1906
1906. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1880(e)koa • 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa |
Urteak | 1903 • 1904 • 1905 • 1906 • 1907 • 1908 • 1909 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1906 MCMVI |
Ab urbe condita | 2659 |
Armeniar egutegia | 1355 ԹՎ ՌՅԾԵ |
Bahá'í egutegia | 62 – 63 |
Bengaliar egutegia | 1313 |
Berber egutegia | 2856 |
Egutegi budista | 2450 |
Myanmarko egutegia | 1268 |
Bizantziar egutegia | 7414 – 7415 |
Koptoen egutegia | 1622 – 1623 |
Etiopiar egutegia | 1898 – 1899 |
Hebrear egutegia | 5666 – 5667 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1962 – 1963 |
Shaka Samvat | 1828 – 1829 |
Kali Yuga | 5007 – 5008 |
Iraniar egutegia | 1284 – 1285 |
Islamiar egutegia | 1323 – 1324 |
Japoniar egutegia | Meiji 39 (明治39年) |
Korear egutegia | 4239 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2449 |
Holozeniar egutegia | 11906 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 10 - Lenstik gertu Europako meatze-istripurik larriena izan zen, 1.099 hildako eragin zituena.
- Apirilaren 18a - 7,9 graduko magnitudea zeukan lurrikara batek San Francisco (Kalifornia) hiria astindu zuen eta 3.000 pertsona inguru hil zen horren ondorioz.
- Maiatzaren 31n, Mateu Morral i Roca anarkista kataluniarrak Espainiako Errege Alfontso XIIIaren eta Viktoria Eugenia Battenbergekoaren aurkako atentatua egin zuen Madrilen. Bikotea bizirik atera zen baina erasoan 25 pertsona hil ziren.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 3a - Alzheimer gaixotasuna zuen lehen kasua agertu zen.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1906ko Tartekatutako Jokoak (Atenas, Grezia; apirilaren 22a - maiatzaren 2a). Orduan Olinpiar Jokotzat hartu bazuten ere, egun ez dira Nazioarteko Olinpiar Batzordeak onartuak. Lehendabiziko tartekatutako Joko hauek ez ziren berriro ospatuak izan.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Giovanni D'Anzi, italiar musikari eta abeslaria (h. 1974).
- Urtarrilaren 3a - Werner Weber, alemaniar matematikaria (h. 1975).
- Urtarrilaren 8a - Serge Poliakoff, errusiar-frantziar margolaria (h. 1969).
- Urtarrilaren 11 - Higinia Luz Goñi Aiestaran, nazien kontrako Frantziako erresistentzian parte hartu zuen nafar emakumezkoa (h. 1943).
- Urtarrilaren 11 - Albert Hofmann, suitzar kimikaria, LSDaren eraginak aztertu, kontsumitu eta sintetizatu zituelako ezaguna (h. 2008).
- Urtarrilaren 12a - Emmanuel Levinas, lituaniar-frantziar filosofoa (h. 1995).
- Urtarrilaren 13a - Zhou Youguang, txinatar bankari, hizkuntzalari, hizkuntzalari, sinologo eta argitaratzailea, mandarineraren transliterazioa egiteko sistemaren asmatzailea eta 111 urte bizi izandakoa (h. 2017).
- Urtarrilaren 15a - Aquilino Izagirre, Zepai, gipuzkoar bertsolaria (h. 1971).
- Urtarrilaren 20a - Aristoteles Onassis, XX. mendeko greziar ontzigintzako enpresaburu ospetsuena eta bere garaiko gizon aberatsena (h. 1975).
- Urtarrilaren 21a - Igor Moiseiev, errusiar dantzaria eta koreografoa (h. 2007).
- Urtarrilaren 22a - Robert E. Howard, estatubatuar idazlea, Ezpata eta sorginkeria azpigeneroaren aitatzat joa (h. 1936).
- Urtarrilaren 26a - Andima Ibinagabeitia, elantxobetar idazlea eta itzultzailea (h. 1967).
