1932ko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

1932ko Kontxako Bandera (Banderaren 40. ekitaldia) urte honetako irailaren 11 eta 18an jokatu zen, eta San Pedrok bere 10. Kontxako Bandera eskuratu zuen, seigarrena jarraian.

Zortzi traineruk hartu zuten parte estropadan, sei gipuzkoarrek, bizkaitar batek eta kantabriar batek. San Pedro eta Amaikak Baten arteko lehia izan zen. Lehenengo jardunaldiak sanpedrotarrak 23 segunduren aldeaz nagusitu ziren baina bigarren igandean donostiarrek 14 segundu errekuperatu zituzten. Ohorezko txanda Hondarribiak eta Empujek osatu zuten, maila ona emanez gainera. San Pedrok Hondarribiaren trukatu zuen trainerua eta donostiarrek beraien artean.

Kontsolazio txanda Castro Urdialesek irabazi zuen eguneko denborarik onena markatuz. Kontsolazio txandako traineruek ez zuten bandera lortzeko aukerarik. Honetaz gain aurreko igandeko denborek ez zuten balio eta horregatik Castro jabetu zen estropadako bosgarren postuaz Kaikuren aurretik.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Aginaga
Euskal Herria Amaikak Bat (Donostia)
Kantabria Castro Urdiales
Euskal Herria Empuje (Donostia)
Euskal Herria Hondarribia
Euskal Herria Kaiku
Euskal Herria San Pedro
Euskal Herria Zumaia
San Nikolas
Joxemaritarra
Virgen del Mar
Koxkero
Ama Guadalupekoa
Bilbotarra
Aita Sanpedrokua
San Bartolome
Jose Mari Urdangarin
Balentin Bakeriza
Jose Iriberri
Antonio Bakeriza
Tomas Lekuona
Antonio Pérez
Manuel Arrillaga "Aita Manuel"
Juan Kruz Unanue

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 San Pedro 20:19:1/5 20:20:0/5 40:39:1/5
-
2 Amaikak Bat 20:42:0/5 20:06:0/5 40:48:0/5 + 0:08:4/5
3 Hondarribia 20:59:0/5 20:14:0/5 41:13:0/5 + 0:33:4/5
4 Empuje 20:56:0/5 20:22:0/5 41:18:0/5 + 0:38:4/5
5 Castro Urdiales 21:38:0/5 20:03:4/5
-
-
6 Kaiku 21:23:0/5 20:06:0/5
-
-
7 Aginaga 21:17:0/5 20:36:0/5
-
-
8 Zumaia 22:02:0/5 20:48:3/5
-
-

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Pedro
    • Patroia: Manuel Arrillaga "Aita Manuel"
    • Arraunlariak: Felipe Otazo, Gabino Otazo, Paulino Arrillaga, Saturnino Arrillaga, Antonio Arrillaga, Manuel Arrillaga (semea), Antonio Isasa, Santiago Korta, Franzisko Betialde, Sabino Egurrola, Franzisko Mendizabal, Karlos Mendizabal, Jose Mari Urrestarazu eta Blas Korta


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]