1936ko Tolosako liburu erreketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koro (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:24, 30 abuztua 2016

Tolosako liburu erreketa 1936ko abuztuaren 11n eta Espainiako Gerra Zibilaren hasieran Gipuzkoako Tolosa udalerrian jazotako kultur jazarpen gertakizun bat izan zen[1]. Egun hartan bertan Tolosa hartu berria zuten indar frankistek euskal kultura eta euskarazko liburuak hartu, tartean Ixaka Lopez Mendizabalen argitaletxeko liburuak, herriko liburutegiko eta eskoletako euskal liburuak ohostu, plaza erdian pilatu eta erre zituzten.

Tolosan, batera suertatu ziren XX. mende hasieran gizarte dinamiko bat, Gipuzkoako inprimategi garrantzitsuenetako bat – Lopez Mendizabal argitaletxea-, lehenengo ikastoletako bat (1922) eta belaunaldi gazte eta berritzaile bat. Tolosa euskal kulturaren eta hizkuntzaren aldeko Euskal Pizkundea mugimendu kultural eta politikoaren bihotza izan zen, ondorioz frankistek liburu erreketa hura ausaz egina ez zela izan argi dago, Tolosak garaiko euskal kulturan zuen garrantziaz jakitun zirelarik baizik.

Europan lehendik ere XX. mendean liburu erreketen aurrekariak bazeuden, ospetsuena 1933ko maiatzaren 10ean naziek Berlingo Bebelplazen egin zutena[2], eta ondoren haien gerra aliatuak izan ziren frankistek eredutzat hartu zutena.

Euskal Kulturarez deuseztapenean areagotzeko, handik hilabete gutxietara, 1937ko otsailaren 1ean, frankisten gobernuaren aginduaz liburutegi eta eskoletako euskal liburuak garbitzeko agindua eman zuten eta ikastolek zigor bera jasan zuten.

2016ko abuztuaren 11n gertakizun lazgarri honen 80. urteurrena oroitzeko Tolosan hainbat ekitaldi burutu ziren[3].

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Tolosako liburuen erreketaren 80. urteurrena ekarriko du gogora Tolosako udalak abuztuaren 11an. Euskara eta Hezkuntza. Tolosako Udala
  2. Tolosako liburuen erreketaren 80. urteurrena ekarriko du gogora Tolosako udalak abuztuaren 11an. Euskara eta Hezkuntza. Tolosako Udala
  3. Suak erre ez zituenak. 2016ko abuztuaren 11a. Berria.eus

Kanpo loturak