- Urtarrilaren 28a - Constancia de la Mora, espainiar aristokrata eta komunista (h. 1950).
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 4a - Dietrich Bonhoeffer, alemaniar teologo protestantea (h. 1945).
- Otsailaren 4a - Nicholas Georgescu-Roegen, errumaniar matematikari, estatistikari eta ekonomialaria (h. 1994).
- Otsailaren 4a - Clyde Tombaugh, Pluton planeta nanoa aurkitu zuen estatubatuar astronomoa (h. 1997).
- Otsailaren 5a - Mariano Cañardo, euskal txirrindularia (h. 1987).
- Otsailaren 5a - John Carradine, estatubatuar aktorea (h. 1988).
- Otsailaren 7a - Oleg Antonov, sobietar hegazkin diseinatzailea, Antonov hegazkinen eraikitzaile nagusia (h. 1984).
- Otsailaren 7a - Pu Yi, Azken Enperadorea, Txinako nahiz Qing dinastiako azken enperadorea (h. 1967).
- Otsailaren 8a - Henry Roth, estatubatuar eleberrigilea (h. 1995).
- Otsailaren 10a - Lon Chaney Jr., estatubatuar aktorea (h. 1973).
- Otsailaren 10a - Jazinto Rivas, Elgeta, euskal trikilaria (h. 1964).
- Otsailaren 11 - Jesus Izagirre, euskal herritar futbolari eta pilotaria (h. 1992).
- Otsailaren 15a - Shigemaru Takenokoshi, japoniar futbolaria (h. 1980).
- Otsailaren 16a - Vera Mentxik, errusiar-txekiar-brinainiar xake jokalaria, emakumezkoen lehenengo munduko xake txapelduna (h. 1944).
- Otsailaren 18a - Hans Asperger, Asperger sindromea izendatzen duen austriar pediatra, eugenesista, mediku teorikoa eta mediku irakaslea (h. 1980).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 1a - Phạm Văn Đồng, Ipar Vietnamgo lehen ministroa (h. 2000).
- Martxoaren 3a - Artur Lundkvist, suediar idazlea (h. 1991).
- Martxoaren 8a - Francisco Cepeda, euskal txirrindularia (h. 1935).
- Martxoaren 9a - Luisa Esteso, espainiar aktore komikoa, vedette, kupletista eta enpresaburua (h. 1986).
- Martxoaren 12a - Jose Artetxe, euskal idazlea (h. 1971).
- Martxoaren 16a - Francisco Ayala, espaniar idazlea (h. 2009).
- Martxoaren 18a - Maximino Castiñeiras, galiziar poeta eta politikaria (h. 1992).
- Martxoaren 19a - Adolf Eichmann, alemania Naziko SSetako goi-mailako ofiziala, Holokaustoaren arduradun zuzenetako bat (h. 1962).
- Martxoaren 30a - Erika Groth-Schmachtenberger, alemaniar argazkilaria (h. 1992).
- Martxoaren 31 - Sin-Itiro Tomonaga, japoniar fisikaria, 1965eko Fisikako Nobel Saria (h. 1979).
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 4a - Yasuo Haruyama, japoniar futbolaria (h. 1987).
- Apirilaren 9a - Rafaela Aparicio, espainiar aktorea (h. 1996).
- Apirilaren 9a - Catalina Valls, mallorcar antzerki-aktore, antzerki-zuzendari eta idazlea (h. 1999).
- Apirilaren 9a - Victor Vasarely, hungariar-frantziar margolaria (h. 1997).
- Apirilaren 13a - Samuel Beckett, irlandar idazle, kritikari eta olerkaria, 1969ko Literaturako Nobel Saria (h. 1989).
- Apirilaren 13a - Gabriel Ramanantsoa, Madagaskargo 2. presidentea (h. 1979).
- Apirilaren 14a - Faisal Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (h. 1975).
- Apirilaren 15a - Pedro Basaldua, bizkaitar idazle eta politikaria (h. 1985).
