1912ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
1912ko Udako Olinpiar Joko» orritik birbideratua)
1912ko Udako Olinpiar Jokoak
MotaUdako Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte1912ko maiatzaren 5a - 1912ko uztailaren 27a
Data1912
Edizio zenbakia5
1908
1916
KokalekuStockholmgo Estadio Olinpikoa
Stockholm
HerrialdeaSuedia
Partehartzaile kopuru28
2.407
Komunikabide
Beste batzuk
Kirol proba olinpiko102
Osatuta

Webguneolympics.com…

1912ko Olinpiar Jokoak, Aro Modernoko bosgarren olinpiar jokoak izan ziren. Suediako hiriburu den Stockholmen ospatu ziren, 1912ko maiatzak 5 eta uztailak 22 artean. Bertan, 2547 kirolarik parte hartu zuten, horietatik 2490 gizonak eta beste 57ak emakumeak, 28 herrialde ordezkatuz 13 kirol eta 102 probatan.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoen Inaugurazioa

Londresen ospatutako 1908ko Olinpiar Jokoen ondoren, egon zen jendea, Olinpiar Jokoak bertan behera utzi behar zirela pentsatu zuena, hasierako asmotik urruntzen ari baitziren eta herrialde parte-hartzaileen artean, adiskidetasuna baino gehiago, ika-mika eragiten baitzuten. Estokolmoko jokoek, hala pentsatzen zutenak, oker zeudela frogatu zuten.

Garai horretako bikainenak eta hobekien antolatuenak izan ziren. Stockholms Olympiastadion edo Estokolmoko Estadio Olinpikoa eraiki zen, Erdi Aroko gotorleku edo gaztelu itxurakoa, sumendi gris koloreko adreiluz eta bertan, 32.000 ikusle sartzen ziren. Estadioa eraiki zuena, Torben Grut arkitektoa izan zen. Olinpiar Joko hauetan, lehen aldiz erabili zen denbora neurtze elektrikoa eta foto finisha, arrakasta handiarekin, erabaki eztabaidagarriekin amaitu eta gatazka ugari eragotziz.

Estadioa, Jokoek iraun zuten denbora guztian, beti egon zen bete-bete eginda, erabateko arrakasta izan zen, kirol arloan, zein, lehen aldiz, ekonomia arloan, antolatzaileek 106.000 koroa bildu bait zituzten.

Lehen aldiz, irabazleak podiora igo ziren, eta euren banderak igo ziren.

2547 kirolarik, 28 herrialde ordezkatzen, desfilatu zuten Gustavo V.a Suediakoa erregearen aurrean inaugurazio egunean. 57 emakumek parte hartu zuten tiro, arkularitza eta patinaje probetan.

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  *   Nazio antolatzailea (Suedia)

RankingaHerrialdeaUrreaZilarraBrontzeaGuztira
1 Ameriketako Estatu Batuak (USA)26191964
2 Suedia (SWE)*24241765
3 Britainia Handia (GBR)10151641
4 Finlandia (FIN)98926
5 Frantzia (FRA)75315
6 Alemania (GER)613726
7 Italia (ITA)5128
8 Hego Afrika (RSA)4206
9 Norvegia (NOR)41510
10 Hungaria (HUN)3238
11–19Gainontzeko herrialdeak10152348
Guztira (19 herrialdeak)108105104317

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar egitarautik, boxeoa, Suedian debekatuta zegoena, eta pistako txirrindularitza desagertu ziren, errepideko proba jokatu zen arren. Maratoia ere ezabatu nahi izan zen, baina Nazioarteko Batzorde Olinpikoak ezezkoa eman zuen, proba atletiko bereizgarriena zela argudiatuz.

Arazoak Jokoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estokolmoko Jokoek, Jim Thorpe estatubatuarraren partehartze bikaina ikusi zuten, Carlisleko indiar erraldoia deitua, bere benetako izena Wha-Tho-Tuk edo Bidezidor Dizdiratsua zelarik, eta dekatloi eta pentatloi probak irabazi zituena.

