1938ko Italiako GiroaItzuli Handi honen 26. edizioa izan zen. 1938komaiatzak 7 eta ekainak 2 artean ospatu zen, 3645 kilometroko ibilbidea eginez 18 etapatan banatuta, hauetatik hiru bikoitzak, garaileak batez beste 33,272 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.
94 txirrindularik hasi zuten proba eta 50ek amaitu zuten.
Giroaren edizio honetan ez zuen parte hartu aurreko bi edizioen garailea izan zen Gino Bartalik. Giovanni Valetti, 1937an bigarren izan zena, izan zen edizio honen garailea, hiru etapa eta mendiko sailkapena ere irabazteaz gain.