- Apirilaren 16a - Plazido Muxika, gipuzkoar hiztegigilea, euskal idazlea eta jesulaguna (h. 1982).
- Apirilaren 22a - Eddie Albert, estatubatuar aktorea (h. 2005).
- Apirilaren 26a - Juan Thalamas Labandibar, gipuzkoar apaiza, filosofo, idazle, poeta eta soziologoa (h. 1981).
- Apirilaren 27a - Tomás López Sellés, nafar etnologoa, monumentu megalitikoetan aditua (h. 1976).
- Apirilaren 28a - Anthony Accardo, estatubatuar mafiosoa (h. 1992).
- Apirilaren 28a - Kurt Gödel, austria-hungariar matematikari, logiko eta filosofoa, historiako logikari garrantzitsuenetakotzat joa (h. 1978).
- Apirilaren 29a - Nino Nanetti, italiar komunista (h. 1937).
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 3a - Mary Astor, estatubatuar aktorea (h. 1987).
- Maiatzaren 3a - René Huyghe, frantziar arte-historialaria (h. 1997).
- Maiatzaren 3a - Pierre Vilar, frantziar historialari eta hispanista (h. 2003).
- Maiatzaren 6a - Maruxa Villanueva, galiziar abeslaria eta aktorea (h. 1998).
- Maiatzaren 8a - Roberto Rossellini, italiar zinema zuzendaria (h. 1977).
- Maiatzaren 11 - Kent Taylor, estatubatuar aktorea (h. 1987).
- Maiatzaren 15a - Humberto Delgado, portugaldar militar eta politikaria (h. 1965).
- Maiatzaren 16a - Alfred Pellan, kanadar margolaria, marrazkigilea eta dekoratzailea, Kanadako artistarik garrantzitsuenetako bat (h. 1988).
- Maiatzaren 17a - Juan Pablo Lojendio, gipuzkoar noble eta diplomazialaria (h. 1973).
- Maiatzaren 16a - Arturo Uslar Pietri, venezuelar ekonomista, politikari eta idazlea (h. 2001).
- Maiatzaren 18a - Marcelino Juaristi, Atano IV.a, gipuzkoar esku pilotaria (h. 1986).
- Maiatzaren 20a - Balendin Enbeita, bizkaitar bertsolari eta euskal idazlea (h. 1986).
- Maiatzaren 21a - Nii Amaa Ollennu, Ghanako presidentea (h. 1986).
- Maiatzaren 26a - Harry Hammond Hess, estatubatuar geologo eta militarra, plaken tektonikaren teoriaren sortzaileetako bat (h. 1969).
- Maiatzaren 26a - Pedro Sarriegi, euskal idazle eta antzerkigilea (h. 1968).
- Maiatzaren 28a - Elbira Zipitria, gipuzkoar maistra, ikastolen sortzaileetarikoa, euskararen sustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalaria (h. 1982).
- Maiatzaren 29a - Max Cosyns, belgikar zientzialari eta esploratzailea, euskal espeleologiaren aintzindarietako bat (h. 1998).
- Maiatzaren 29a - T. H. White, ingeles eleberrigilea (h. 1964).
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 2a - Carlo Scarpa, veneziar arkitektoa (h. 1978).
- Ekainaren 3a - Joséphine Baker, estatubatuar-frantziar dantzari eta abeslaria (h. 1975).
- Ekainaren 5a - Eraldo Monzeglio, italiar futbolaria (h. 1981).
- Ekainaren 6a - Junio Valerio Borghese, italiar militarra eta politikaria (h. 1974).
- Ekainaren 6a - Achille Chavée, belgikar poeta (h. 1969).
- Ekainaren 10a - Jorge Icaza, ekuadortar eleberrigilea (h. 1978).
- Ekainaren 13a - Bruno de Finetti, italiar matematikari eta estatistikaria (h. 1985).
- Ekainaren 13a - Antonia Salaberria, gipuzkoar erraketista (h. 2000).
- Ekainaren 15a - Léon Degrelle, Belgikako eskuin muturreko buruzagia eta Waffen SS guda-talde nazien valoniar ofiziala (h. 1994).
