Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

1917-1923ko iraultzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Azaroko Iraultza, Alemanian.

1917 eta 1923 urteen artean giro iraultzailea hedatu zen mundu osoan zehar, Errusiako Iraultzaren jarraipen gisa, edo modu independentean, sozialismo eta komunismoaren ideiekin lotuta. Lehen Mundu Gerrak sortutako ezinegonak bultzada handia eman zion egoera honi. Militante komunista askok gerrarekin amaitzeko herrialde bakoitzeko proletarioek euren burgesia propioaren aurkako barne iraultza egin behar zutela defendatzen zuten[1][2].

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako Iraultza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Errusiako Iraultza»
Langileak Putilov fabrikan, Petrogrado.

Errusiako Iraultza (errusieraz: Русская революцияRússkaya revolyútsiya) 1917ko otsailan Nikolas II.a tsarraren erregimena uzkaili zutenetik urte bereko urrian boltxebikeek Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa osatu arteko tarteari ematen zaion izena da. Iraultza bi epe nagusitan eman zen: lehenengoa Otsaileko Iraultza gisa deitzen dena, non Antzinako Erregimena behin-behineko Gobernu batengatik aldatu zen; bigarrengoan, Urriko Iraultza, behi-behineko Gobernua erditik kendu eta Sovnarkom izeneko gobernu komunistarengatik aldatu zuten.

Otsaileko Iraultza batez ere Petrograden zentratu zen (gaur egungo San Petersburgo). Kaosaren erdian Duma parlamentu inperialeko kideek herrialdearen kontrola euren gain hartu zuten, Errusiako behin-behineko Gobernua eratuz. Armadaren zuzendaritzak ikusi zuen ez zuela iraultzarekin amaitzeko modurik eta Nikolas II.ak abdikatu zuen. Langileak sobietetan antolatu ziren, alderdi sozialista erradikalen esku geratu zirenak. Hasiera batean behin-behineko Gobernuari euren papera betetzeko aukera eman zioten, baina Gobernuaren erabakiak eta miliziak kontrolpean izateko neurriak hartu zituzten. Otsaileko iraultza Lehen Mundu Gerran jazotako porrot militarren ondorioz ere eman zen, Errusiako armada matxinatze egoeran utzi zutenak.

Hortik aurrera botere bikoitz epe bat egon zen Errusian. Garai horretan behin-behineko Gobernuak Estatuaren boterea bere gain zuen, Petrogradoko Sobietean zentratutako sobieten sare nazionalak proletargoaren eta ezker politikoaren leialtasuna zuen bitartean. Botere bikoitzeko garai horretan mutinak ohikoak izan ziren, manifestaldiak eguneroko ogi ziren eta grebak noiznahi egiten ziren. Behin-behineko Gobernuak Alemaniaren aurkako gerrarekin jarraitzea erabaki zuenean boltxebikeek eta beste fakzio sozialista batzuek gatazka konpontzeko kanpaina abiarazi zuten. Boltxebikeek langileen miliziak euren kontrolpean jarri zituzten eta Guardia Gorria eratu zuten, ondoren Armada Gorria izango zenaren ernamuina. Sobietek Guardia horren kontrola zuen.

Urriko Iraultzarekin (azaroan, gregoriotar egutegiaren arabera) Vladimir Leninek zuzendutako boltxebikeek eta Petrogradoko langile eta militarrek behin-behineko gobernua boteretik kendu eta Sovnarkom gobernua osatu zuten. Boltxebikeek euren burua izendatu zuten hainbat ministerioen lider eta nekazal guneen kontrola hartu zuten, Txeka sortuz. Errusiak Lehen Mundu Gerran zuen parte-hartzearekin bukatu zuten, Alemaniarekin 1918an Brest-Litovsk ituna sinatuz.

