1964ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tokioko Udako Olinpiar Jokoak
1964

Olympic rings with white rims.svg XVIII. Olinpiada
Olympic flag.svg
Hiria  Tokio (JPN)
Estatu partehartzaileak 93
Hasiera Urriaren 10a
Bukaera Urriaren 24a
Atleta kopurua 5.151
Estadioa Estadio Olinpikoa
Kirolak 19

1964ko Udako Olinpiar Jokoak, Japoniako hiriburu den Tokion ospatu ziren. Udako Olinpiar Jokoen XVIII. edizioa izan zen. Edizio hau, Asiako herrialde batean ospatu zen lehena izan zen. Bertan, 5151 kirolarik parte hartu zuten, 93 nazio, 19 kirol eta 163 probatan ordezkatuz.

Gobernuak, 1800 milioi $eko diru-laguntza bat onartu zuen Tokio Olinpiar Jokoetarako egokitzeko, hiria, garai hartan, goitik behera aldatu zelarik: etengabeko lau txandatan antolatutako langileak eta arkitektura eta urbanismo oso dotorea. Jokoen inbertsio osoa, azkenean 3.000 milioi dolar ingurukoa izan zen.

Estadio barnean eginiko azken posta, urriak 10ean egin zuen Yoshinari Sakai kirolariak, "Hiroshimako umea" deitua, 19 urte lehenago bonba atomikoa hiri horretan erori zenean jaio zelako.

Olinpiar Joko hauetan, judoa sartu zen kirol olinpiko bezala, Japoniako kirol nazionaletako bat. Baina Anton Geesink herbeheretarrak irabazi zuen urrea, etxeko judo borrokalaria zen Kaminaga garaituz.

Hauek, kolorezko telebistan ikusi ahal izan ziren lehen Olinpiar Jokoak izan ziren, baita zuzenean telebistaz eman ziren lehenak ere, satelite bidez Iparramerika eta Europarentzako. Gainera, kamera motela eta ordenagailuak, probetan denbora zehatzak neurtzeko erabili ziren lehen aldia ere izan zen

Bigarren Udako Paralinpiar Jokoak ere jokatu ziren. 1964ko Udako Paralinpiar Jokoak

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1 Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak 36 26 28 90
2 Sobietar BatasunaSobietar Batasuna 30 31 35 96
3 JaponiaJaponia 16 5 8 29
4 AlemaniaAlemania 10 22 18 50
5 ItaliaItalia 10 10 7 27
6 HungariaHungaria 10 7 5 22
7 PoloniaPolonia 7 6 10 23
8 AustraliaAustralia 6 2 10 18
9 TxekoslovakiaTxekoslovakia 5 6 3 14
10  Erresuma Batua 4 12 2 18

Pasadizoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Vicento Loren boxeolari espainiarrak, Hen Huang txinatarraren aurka izan zuen borrokaren emaitzarekin ados ez zegoela eta, epailea jo zuen.
  • Beste boxeolari bat, Jose Roberto Chirino argentinarra, bigarren roundeko 2' eta 29"tan kanporatua da, epailea jotzen saiatzeagatik, K. Maghaby egiptoarra, Boris Lagutin sobietarraren aurka borrokatzen ari zela, hurrengo kanporaketarako sailkatzeko asmoz, Boris Lagutin bera, ondoren, pisu horretako urrezko domina irabaziko zuena izango zelarik.


Aurrekoa
1960ko Erromako Udako Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako XVIII. Olinpiar Jokoak
1964
Ondorengoa
1968ko Mexiko Hiriko Udako Olinpiar Jokoak
Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
1964ko Udako Olinpiar Jokoak gaiari buruz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1964ko Udako Olinpiar Jokoak Aldatu lotura Wikidatan