- Ekainaren 15a - Julio Gurpide, nafar idazlea (h. 2002).
- Ekainaren 18a - Manuel Granell, espainiar saiakeragile eta kritikaria (h. 1993).
- Ekainaren 19a - Ernst Chain, germano-britainiar biokimikaria, 1945eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1979).
- Ekainaren 20a - Amada López Meneses, galiziar historialari eta ikertzailea.
- Ekainaren 21a - Lluís Maria Millet, kataluniar musikaria (h. 1990).
- Ekainaren 22a - Juan Errazquin, gipuzkoar futbolaria (h. 1931).
- Ekainaren 22a - Billy Wilder, austriar-estatubatuar film gidoigile, zuzendari eta ekoizlea (h. 2002).
- Ekainaren 23a - Wolfgang Koeppen, alemaniar idazlea (h. 1996).
- Ekainaren 26a - Edward Akufo-Addo, Ghanako presidentea (h. 1979).
- Ekainaren 26a - Estrellita Castro, espainiar abeslari eta aktorea (h. 1983).
- Ekainaren 28a - Maria Goeppert-Mayer, poloniar fisikaria, 1963ko Fisikako Nobel Saria (h. 1972).
- Ekainaren 30a - Anthony Mann, estatubatuar zinema zuzendari eta aktorea (h. 1967).
- Ekainaren 30a - Tribhuvan Nepalgoa, Nepalgo erregea (h. 1955).
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 1a - Jean Dieudonné, frantziar matematikaria, Bourbaki taldearen sortzaileetariko bat (h. 1992).
- Uztailaren 2a - Hans Bethe, alemaniar-estatubatuar fisikaria, 1967ko Fisikako Nobel Saria (h. 2005).
- Uztailaren 3a - George Sanders, britainiar aktorea (h. 1972).
- Uztailaren 4a - Ismael Quiles, espainiar filosofoa (h. 1993).
- Uztailaren 6a - Colette Audry, frantziar idazle, antzerkigile, irakasle, eleberrigile, gidoilari eta literatura kritikoa (h. 1990).
- Uztailaren 7a - William Feller, kroaziar-estatubatuar matematikaria, probabilitate-teorian ekarpen handiak egin zituena (h. 1970).
- Uztailaren 8a - Philip Johnson, estatubatuar arkitektoa (h. 2005).
- Uztailaren 18a - Clifford Odets, estatubatuar antzezle eta antzerkigilea (h. 1963).
- Uztailaren 23a - Vladimir Prelog, kroaziar-suitzar kimikaria eta unibertsitateko irakaslea, 1975eko Kimikako Nobel Saria (h. 1998).
- Uztailaren 25a - Irène Hamoir, belgikar poeta, saiakeragile eta artista, Belgikako surrealismoaren pertsonalitate garrantzitsuenetarikoa (h. 1994).
- Uztailaren 26a - Iokin Zaitegi, arrasatear apaiz, idazle, itzultzaile eta irakaslea (h. 1978).
- Uztailaren 28a - Luis Arellano, euskal abokatu eta politikaria (h. 1969).
- Uztailaren 30a - Ramon Murua, gipuzkoar idazlea (h. 1983).
- Uztailaren 30a - Mario Quintana, brasildar poeta (h. 1994).
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 3a - Alexandre Trauner, frantziar zinema-dekoratzailea (h. 1993).
- Abuztuaren 4a - Maria Jose Belgikakoa, Italiako erregina ezkontidea (h. 2001).
- Abuztuaren 5a - John Huston, estatubatuar zinema gidoilaria eta zuzendaria (h. 1987).
- Abuztuaren 7a - Nelson Goodman, estatubatuar filosofoa (h. 1998).
- Abuztuaren 14a - Justo Pastor, bizkaitar ingeniari eta unibertsitateko irakaslea, Bilboko Unibertsitatearen hirugarren errektorea (h. 1986).
- Abuztuaren 15a - Ignacio María Barriola, gipuzkoar sendagilea (h. 1998).