Urriko Iraultzaren ostean Errusiako Gerra Zibila piztu zen fakzio gorria (boltxebikieak) eta zuriaren (antiboltxebikeak, potentzia handien babesarekin) artean. Hainbat urte iraun zuen gerra honen ostean boltxebikeek eskuratu zuten garaipena. Honen ondorioz 1922an Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna sortu zen. Gertakari hauetako gehienak Mosku eta Petrogradon gertatu baziren ere, herrialde osoan zehar izan zen mugimendua, batez ere Errusiar Inperioko gutxiengo nazionalen eskutik zein nekazal-guneetan, non nekazariek lurra eureganatu eta berbanatu zuten.

Iraultzak mundu osoan zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera Errusian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusian, tsarra bota zuen Otsaileko Iraultzaren ostean egondako zurrunbiloak Urriko Iraultza ekarri zuen, boltxebikeak boterera eraman zituena. Alderdi Komunistak Errusia gerratik atera eta Brest-Litovskeko Ituna sinatu zuen, lurralde kontzesioak eginez. Ondoren, Errusiako Gerra Zibila piztu zen, non lehen aliatuak zituzten indarrek ere parte hartu zuten, Errusia inbadituz. Leninen, Alderdi Boltxebikearen eta sortzen ari zen Sobietar Batasunaren aurka, ideologia ezberdinetako antikomunista ugarik altxamendua egin zuten, tartean Mugimendu Zuria eta nekazariz osatutako Armada Berdea. Ukrainako mugimendu nazionalistek eta etorkizunean sortuko ziren hainbat estatuk ere parte hartu zuten gerran, Transkaukasiako Sobieta edo Asia Erdialdeko Sobieta kasu. Anarkismoak inspiratutako Errusiako Hirugarren Iraultza edo Tambov Matxinada ere piztu ziren garai berean[3]. 1921ean, nekearen, ekonomiaren kolapsoaren eta gosetearen ondorioz, Armada Gorrian ere eman ziren matxinadak estatu komunistaren aurka, adibidez Kronstadteko matxinada. Leninek proposaturiko "sozialismoa mundu osoan" ideiatik "sozialismoa herrialde bakarrean" ideiara mugitu ziren, denbora tarte honetan[4]. 1922an SESB ofizialki jaio zen, matxinada guzti hauek garaituta.

Asia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako Iraultza jarraituz, Txinako Alderdi Komunista sortu zen 1921ean, bi urte lehenago eratutako Maiatzaren Lauko Mugimenduan oinarritua. Komunismoa mundu osoan ezartzeko saiakeran sinisten zuten[5], laster batu zen Chiang Kai-shekekin Iparraldeko Espedizioan, Gerraren Jaunen Aroarekin amaitzeko[6]. 1920 eta 1921 artean Pertsiako Sobietar Errepublika Sozialista sortu zen Gilanen, gaur egungo Iranen. Urte berean, Georgian, estatu kolpe saiakera antolatu zuten boltxebikeek[7]. 1921ean, Armada Gorriaren laguntzarekin, Mongoliako Iraultza eman zen, Mongoliako Herri Errepublika sortuz.

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan, bitartean, Azaroko Iraultza eman zen Alemanian, Bavariako Sobietar Errepublika barne[8]. Alemaniako iraultzak porrot egin zuen epe labur batean. Hungarian ere Iraultza hasi zen, Urrelilien Iraultzarekin hasita, Hungariako Sobietar Errepublika sortzera eraman zuena. Txekoslovakia, Serbia, Errumania eta Frantziak parte hartu zuten Hungariar Iraultza garaitzeko. Trianongo itunarekin amaitu zen sobietar errepublika hau, Errumaniaren okupazioarekin. Italian Biennio Rosso deituriko garaia hasi zen, faxismoak garaitu zuen mugimendu iraultzailea[9]. Istrian Albonako Errepublika antifaxista sortu zuten bertako meatzari grebalariek[10]. Ukrainan Lurralde Askea edo Makhnovia izeneko lurralde anarkista hiru urtez egon zen funtzionamenduan[11]. 1918ko azaroan bertan Aste Gorria hasi zen Herbehereetan, iraultza sozialista emateko saiakera laburra[12]. Formalki Lehen Mundu Gerraren barruan har badaiteke ere, Finlandiako Gerra Zibila gorrien eta Alemaniak lagundutako armada zuriaren artean eman zen 1918an. Zuriek irabazi zuten gerra. Belgikan, Alemaniar soldaduek Bruselako Soldaduen Kontseilua sortu zuten, gerraren amaiera aldera, Belgikan errepublika sozialista bat ezartzen saiatzeko[13]. Irlandan, bitartean, Limerickeko sobieta sortu zen 1919ko apirilaren erdialdean[14].

Amerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patagoniako langile grebalariak.
Greba deialdia Seattlen.

Amerikan giro iraultzailea ere bazegoen. Patagonian bi urte iraun zituen Patagonia Rebelde izeneko mugimendua gertatu zen, greba batekin hasi zena[15]. Buenos Airesen, 1919an, Aste Tragikoa eman zen, langile mugimenduaren aurkako errepresio bortitza[16]. Ameriketako Estatu Batuetan langile mugimenduak hainbat greba antolatu zituen, eta anarkistek bonba kanpaina bat hasi zuten[17]. Iraultza sozialista bat emango zenaren beldur, "Beldur Gorria" izeneko garaia hasi zen AEBtan, "amerikar bizitza eredua" kolokan jarriko zenaren beldur sortutako erasoaldi mediatiko eta judiziala[18].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :5 izeneko erreferentziarako
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :9 izeneko erreferentziarako
  3.   1928-, Ascher, Abraham, The Russian Revolution : a beginner's guide ISBN 9781780743882 PMC 884910733 . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  4. (Ingelesez)  «Socialism in One Country versus Permanent Revolution» Seventeen Moments in Soviet History 2015-08-27 . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  5.   J., Van de Ven, Hans (1991) From friend to comrade : the founding of the Chinese Communist Party, 1920-1927 University of California Press ISBN 9780520910874 PMC 47007964 . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  6.   1945-, Feigon, Lee, (2002) Mao : a reinterpretation Ivan R. Dee ISBN 156663458X PMC 49872290 . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  7.   Kazemzadeh, Firuz. (1951) The struggle for Transcaucasia, 1917-1921 Philosophical Library ; George Ronald . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  8.   1933-, Mitchell, Allan, (1965) Revolution in Bavaria, 1918-1919 the Eisner regime and the Soviet Republic. Princeton University Press ISBN 9781400878802 PMC 652069077 . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  9.   The international encyclopedia of revolution and protest : 1500 to the present Wiley-Blackwell 2009 ISBN 9781405184649 PMC 226361751 . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  10.   «Turistička atrakcija u Istri: I Hrvatska će imati podzemni grad i to u Labinu – Nacional.hr» arhiva.nacional.hr . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  11.   Makhnovists & The Russian Revolution 2008-01-18 . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  12.   «XI. Continental Europe» Political Science Quarterly (3): 113–144 1919 doi:10.2307/2141679 . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  13.   Kirk, Tim; McElligott, Anthony (1999-03-04) Opposing Fascism: Community, Authority and Resistance in Europe Cambridge University Press ISBN 9781139435055 . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  14. (Ingelesez)  «1919 Limerick Soviet» Whistling In The Wind 2012-10-06 . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  15. (Gaztelaniaz)  «Gobierno de Hipólito Yrigoyen Conflictos y Causas de su Caída» www.portalplanetasedna.com.ar . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  16.   «Página/12 :: Contratapa :: Los héroes y la carroña» www.pagina12.com.ar . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  17.   Cole, David (2002) «Enemy Aliens» Stanford Law Review (5): 953–1004 doi:10.2307/1229690 . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .
  18.   Burton., Levin, Murray ([1971]) Political hysteria in America; the democratic capacity for repression Basic Books ISBN 0465058981 PMC 257349 . Noiz kontsultatua: 2018-11-22 .