1965eko Boto Eskubide Legea
| 1965eko Boto Eskubide Legea | |
|---|---|
| Mota | election act (en) Act of Congress in the United States (en) |
| Promulgatze | 89th United States Congress (en) |
| Argitaratze-data | 1965 |
| Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Nongo eskumenen mende | Ameriketako Estatu Batuak |
| Sinatzailea | |
| Lanaren edo izenaren hizkuntza | ingeles |
| Lan osoa eskuragarri | catalog.archives.gov… |
.
1965eko Boto Eskubide Legea (ingelesez: Voting Rights Act of 1965) Estatu Batuetako lege federal historikoa da, boto eskubidean arraza-bereizkeria debekatzen duena[1][2]. Lyndon B. Johnson presidenteak sinatu zuen 1965eko abuztuaren 6an, afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendua goren unean zegoelarik; ondoren, Kongresuak bost zuzenketa egin zizkion, testuaren bermeak zabaltzeko. Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioaren 14. eta 15. zuzenketek bermatzen zituzten boto eskubideak babesteko egina, lege honek arraza-gutxiengoen boto eskubidea segurtatu zuen herrialde osoan, batez ere hegoaldean. Ameriketako Estatu Batuetako Justizia Sailaren arabera, eskubide zibilen alde herrialdean inoiz promulgatu den legerik eraginkorrena da[3].

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ History of Federal Voting Rights Laws: The Voting Rights Act of 1965. United States Department of Justice, justice.gov (kontsulta data: 2017-5-22).
- ↑ Voting Rights Act. National Voting Rights Museum and Institute, nvrmi.com (kontsulta data: 2017-5-22).
- ↑ Introduction to Federal Voting Rights Laws: The Effect of the Voting Rights Act. U.S. Department of Justice, justice.gov.