- Abuztuaren 16a - Frantzisko Josef II.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo Printzerriko printzea eta estatuburua (h. 1989).
- Abuztuaren 17a - Marcello Caetano, Portugalgo lehen ministroa (h. 1980).
- Abuztuaren 18a - Marcel Carné, frantziar zinemagilea (h. 1996).
- Abuztuaren 18a - Ladislao Vajda, hungariar jatorriko espainiar zinemagilea (h. 1965).
- Abuztuaren 24a - Boris Kaufman, errusiar jatorriko argazki-zuzendaria (h. 1980).
- Abuztuaren 26a - Albert Bruce Sabin, poloniar-estatubatuar sendagilea eta mikrobiologoa (h. 1993).
- Abuztuaren 28a - John Betjeman, ingeles olerkari, idazle eta telebistako aurkezlea (h. 1984).
- Abuztuaren 30a - Joan Blondell, zinemako eta telebistako estatubatuar aktorea (h. 1979).
- Abuztuaren 30a - Olga Taussky-Todd, austriar matematikaria, zenbakien teorian eta matrizeen teorian aditua (h. 1995).
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 1a - Joaquín Balaguer, Dominikar Errepublikako presidentea (h. 2002).
- Irailaren 1a - Luis Urkiri, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (h. 1979).
- Irailaren 4a - Max Delbruck, estatubatuar biologoa, 1969ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1981).
- Irailaren 4a - Luis Marín, gipuzkoar futbolaria (h. 1974).
- Irailaren 6a - Luis Federico Leloir, frantziar-argentinar biokimikaria, 1970eko Kimikako Nobel Saria (h. 1987).
- Irailaren 6a - Max Müller, alemaniar filosofoa (h. 1994).
- Irailaren 9a - Pietro Francisci, italiar zinemagilea (h. 1977).
- Irailaren 15a - Jacques Becker, frantziar zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 1960).
- Irailaren 16a - Jack Churchill, britainiar teniente kolonela (h. 1996).
- Irailaren 17a - Junius Richard Jayawardene, Sri Lankako presidentea (h. 1996).
- Irailaren 18a - Jose Ramon Erauskin, gipuzkoar bertsolari eta idazlea.
- Irailaren 22a - Ilse Koch, Ameriketako Estatu Batuetako Indar Armatuek eipatu zuten lehen nazi esanguratsua (h. 1967).
- Irailaren 24a - Juan Modesto, espainiar militarra (h. 1969).
- Irailaren 25a - Jose Figueres Ferrer, Costa Ricako presidentea (h. 1990).
- Irailaren 25a - Dmitri Xostakovitx, sobietar konpositorea (h. 1975).
- Irailaren 27a - William Empson, britainiar poeta eta literatura-kritikaria (h. 1984).
- Irailaren 27a - Jim Thompson, estatubatuar eleberri, istorio motz eta gidoi idazlea (h. 1977).
- Irailaren 28a - Mari Carmen Prendes, espainiar aktorea (h. 2002).
- Irailaren 30a - Mireille Hartuch, frantziar abeslaria, konpositorea eta aktorea (h. 1996).
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 1a - Ángel Salas, bizkaitar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian aparteko hegazkinlari izandakoa (h. 1994).
- Urriaren 4a - Mary Celine Fasenmyer, estatubatuar matematikaria (h. 1996).
- Urriaren 4a - Alice Stewart, britainiar mediku eta epidemiologoa (h. 2002).
- Urriaren 6a - Janet Gaynor, estatubatuar aktore eta margolaria (h. 1984).
- Urriaren 9a - Léopold Sédar Senghor, Senegalgo lehenbiziko presidentea (h. 2001).
- Urriaren 10a - Paul Creston, estatubatuar musikagilea (h. 1985).
- Urriaren 10a - R. K. Narayan, indiar eleberrigilea (h. 2001).
- Urriaren 14a - Hannah Arendt, judu jatorriko politika ikertzaile alemaniarra (h. 1975).
