50eko Belaunaldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
1950eko belaunaldia» orritik birbideratua)
Rafael Sánchez Ferlosio

50eko Belaunaldia (gaztelaniaz: Generación del 50), baita ere Mende Erdiko Belaunaldia eta Gerraren Haurren Belaunaldia, Espainiako Literatura-kritikak 1920 hamarkadan jaiotako idazleei izendatzen die. Idazle hauek 1950aren inguruan hasten dira argitaratzen, behin Espainiako Gerra Zibila gaindituta. Nolabait, gatazka horren seme-alabak dira. Juan García Hortelano Grupo poético de los años 50 antologia plazaratu zuen eta, nolabait, izen hori finkatu zuen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hain talde zabala izanik ez da erraza elementu amankomunak azaltzea. Dena dela, badira haien arteko loturak. Hona hemen batzuk:

  • Ez dira gerrako idazleak, diktadura garaikoak baizik.
  • Jatorri burgesa eta Unibertsitateko ikasketak dituzte. Askotan, horrelakoak izateagatik autokritikoak dira.[1]
  • Ez daude frankismoaren garzilasismo estetikoarekin ados baina ezta konpromezuaren literaturarekin ere.
  • Poesian gai politikoak gai sozialekin aldatzen dituzte. Intimismoaren denfentsa egiten dute. Batzutan ere kezka filosofikoak eta metafisikoak agertzen dira poesia honetan.
  • Frankisten handiketi linguistikoen aurrean ironia erabiltzen dute.
  • Eleberrigintzan gizarte bidegabekeriak salatzen dituzte baina ez marxismoaren ikuspuntutik, etikatik baizik.
  • Urte horietan erregimena zertxobait ireki zen eta, ondorioz, munduko egile handien lanak gaztelaniaz agertu ziren: T. S. Eliot edo Paul Celan esaterako. Eragin hau haien idazlanetan islatuko dira. Dena dela, guztien erreferentea Antonio Machado izango zen.

Talde desberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazleak talde desberdinetan antolatzen ziren:

Dena dela, taldeak ez ziren hain itxiak eta haien artean bazeuden idazle amankomunak. Beste batzuk era librean mugitzen ziren: Ángel González, José Hierro, José Ángel Valente, Antonio Gamoneda.

Belaunaldiaren partaide ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narratzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaime Gil de Biedma poeta eta saiakeragilea.
Francisco Nieva 2010ean sari bat jasotzeko unean.

Saiakeragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkigileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal idazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako literaturak euskal hiritar batzuk talde horretan jaso dituzte:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://web.archive.org/web/20150907010500/http://hispanoteca.eu/Literatura%20espa%C3%B1ola/Poes%C3%ADa%20de%20los%20a%C3%B1os%2050/Poes%C3%ADa%20espa%C3%B1ola%20de%20los%20a%C3%B1os%20cincuenta.htm
  2. Carme Riera, La escuela de Barcelona: Barral, Gil de Biedma, Goytisolo. El núcleo poético de la generación de los cincuenta, B., Anagrama, 1988.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]