari bat etxetik botatzera hurbildu ziren udal-epaitegiko kideak, baina ustekabeko egoera topatu zuten bertan: milaka emakumez inguratuta egon zen etxebizitza, eta ez hori bakarrik, etxeetako altzariak ere kalera atera zituzten. Modu horretan lortu zuten etxe kaleratzea egitera zetozen langile eta agintariak kanporatzea eta egun hartako etxegabetzea geldiaraztea. Protestak laster zabaldu ziren Sestaora, bertan ere jarri zituzten etxeko altzari eta arropak etxegabetzea izateko agindua zuten etxeen inguruan: 2000 familia jarri ziren greban.[4]

Era berean, emakume piketeak inguruko lantegietara hurbildu ziren bertako langileei eskatzeko beraienganako elkartasuna izan eta eskaerekin bat egin zezaten. Horrela hedatu ziren erreakzioak Barakaldo eta Sestao inguruko lantegietara, besteak beste, Labe Garaietara eta Astilleros del Nervion lantegira; bertan ere blokeoak sortu zituzten etxeko altzariak erabiliz.[5]

Garraiobideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraiobide guztiak trabatzea lortu zuten altzariak erabiliz: Erandiorako txalupa, errepideak, Bilbora konektatzen zuen trena... Trenbidean jarri zuten lehen altzaria, esaterako, ohe bat izan zen, eta altzariak kendu zizkietenean, euren gorputzak erabiltzen hasi ziren; trenbideetan etzaten hasi ziren trenak geldiarazteko.[6]

Istiluek hilabetez eten zuten Bilbo Handiko jarduera ekonomikoa, eta gatazkaren larritasuna ikusita, orduko Gobernadore zibilak gerra-egoera deklaratu zuen Bilbon, itsasadarraren bi aldeetako herrietan eta meatzaldean. Ondorioz, militarrak gatazka-gunera iritsi ziren matxinada isilarazteko asmoz, Guardia Zibilak atxiloketak egin zituen, Gizarte-ikasketen Zentroa eta Bizilagunen-elkartea itxi zuten...[7][8]

Grebaren ondorioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren 25ean Gobernadore Militarra errentarien elkartearekin batu zen, eta adierazi zien ugazabekin akordio batera iritsiko zela etxebizitzen prezioak jaitsi eta egoera hobetzeko. Bilera hartan errentariei agindu zitzaiena bete ez bazen ere, istiluak gelditzeko bidea hasi zuen. Era berean, agintarien errepresioak eta Alderdi Sozialistak grebarekin bat egin nahi ez izanak matxinadaren gainbehera ekarri zuen. [9]

  • Roberto, Barakaldo, 1905: la huelga de inquilinos que acabó en estado de guerra (Etikalia, 2021eko maiatzak 7).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) roberto. (2021-05-07). «Barakaldo, 1905: la huelga de inquilinos que acabó en estado de guerra» Etikalia Inmobiliaria ética. Inmobiliaria en Bilbao y Vitoria-Gasteiz (kontsulta data: 2025-03-14).
  2. (Gaztelaniaz) roberto. (2021-05-07). «Barakaldo, 1905: la huelga de inquilinos que acabó en estado de guerra» Etikalia Inmobiliaria ética. Inmobiliaria en Bilbao y Vitoria-Gasteiz (kontsulta data: 2025-03-14).
  3. (Gaztelaniaz) roberto. (2021-05-07). «Barakaldo, 1905: la huelga de inquilinos que acabó en estado de guerra» Etikalia Inmobiliaria ética. Inmobiliaria en Bilbao y Vitoria-Gasteiz (kontsulta data: 2025-03-16).
  4. (Gaztelaniaz) Martín, Sebastián. (2014-01-28). «Baracaldo, 1905: nuestra primera gran protesta antidesahucios» ElDiario.es (kontsulta data: 2025-03-16).
  5. «Emakumeek etxea kalera atera zutenekoa. 1905eko alokairuen greba» Ezagutu Barakaldo (kontsulta data: 2025-03-16).
  6. «Greben hari morea» Argia (kontsulta data: 2025-03-16).
  7. «Emakumeek etxea kalera atera zutenekoa. 1905eko alokairuen greba» Ezagutu Barakaldo (kontsulta data: 2025-03-16).
  8. «Barakaldoko maizterren protestetan parte hartu zuten herritar ugari atxilotu zituzten» www.argia.eus (kontsulta data: 2025-03-16).
  9. «huelga inquilinos 1905 - Google Bilaketa» www.google.com (kontsulta data: 2025-03-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.