- Urriaren 16a - Dino Buzzati, italiar idazle, margolari eta kazetaria (h. 1972).
- Urriaren 17a - Luis Maria Uribe, Volea, bizkaitar futbolaria (h. 1994).
- Urriaren 18a - Lucas Alberdi, euskal herritar eskultore eta margolaria, damaskinatugintzan aditua (h. 1992).
- Urriaren 18a - James Brooks, estatubatuar margolaria (h. 1992).
- Urriaren 26a - Primo Carnera, italiar boxeolaria (h. 1967).
- Urriaren 27a - Peter Blume, estatubatuar margolaria (h. 1992).
- Urriaren 28a - Xosé Filgueira Valverde, galiziar idazle eta historialaria (h. 1996).
- Urriaren 28a - Ramon Rubial, bizkaitar politikari sozialista, Eusko Kontseilu Nagusikoko lehenengo Presidentea (h. 1999).
- Urriaren 29a - Fredric Brown, estatubatuar eleberrigilea (h. 1972).
- Urriaren 30a - Giuseppe Farina, italiar auto-gidaria eta 1 Formula lehen munduko txapelduna (h. 1966).
- Urriaren 31 - Jose Maria Iribarren, nafar abokatu, kazetari, hiztegigile, paremiologo eta idazlea (h. 1971).
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 1a - Maria Bengoetxea, Maria Txindurri, bizkaitar euskaltzalea (h. 2006).
- Azaroaren 2a - Luchino Visconti, italiar antzerki eta zinema zuzendaria (h. 1976).
- Azaroaren 5a - Francisco Gorritxo, bizkaitar politikari abertzalea (h. 1993).
- Azaroaren 5a - Fred Lawrence Whipple, estatubatuar astronomoa (h. 2004).
- Azaroaren 6a - Emma Lehmer, errusiar-estatubatuar matematikaria (h. 2007).
- Azaroaren 8a - Klaudio Gallastegi, bizkaitar apaiz eta idazlea (h. 1988).
- Azaroaren 8a - Severiano Goiburu, euskal herritar futbolari eta pilotaria (h. 1982).
- Azaroaren 8a - H. C. Hansen, Danimarkako lehen ministroa (h. 1960).
- Azaroaren 9a - Enrique Moreno Plaza, espainiar merkataritzarako-itsasgizona, Matxitxakoko itsas guduan Nabarra bouaren kapitaina (h. 1937).
- Azaroaren 9a - Concha Peña Pastor, espainiar irakaslea, hizlaria, idazlea eta politikaria (h. 1960).
- Azaroaren 11 - Georg Aumann, alemaniar matematikaria (h. 1980).
- Azaroaren 12a - Pedro Bidagor, gipuzkoar arkitekto eta hirigilea(h. 1996).
- Azaroaren 13a - Wan Rong, Txinako nahiz Qing dinastiako azken enperatriza (h. 1946).
- Azaroaren 14a - Louise Brooks, estatubatuar flapper, aktore eta dantzaria (h. 1985).
- Azaroaren 14a - Suzanne Eisendieck, inpresionismo osteko alemaniar margolaria (h. 1998).
- Azaroaren 16a - Henri Charrière, frantziar gaizkile eta idazlea (h. 1973).
- Azaroaren 17a - Soichiro Honda, japoniar enpresaburua, Honda motor-enpresaren sortzailea (h. 1991).
- Azaroaren 17a - Mario Soldati, italiar zinemagile eta idazlea (h. 1999).
- Azaroaren 18a - Klaus Mann, alemaniar idazlea (h. 1949).
- Azaroaren 18a - George Wald, estatubatuar biokimikaria, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1997).
- Azaroaren 29a - Roman Karmen, sobietar zinemagilea, zinemagintzaren historiako dokumentalgile handienetakoa (h. 1978).
- Azaroaren 29a - Rodrigo Vivar, espainiar magistratu eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (h. 1991).
- Azaroaren 30a - John Dickson Carr, estatubatuar detektibe-eleberrien idazlea (h. 1977).
