Edukira joan

1960ko Italiako Giroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1960ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa43. Italiako Giroa
Etapak23
Datakmaiatzak 19 – 1960.eko ekainak 9
Luzera3.481 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaErroma
Helduera-lekuaMilan
Parte-hartzaileak140
Amaitu dutenak97
Bataz besteko abiadura37,006 km/h
Emaitzak
TxapeldunaFRA Jacques Anquetil (Helyett-Leroux-Fynsec-Hutchinson-A.C.B.B.)
TxapeldunordeaITA Gastone Nencini (Carpano)
HirugarrenaLUX Charly Gaul (EMI)
Eskalatzailerik onenaBEL Rik Van Looy (Faema)
Talderik onenaITA Ignis
◀19591961▶
Dokumentazioa

1960ko Italiako Giroa txirrindularitza Itzuli Handi honen 43. edizioa izan zen. 1960ko maiatzak 19 eta ekainak 9 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3.481 kilometroko ibilbidearekin, garailea izan zen Jacques Anquetil frantziarrak 37 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. 21 etapa horietatik bi bikoitzak izan ziren. Itzulia Erroman hasi eta Milanen amaitu zen.

140 txirrindularik hasi eta 97k amaitu zuten proba.

Hiru ziren edizio hau irabazteko faborito nagusiak: Charly Gaul, 1959ko Giroaren garailea izan zena, Jacques Anquetil, aurreko edizioan 2. izan zena, eta Gastone Nencini, 1957ko Giroa irabazi zuena, eta 1960an bertan, Frantziako Tourraren garaile izango zena. Gastone Nencini zen italiar txirrindularitzaren itxaropen nagusia, berriki Fausto Coppi hil ondoren. Mendiko lehen etapa garrantzitsua 12.a izan zen, Cervinian amaitu zena. Gaulek mendatearen hasieratik eraso zuen, baina ez zuen gainontzeko faboritoekiko abantailarik lortu. Luxenburgotarrak mendate hori beretzat ez zela behar bezain gogorra adierazi zuen, eta Dolomitetan hobeto egingo zuela. Anquetilek, bere aldetik, bere lana egin zuen 14. etapan, 68 kilometroko erlojupekoa izan zena, non Gaul zazpi minutura uztea lortu zuen, eta Nencini 4 baino gehiagora. Beste behin, bazirudien Charly Gaulek ez zuela Giroa irabaziko, aurreko edizioetan mendate garaietan egindako erakustaldi epikoek itzulia erabat eraldatu zuten arren. Duelua 20. etapan, etapa erregina zena, lau mendaterekin eta Gavia beldurgarriarekin, hortxe zegoen.

Gaulek ez zuen hutsegin, eta, beste behin, lasterketa bere erara hausten saiatu zen. Gaviarako igoeran ihes egin zuen, jaitsieran Imerio Massignan aurreratu zuen, ihes eginda zihoana, eta etapa garaipena lortu zuen. Alabaina, oraingoan, lortu zuen abantaila ez zen nahikoa izango, eta benetako lehia Nencini eta Anquetilen artean zegoen. Normandiarra askotan saiatu zen italiarra atzean uzten, baina ez zuen lortu. Nencinik ez zituen soilik bere hankak igoera honetan, baizik eta baita ia airean zeramaten hamarnaka tifosiren laguntza ere, ia pedalik eman beharrik gabe. Honek, frantziarrak jasan zituen bi zulatuekin batera, italiarrari hamabost segundoko abantaila eman zion Gaviaren tontorrean, Bormioko helmugarako jaitsiera beldurgarrian bi minutu eta erdira handitu zuena, hala ere gutxiegi izan zena Anquetili maillot arrosa kentzeko, hurrengo egunean, Milango Vigorelli belodromoan, Italiako Giroa irabazi zuen lehen frantziarra izan zelarik.

