1962ko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

1962ko Kontxako Bandera (Banderaren 67. ekitaldia, garai hartan 60. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 2 eta 16an jokatu zen, eta San Juanek bere laugarren Kontxako Bandera eskuratu zuen, bigarrena jarraian.

Jardunaldi bien artean 15 egunetako tartea egon zen, izan ere irailaren 9an Espainiako Traineru Txapelketa jokatu baitzen Donostian, hau ere San Juanek irabazi zuelarik.

Kontxako lehenengo igandean denborarik onena Jaizkibelek markatu zuen San Juan faboritoari lau segundo atereaz. Hurrengo asteburuan A Coruñako Generalisimoaren Kopara joatea erabaki zuen, han sari ederrak baitzeuden. Hura irabazi zuten baina bidaiak bere eragina izan zuen Kontxako bigarren jardunaldirako eta San Juanek 50 segundoko aldea atera zien. Gainera, Kontxako bigarren jardunaldian beste zailtasun bat gehitu zitzaien: eguraldi txarra zegoen eta kanporanzko luzean palka haldu zuten; hala, bi arraunlari ura kanporatzen aritu zuren denbora luzez[1]. Orio bera ere aurretik gelditu zen sailkapen orokorrean.

Aipagarria da laugarren aldiz jarraian hiru traineru pasaitar aritu zirela lehian.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Emen Gatoxti (Orio)
Euskal Herria Hondarribia
Euskal Herria Jaizkibel
Euskal Herria San Juan
Euskal Herria San Pedro
Euskal Herria Trintxerpe
?
?
?
?
?
?
Inazio Sarasua
Tomas Iza
Klaudio Etxeberria "Gorria"
Bibiano Etxabe
Jose Urdanbide "Gorrion"
Juan Mariscal

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 San Juan 21:33:1/5 22:48:2/5 44:21:3/5
-
2 Orio 21:48:3/5 22:53:1/5 44:41:4/5 + 0:20:1/5
3 Jaizkibel 21:29:2/5 23:38:2/5 45:07:4/5 + 0:46:1/5
4 San Pedro 22:13:1/5 24:31:0/5 46:44:1/5 + 2:22:3/5
5 Hondarribia 22:41:4/5 24:54:3/5 47:36:2/5 + 3:14:4/5
6 Trintxerpe 23:47:2/5 26:48:1/5 50:35:3/5 + 6:14:0/5

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Juan
    • Patroia: Bibiano Etxabe
    • Arraunlariak: Aurrekoa: Imanol Goikoetxea. Istriborra: Karmelo Garmendia, Jose Sagarzazu "Xurdo", Kustodio Makazaga, Pio Aldasoro, Jose Kruz Garmendia eta Lorenzo Garmendia. Ababorra: Florentino Legorburu, Antonio Legorburu, Inazio Mujika, Agustin Landa, Migel Goikoetxea Jose Mari Mujika eta Alfontso Sagarzazu


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. AGUIRRE, Rafael (2002): 105

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]