- Azaroaren 30a - Matilde Zapata, La Región egunkariko zuzendaria (h. 1938).
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 5a - Willard Van Dyke, estatubatuar argazkilaria eta zinemagilea (h. 1986).
- Abenduaren 9a - Grace Hopper, Amazing Grace, estatubatuar zientzialaria eta matematikaria, historiako lehen konpiladorearen egilea (h. 1992).
- Abenduaren 11 - Birago Diop, frantsesezko senegaldar idazlea (h. 1989).
- Abenduaren 11 - Gloria Zubia, bizkaitar abertzalea eta euskaltzalea (h. 1987).
- Abenduaren 13a - Ignacio María Alkorta, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1967).
- Abenduaren 13a - Laurens Van der Post, hegoafrikar idazlea (h. 1996).
- Abenduaren 15a - Edmond Debeaumarché, frantziar postaria, Bigarren Mundu Gerran erresistentzian ibilitakoa (h. 1959).
- Abenduaren 18a - Espe Alegria, eusko-estatubatuar irakasle eta irrati-esataria (h. 1991).
- Abenduaren 18a - Ferdinand Alquié, frantziar filosofoa (h. 1985).
- Abenduaren 19a - Leonid Brezhnev, Sobietar Batasuneko burua (h. 1982).
- Abenduaren 19a - Txomin Jakakortajarena, euskal idazlea, itzultzailea, apaiza eta erlezaina (h. 1993).
- Abenduaren 24a - James Hadley Chase, ingeles thriller-idazlea (h. 1985).
- Abenduaren 25a - Martin Glaessner, txekiar geologo eta paleontologoa, Kanbriarraurreko fosilekin egindako lanarengatik ezaguna (h. 1989).
- Abenduaren 25a - Ernst Ruska, alemaniar fisikaria, 1986ko Fisikako Nobel Saria (h. 1988).
- Abenduaren 29a - Jacques de Menditte, zuberoar politikaria, Mendikotako alkatea (h. 1995).
- Abenduaren 30a - Carol Reed, ingeles zinema zuzendaria (h. 1976).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bartolo Aierbe, gipuzkoar bertso-jartzailea eta idazlea (h. 1997).
- Félix Urtubi, Espainiako Aireko Armadako bizkaitar hegazkinlaria, Espainiako Gerra Zibilean Errepublikaren alde borrokatu zena (h. 1936).
- Joaquín Iturri, euskal txirrindularia.
- Juan Mari Salegi, Kortatxo, gipuzkoar bertsolaria (h. 1971).
- Martin Jose Mugiro, nafar atleta eta futbolaria (h. 1983).
- Assumpció Puigdelloses Vila, kataluniar errepublikanoa (h. 1939).
- Jose Lipperheide, alemaniar jatorriko bizkaitar finantza-gizona (h. 1986).
- Douglas McGregor, estatubatuar kudeaketa aditua, X eta Y teoriak plazaratzeagatik ezaguna (h. 1964).
- Ismael Quiles, espainiar filosofoa (h. 1993).
- Rafael Virasoro, argentinar filosofoa (h. 1984).
- Mairtin O Cadhain, gaelerazko irlandar idazlea (h. 1970).
- María Guerrero López, espainiar aktorea (h. 1994).
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 13a - Aleksandr Stepanovitx Popov, errusiar fisikaria eta ingeniaria (j. 1859).
- Urtarrilaren 14a - Hermann Sprengel, alemaniar fisikari eta kimikaria (j. 1834).
- Urtarrilaren 16a - Felipe Arrese Beitia, euskal idazlea (j. 1841).
- Urtarrilaren 17a - Kaarlo Bergbom, finlandiar antzerki zuzendaria, Finlandiako Antzerki Nazionalaren sortzailea (j. 1843).
- Urtarrilaren 19a - Bartolomé Mitre, Argentinako presidentea (j. 1821).
- Urtarrilaren 29a - Kristian IX.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. 1818).
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 26a - Manuel Fernández Caballero, espainiar musikagilea (j. 1835).