Taldea Taldeko liderra
Emi Charly Gaul
Atala Vito Favero
Bianchi Diego Ronchini
Carpano Gastone Nencini
Faema Rik Van Looy
Fynsec-Helyett-Hutchinson Jacques Anquetil
Gazzola Hans Junkermann
Taldea Taldeko liderra
Ghigi Jos Hoevenaers
Ignis Pierino Baffi
Legnano Nino Assirelli
Molteni Wout Wagtmans
Philco Jan Adriaensens
San Pellegrino Romeo Venturelli
Torpado Adriano Zamboni
EtapaDataEtapako hiriaktypeLuzera (km)Etapako garaileaSailkapen orokorreko liderra
1 Maik 19ErromaNapoli
etapa laua
etapa laua
212ITA Dino BruniITA Dino Bruni
2 Maik 20SorrentoSorrento
banakako erlojupekoa
banakako erlojupekoa
25ITA Romeo VenturelliITA Romeo Venturelli
3 Maik 21SorrentoCampobasso
etapa laua
etapa laua
186ESP Miguel PobletFRA Jacques Anquetil
4 Maik 22CampobassoPescara
etapa laua
etapa laua
192ESP Salvador BotellaFRA Jacques Anquetil
5 Maik 23PescaraRieti
mendiko etapa
mendiko etapa
218ITA Gastone NenciniFRA Jacques Anquetil
6 Maik 24TerniRimini
mendiko etapa
mendiko etapa
230ITA Pierino BaffiBEL Jos Hoevenaers
7a Maik 25Bellaria-Igea MarinaBellaria-Igea Marina
banakako erlojupekoa
banakako erlojupekoa
5ESP Miguel PobletBEL Jos Hoevenaers
7b Maik 25Bellaria-Igea MarinaForlì
mendiko etapa
mendiko etapa
81BEL Rik Van LooyBEL Jos Hoevenaers
8 Maik 26ForlìLivorno
mendiko etapa
mendiko etapa
206BEL Rik Van LooyBEL Jos Hoevenaers
9a Maik 27LivornoCarrara
etapa laua
etapa laua
93BEL Emile DaemsBEL Jos Hoevenaers
9b Maik 27CarraraCarrarako haitzurdin
banakako erlojupekoa
banakako erlojupekoa
2,2FRA Jacques Anquetil
ESP Miguel Poblet
BEL Jos Hoevenaers
10 Maik 28CarraraSestri Levante
mendiko etapa
mendiko etapa
180ITA Gastone NenciniBEL Jos Hoevenaers
11 Maik 29Sestri LevanteAsti
mendiko etapa
mendiko etapa
180BEL Rik Van LooyBEL Jos Hoevenaers
12 Maik 30AstiBreuil-Cervinia
mendiko etapa
mendiko etapa
176ITA Addo KaziankaBEL Jos Hoevenaers
13 Maik 31Saint-Vincent (Italia)Milan
mendiko etapa
mendiko etapa
225FRA Jean StablinskiBEL Jos Hoevenaers
Ekak 1Atseden eguna
Atseden eguna
Atseden eguna
14 Ekak 2SeregnoLecco
banakako erlojupekoa
banakako erlojupekoa
68FRA Jacques AnquetilFRA Jacques Anquetil
15 Ekak 3LeccoVerona
etapa laua
etapa laua
150FRA André DarrigadeFRA Jacques Anquetil
16 Ekak 4VeronaTreviso
etapa laua
etapa laua
110ITA Roberto FalaschiFRA Jacques Anquetil
17 Ekak 5TrevisoTrieste
etapa laua
etapa laua
147ITA Dino BruniFRA Jacques Anquetil
18 Ekak 6TriesteBelluno
mendiko etapa
mendiko etapa
240IRL Seamus ElliottFRA Jacques Anquetil
19 Ekak 7BellunoTrento
etapa laua
etapa laua
110BEL Emile DaemsFRA Jacques Anquetil
20 Ekak 8TrentoBormio
mendiko etapa
mendiko etapa
229LUX Charly GaulFRA Jacques Anquetil
21 Ekak 9BormioMilan
etapa laua
etapa laua
225ITA Arrigo PadovanFRA Jacques Anquetil
Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Jacques Anquetil pink jersey, general classificationFRA FrantziaHelyett-Leroux-Fynsec-Hutchinson-A.C.B.B.94 o 03 min 54 s
2. Gastone Nencini ITA ItaliaCarpano+ 28 s
3. Charly Gaul LUX LuxenburgoEMI+ 3 min 51 s
4. Imerio Massignan ITA ItaliaLegnano+ 4 min 06 s
5. Jos Hoevenaers BEL BelgikaWiel's-Flandria+ 5 min 53 s
6. Guido Carlesi ITA ItaliaPhilco+ 6 min 28 s
7. Arnaldo Pambianco ITA ItaliaLegnano+ 8 min 32 s
8. Diego Ronchini ITA ItaliaBianchi+ 9 min 28 s
9. Édouard Delberghe FRA FrantziaHelyett-Leroux-Fynsec-Hutchinson-A.C.B.B.+ 12 min 29 s
10. Agostino Coletto ITA ItaliaCarpano+ 13 min 10 s
11. Rik Van Looy BEL BelgikaFaema+ 14 min 53 s
12. Jan Adriaensens BEL BelgikaPhilco+ 19 min 32 s
13. Adriano Zamboni ITA ItaliaTorpado+ 28 min 15 s
14. Hans Junkermann GER AlemaniaGazzola-Fiorelli+ 30 min 01 s
15. Carlo Brugnami ITA ItaliaTorpado+ 30 min 22 s
16. Ezio Pizzoglio ITA ItaliaCarpano+ 31 min 41 s
17. Hilaire Couvreur BEL BelgikaHelyett-Leroux-Fynsec-Hutchinson-A.C.B.B.+ 31 min 44 s
18. Rino Benedetti ITA ItaliaGhigi+ 37 min 50 s
19. Giuseppe Sartore ITA ItaliaBianchi+ 38 min 02 s
20. Graziano Battistini ITA ItaliaLegnano+ 41 min 13 s


Mendiko sailkapena
1. Rik Van Looy Belgika 250 puntu
2. Imerio Massignan Italia 210 puntu
3. Gastone Nencini Italia 190 puntu
Taldekako sailkapena
1. Ignis Italia - -

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]