1936ko Galiziako autonomia estatutua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

1936ko Galiziako Autonomia Estatutu Proiektua (galizieraz: Estatuto de Autonomía de Galicia de 1936) Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian Galiziarako idatzi zen autonomia estatutua da. 1936ko ekainaren 28an erreferendumean bozkatua izan zen baina ez zen indarrean sartzera iritsi, izan ere, Gerra Zibilaren eztandarekin, Galizia hasieratik matxinatuen esku geratu baitzen.[1]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren garaian zenbait korronte galiziazaleak existitu, batez ere inguru intelektualetan, ez zeuden gaur egun ezagutzen ditugun bezalako alderdi politiko abertzalerik.

1929an Galiziar Erakunde Errepublikar Autonomoa sortu zen, jatorrian A Coruñako Irmandades da Falari lotuak eta Santiago Casares Quirogaren eta Antón Villar Ponteren lidergopean. Haren programa federalista zen eta Lestroveko itunean mamitu zen Federación Republicana Gallega-ren sorkuntzarekin. 1931ko abenduan sortzen da lehen alderdi abertzalea Galizian, Alderdi Gallegista, Castelaok gidatua.

1936ko Estatutuaren Aurreproiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuto de Galicia (pdf formatuan).

Autonomiarako bidea 1931ko maiatzean abiatu zen Seminario de Estudios Gallegos-ek estatutu proiektua bat garatu zuenean. Proiektu horretan Galizia “Espainiako Errepublika Federalaren barruan dagoen Estatu Libre” bezala definitzen zen, baina Galizian gehiengoa zuten indarrek ez zuten onartu. Gauza bera gertatu zen galiziar parlamentariek garatutako ondorengo bi proiektuekin.

Azkenean, 1932ko apirilean, Raimundo López Pol-ek, Santiago de Compostelako alkateak, autonomiaren aldeko udalerrien mugimendua bultzatu zuen. Uztailean udalerrien biltzarra egin zen eta bertan Estatutua idazteko batzorde bat eratu zen. Batzordeak eratu zuen dokumentua udalerrian %77ak onartu zuten eta populazioaren %84,7 ordezkatzen zuten. Hala ere, testuak eskatzen zuen erreferenduma ez zen burutu, batetik, galiziar alderdien arteko desadostasunengatik, eta bestetik, CEDAk botera hartu zuelako.

1936ko ekainaren 28an egin zen azkenik erreferenduma. Momentu horretan Santiago Casares Quiroga zen Bigarren Errepublikako presidentea. Baiezkoaren aldeko kanpaina ikusgarria izan zen. Galizia osoa Castelao, Luís Seoane, Isaac Díaz Pardoren irudiez bete zen. [2]. Zentsua osatzen zutenen %74,56ak bozkatu zuen: 993.351 alde; 6.161 kontra eta 1.451 txuri. Aldea horren handia izan zen “iruzur santua”ren izena jarri ziotela batzuk [3].

1936ko uztailaren 15ean, Gómez Románek eta Castelaok onartutako estatutuaren testua Espainiako Gorteen Presidenteari entregatu zioten onarpen prozedura martxan jar zezan. Alta, 1936ko estatutua ez zen sekula indarren sartu Gerra Zibilaren eztanda dela eta. Hala ere, Espainiako Gorteek estatutua tramitatzea onartu zuten 1938ko otsailean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Gil Pecharromán, Julio La Segunda República Madril ISBN 84-7679-128-3 .
  2. Castelaoren kartela
  3.   Castro, Xavier (2005-12-21) «El santo pucherazo del 36» La Voz de Galicia O galeguismo na encrucillada republicana http://www.lavozdegalicia.es/hemeroteca/2005/12/21/4363698.shtml .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiteka badira testuak, gai hau dutenak:
1936ko Galiziako autonomia estatutua
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1936ko Galiziako autonomia estatutua Aldatu lotura Wikidatan