- Otsailaren 27a - Samuel Pierpont Langley, estatubatuar astronomo eta fisikaria (j. 1834).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 1a - José María de Pereda, kantabriar eleberrigilea (j. 1833).
- Martxoaren 4a - Ramón Blanco, euskal militar eta politikaria (j. 1833).
- Martxoaren 13a - Susan B. Anthony, estatubatuar feminista eta sufragista (j. 1820).
- Martxoaren 13a - Jose Mendibe Sueskun, nafar idazlea, irakaslea eta jesuita (j. 1836).
- Martxoaren 27a - Eugène Carrière, Fin de siècle garaiko frantziar margolari inpresionista (j. 1849).
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 1a - Ramón Altarriba, aragoiar militar eta politikaria (j. 1841).
- Apirilaren 6a - Alexander Kielland, norvegiar idazlea (j. 1849).
- Apirilaren 10a - Juan Barroeta, euskal herritar margolaria (j. 1835).
- Apirilaren 19a - Pierre Curie, frantziar kimikalaria, 1903ko Fisikako Nobel Saria (j.1859).
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 23a - Henrik Ibsen, norvegiar antzerkigile eta idazlea (j. 1828).
- Maiatzaren 30a - Michael Davitt, irlandar politikaria (j. 1846).
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 2a - Mateu Morral, kataluniar anarkista, Alfontso XIIIaren eta Viktoria Eugenia Battenbergekoaren aurkako atentatuagatik ezaguna (j. 1879).
- Ekainaren 10a - Anselmo Ginea, bizkaitar margolaria (j. 1854).
- Ekainaren 10a - Richard Seddon, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1845).
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 5a - Jules Breton, frantziar margolaria (j. 1827).
- Uztailaren 5a - Paul Drude, alemaniar fisikaria (j. 1863).
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 20a - Ramon Artola, euskal idazlea (j. 1831).
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 1a - Giuseppe Giacosa, italiar olerkari, antzerkigile eta libreto egilea (j. 1847).
- Irailaren 4a - Valentin Lamas Carvajal, galiziar kazetari eta idazlea (j. 1849).
- Irailaren 5a - Ludwig Boltzmann, austriar fisikaria, gasen teoria zinetikoaren sortzaileetako bat (j. 1844).
- Irailaren 21a - José Antonio Santesteban, gipuzkoar musikagilea (j. 1835).
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 22a - Paul Cezanne, frantziar margolaria (j.1839).
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 5a - Frits Thaulow, norvegiar margolari inpresionista (j. 1847).
- Azaroaren 7a - Juan Benanzio Arakistain, euskal idazlea (j. 1828).
- Azaroaren 9a - Léon Vanderkindere, belgiar historialari, akademikari eta politikaria (j. 1841).
- Azaroaren 27a - Michael Cusack, irlandar irakasle eta kultur-kirol ekintzailea, Elkarte Atletiko Gaelikoaren sortzailea (j. 1847).
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 7a - Élie Ducommun, suitzar kazetaria, 1902ko Bakearen Nobel Saria (j. 1833).
- Abenduaren 8a - Dina Alma de Paradeda, brasildar socialitea eta izenez ezagutzen den lehenengo emakume transgeneroetako bat (j. 1871).
- Abenduaren 30a - Angela Burdett-Coutts, britainiar filantropoa eta pintura-bildumagilea (j. 1814).
- Abenduaren 30a - Josephine Butler, Viktoriar Aroko feminista eta gizarte-erreformista britainiarra (j. 1828).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Manuel Egozkue, bizkaitar enpresaburu eta politikaria, Puerto Ricoko hiriburuko alkatea (j. 1855).
- Manuel Jose Mitxelena, Eperra, gipuzkoar bertsolaria (j. 1825).
Nobel saridunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisika: Sir Joseph John Thomson
- Kimika: Henri Moissan
- Literatura: Giosuè Carducci
- Medikuntza: Camillo Golgi eta Santiago Ramon y Cajal
- Bakea: Theodore Roosevelt
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|