Edukira joan

1943ko Detroiteko arraza-istiluak

Wikipedia, Entziklopedia askea
1943ko Detroiteko arraza-istiluak
Map
Motaistilu etniko
Denbora-tarte1943ko ekainaren 20a - 1943ko ekainaren 22a
KokalekuDetroit
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Pertsona hilak34
Pertsona zaurituak433
Atxilotu kopurua
1.800
Sojourner Truth proiektu integratzaileari erantzuteko kartel arrazista, 1942ko otsailan.

1943ko Detroiteko arraza-istiluak Detroiten (Michigan estatuan, Ameriketako Estatu Batuak) gertatu ziren ekainaren 20ko gauetik 22ko goizaldera arte. Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuen parte-hartzearen gorakada militarrarekin lotutako eztanda demografiko eta tentsio sozialen garai batean gertatu zen. Istiluetan, 34 pertsona hil eta 433 zaurituta izan ziren.[1]

1943ko ekainaren 20an, istilu larriak hasi ziren AEBetako Detroiten. AEBak Bigarren Mundu Gerran sartu ostean automobil-industria gerra esfortzura bideratu zuten, horrek eskulanaren beharra sortu zuen hirian eta immigrazio handia eragin. Horrek, etxebizitza eskasiari eta zuri askoren arrazakeriari batuta, tentsio handia sortu zuen hirian. Zuri eta beltzen arteko borrokak istilu bilakatu ziren behin baino gehiagotan, eta zuriek –polizia askoren laguntzarekin– beltzen auzoei eraso egiten zieten bitartean, beltzek zurien negozio asko arpilatu zituzten. Armada federalak joan ziren hirian ordena ezartzera. Hiru egunez iraun zuten istiluek, eta 34 pertsona hil ziren, gehienak beltzak, hogeita bost. Horietatik hamazazpi Poliziak hil zituen.[2]

  • Thomas J. Sugrue, The Origins of the Urban Crisis. Race and Inequality in Postwar Detroit (Princeton University Press, 2005).[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]