XIX. mendearen amaierak modernizazioa eta Estoniar identitate nazionalaren sorkuntza ekarri zuen.[8] Hala, 1917koErrusiako Iraultza heldu zenean, Estonia erakunde politiko bateratu gisa azaldu zen; Estoniako Gobernazioko legegintzaileek beren burua Estoniako agintari subirano goren izendatu zutenean, Errusiakobehin-behineko gobernuboltxebike berriaren ordez.[7] Hilabete batzuk geroago, Errusia Sobietarrak boterea galdu zuen eta Estoniako Independentzia Aldarrikapena argitaratu zen, 1918kootsailaren 24an Estonia errepublika subirano izendatuz.[9] Independentziak ez zuen luzaroan igaro, antolaturiko behin-behineko gobernua hurrengo egunean desmantelatu baitzen tropa alemaniarrakTallinn-en sartu zirenean. Alemaniar Inperioak Lehen Mundu Guda galdu zuenean, 1918ko azaroaren 11 eta 14 artean, boterea azaleratu berri zen Estoniako Errepublikari bueltatu zitzaion.[7]
Johan Laidoner, estoniar armadaren komandante-burua kolpe-estatu garaian.
Abenduko Beroa edo"Detsembrikuumus" (2008) Asko Kase-k zuzendua,[10] Abenduaren 1eko kolpe saiakeraren eta gertaeren plangintza irudikatzen duen filmdramatikoa da.
Galdetu hildakoei heriotzaren prezioagatik edo "Surma hinda küsi surnutelt" (1978) Kaljo Kiisk-ek zuzendua Estonia Sobietarrean, film dramatiko hau kolpearen porrotaren ondoren girotuta dago, Anton Sommer izeneko idealista komunista atxilotu baten ikuspuntutik filmatua.
Erabil ezazu {{1924ko Estoniako estatu-kolpe saiakera|state=autocollapse}} kodea, eraitsia (ezkutaturik) ager dadin soilik beste txantiloi bat ondoan duenean. (Hauxe da balio lehenetsia.)