Thorpentzat zoritxarrez, argazki bat agertu zen egunkari sentsazionalista batean, eta bertan, beisbol talde profesional baten eraketa ikus daiteke, zehazki Karolina estatukoa, jokalarien artean, Thorpe bera dagoelarik. Hilean 70 $eko soldata jasotzen zuela jakin zen.

"Profesionalismo"agatik salatua, zigortua izan zen, bere garaipen olinpiko guztiak kendu zitzaizkiolarik, eta bere urrezko dominak, bigarren geratu ziren kirolariei eman zitzaizkien, hauek, uko egin zietelarik, Thorpengatik zuten miresmena zela eta. Thorpek sekula ez zuen galera hau gainditu. 1952an hil zen arte, bere garaipen olinpikoen onarpena aldarrikatzen aritu zen, bere aburuz, legitimitate osoz lortuak. Onarpen hau, bera hil eta 30 urtera iritsi zitzaion, 1984ko Los Angeleseko Olinpiar Jokoetan, Jimen biloba eta oinordekoek, Juan Antonio Samaranchengandik, Jimi kendu zitzaizkion bi urrezko dominak jaso zituztelarik.

Bere bizitza zinera eramana izan zen 1951. urtean, Jim hil baino urte bete lehenago, Jim Thorpe—All-American filmean, Burt Lancaster protagonista zela.

Pentatloiko proban parte hartu zutenen artean, Bigarren Mundu Gerrako jeneral ospetsua izango zen George Patton zegoen, proba honetan bosgarren postua lortu zuelarik.

Estatubatuarrak izan ziren nagusi atletismoan, 100, 800 eta 110 metro hesietan eta mailu jaurtiketan garaituz.

Etxeko taldeak, partehartze oso ona izan zuen, bere entrenatzaile Ernie Hjertbergen lanaren ondorioz. Hau, AEBetatik itzuli zen bere herrialdeko atletez arduratzeko, Estatu Batuetan ikasi zituen entrenamendu teknikak praktikan jarriz.

Aurreko Olinpiar Jokoetan, maratoiko proba, kirolari baxuek irabazi zuten. Estokolmon, berriz, lehen aldiz, nahiko garaia zen kirolari batek irabazi zuen, K. K. McArthurrek, Hego Afrikako zaldizko polizia bat.

Suediar antolakuntzak maratoiaren gogortasunari buruz zuen beldurra ez zen funtsik gabekoa, eta, korrikalariei, proban parte hartzeko, medikuaren ziurtagiri bat eskatu zitzaien arren, ezbehar bat gertatu zen. Francisco Lazaro portugaldarra, lasterketan bertan hil zen, bero jasangaitzaren ondorioz. Bere senideentzako diru biltze bat antolatu zen.

Maratoian bertan, Shizo Kanakuri korrikalari japoniarra, probatik desagertu zen, eta ez zen berataz ezer gehiago jakin 1966 arte, Suediar Telebistak kokatu eta elkarrizketatu zuenean. Bere azalpena, ura edaten geratu zela, eta, ondoren, antolatzaileei ezer esan gabe, proba eta Suedia uztea erabaki zuela izan zen.

Borrokan, Klein errusiarra eta Asikainen finlandiarra, hamaika ordu iraun zuen borroka baten protagonista izan ziren. Finlandiarrek, jokatutako bost tituluetatik hiru lortu zituzten.

Futbolean, urrezko domina Britainia Handiarentzat izan zen, zilarrezkoa Danimarkarentzat eta brontzezkoa Holandarentzat.

Joko hauetan agertzen da "Finlandiar Hegalari"etako lehena. Hannes Kolehmainen izan zen ordurarteko korrikalaririk nabarmenena, pistako 5.000 eta 10.000 metroko probetan eta landan zeharkako 8.000 metroko proba irabaziz. Zortzi urte beranduago, Lehen Mundu Gerraren ondoren antolatutako lehen olinpiar jokoetan, 1920ko Antwerpeko Olinpiar Jokoetan, mundu guztia harrituta utzi zuen, maratoia irabaziz.


Aurrekoa
1908ko Londresko Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako V. Olinpiar Jokoak
1912
Ondorengoa
1916ko Berlingo Olinpiar Jokoak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]