Edukira joan

1967ko Italiako Giroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1967ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa50. Italiako Giroa
Txapelketa1967 Super Prestige Pernod
Etapak23
Datakmaiatzak 20 – 1967.eko ekainak 11
Luzera3.572 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaTreviglio
Helduera-lekuaMilan
Bataz besteko abiadura35,333 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Felice Gimondi (Salvarani)
TxapeldunordeaITA Franco Balmamion (Molteni)
HirugarrenaFRA Jacques Anquetil (Bic-Hutchinson)
Puntukako sailkapenaITA Dino Zandegù (Salvarani)
Eskalatzailerik onenaEU Aurelio González (Kas-Kaskol)
Talderik onenaESP Kas-Kaskol
◀19661968▶
Dokumentazioa

1967ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 50. edizioa izan zen. 1967ko maiatzak 18 eta ekainak 9 artean ospatu zen, horietako bat bikoitza izan zen 22 etapatan banatutako 3572 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Felice Gimondik, batez beste, 35,339 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Treviglion hasi eta Milanen amaitu zen.

130 txirrindularik hasi eta 70ek amaitu zuten proba.

Edizio honetan parte hartu zuen lehen aldiz KAS taldeak Italiako Giroan, eta arrastoa utzi zuten itzulian, taldekako sailkapena, mendikoa eta hiru etapa irabaziz eta maglia arrosa hamaika egunez eramanez bi txirrindulari ezberdinen artean. Lasterketan, protagonista nagusiak esprinterrak izan ziren. Willy Planckaert, Dino Zandegù, Rudi Altig eta Michele Dancelliren artean bederatzi etapa banatu zituzten.

Era berean, edizio honetan, hurrengo urteetan zeresan handia izango zuen txirrindulari batek parte hartu zuen: Eddy Merckx belgikarra, bere lehen parte-hartzea izan zen honetan bi etapa garaipen lortu zituelarik, sailkapen nagusian 9. postuan amaitzeaz gain. Lasterketan, polemika ere ez zen falta izan. 19. etapan, elurpean jokatu zena, Tre Cime di Lavaredo izeneko mendatea igo zen lehen aldiz. Egun horretan, Gimondik irabazi zuen etapa, segundo gutxira Eddy Merckx eta Gianni Motta sartu zirelarik. Alabaina, etapa baliogabetua izan zen irregulartasunengatik eta zaletuen bultzakadengatik, italiar txirrindularia biziki haserrarazi zuena, lasterketa uzteko puntuan egon zena, baina bi aldiz pentsatu ondoren, lasterketan jarraitzea erabaki zuen.

20. etaparen amaieran, edizio honetako etapa erregina izan zena, Jacques Anquetilek jantzi zuen maglia arrosa. Dena dela, Gimondi, Girora bronkitisak jota joan zena, frantziarragandik oso gertu zegoen sailkapen nagusian, minutu erdi baino gutxiagora. Italiarrak 21. etapan ihes egin zuen eta etapa 4. postuan amaitu zuen, baina sailkapen nagusiko lehen postuetan zeudenekiko lau minutu baino gehiagoko diferentziarekin. Sailkapen nagusia erabat irauli zen, eta Gimondik, bere karreran irabaziko zituen hiru Giroetatik lehena irabazi zuen.

Taldea Taldeko liderra
Molteni Gianni Motta
Bic Jacques Anquetil
Cynar Rik Van Looy
Filotex Franco Bitossi
Germanvox Vito Taccone
Kas Francisco Gabika
Mainetti Marino Basso
Taldea Taldeko liderra
Max Meyer René Binggeli
Peugeot Ferdinand Bracke
Romeo Smiths Eddy Schutz
Salamini-Luxor Vittorio Adorni
Salvarani Carlo Chiappano
Vittadello Michele Dancelli
   
EtapaDataEtapako hiriaktypeLuzera (km)Etapako garaileaSailkapen orokorreko liderra
1 Maik 20TreviglioAlessandria135ITA Giorgio ZancanaroITA Giorgio Zancanaro
2 Maik 21AlessandriaLa Spezia223ESP Antonio Gómez del MoralESP Antonio Gómez del Moral
3 Maik 22La SpeziaPrato
mendiko etapa
mendiko etapa
205ITA Michele DancelliESP Antonio Gómez del Moral
4 Maik 23FlorentziaChianciano Terme155ITA Dino ZandegùESP Antonio Gómez del Moral
5 Maik 24ErromaNapoli220BEL Willy PlanckaertITA Michele Dancelli
6 Maik 25PalermoPalermo63GER Rudi AltigITA Michele Dancelli
7 Maik 26CataniaEtna
mendiko etapa
mendiko etapa
179ITA Franco BitossiITA Michele Dancelli
8 Maik 27Reggio di CalabriaCosenza220FRA Jean StablinskiESP José Pérez-Francés
9 Maik 28CosenzaTarento200BEL Albert Van VlierbergheESP José Pérez-Francés
10 Maik 29BariPotenza145BEL Willy PlanckaertESP José Pérez-Francés
11 Maik 30PotenzaSalerno120GER Rudi AltigESP José Pérez-Francés
12 Maik 31Caserta – Blockhaus
mendiko etapa
mendiko etapa
206BEL Eddy MerckxESP José Pérez-Francés
13 Ekak 1ChietiRiccione245BEL Georges VandenbergheESP José Pérez-Francés
14 Ekak 2Riccione – Lido degli Estensi100BEL Eddy MerckxESP José Pérez-Francés
15 Ekak 3Lido degli Estensi – Mantua164ITA Michele DancelliESP José Pérez-Francés
16 Ekak 4MantuaVerona
banakako erlojupekoa
banakako erlojupekoa
45DEN Ole RitterFRA Jacques Anquetil
Ekak 5Atseden eguna
Atseden eguna
Atseden eguna
17 Ekak 6VeronaVicenza160EU Francisco GabikaITA Silvano Schiavon
18 Ekak 7VicenzaUdine170ITA Dino ZandegùITA Silvano Schiavon
19 Ekak 8Udine
mendiko etapa
mendiko etapa
180etapa bertan behera utziaITA Silvano Schiavon
20 Ekak 9Cortina d'AmpezzoTrento
mendiko etapa
mendiko etapa
220ITA Vittorio AdorniFRA Jacques Anquetil
21 Ekak 10TrentoTirano220ITA Guido Marcello MugnainiITA Felice Gimondi
22a Ekak 11Tirano – Ghisallo140EU Aurelio GonzálezITA Felice Gimondi
22b Ekak 11Ghisallo – Milan75BEL Willy PlanckaertITA Felice Gimondi
Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Felice Gimondi pink jersey, general classificationITA ItaliaSalvarani101 o 05 min 34 s
2. Franco Balmamion ITA ItaliaMolteni+ 3 min 36 s
3. Jacques Anquetil FRA FrantziaBic-Hutchinson+ 3 min 45 s
4. Vittorio Adorni ITA ItaliaSalamini-Luxor TV+ 4 min 33 s
5. José Pérez-Francés ESP EspainiaKas-Kaskol+ 5 min 17 s
6. Gianni Motta ITA ItaliaMolteni+ 6 min 21 s
7. Lucien Aimar FRA FrantziaBic-Hutchinson+ 7 min 25 s
8. Francisco Gabika EU Euskal HerriaKas-Kaskol+ 9 min 43 s
9. Eddy Merckx BEL BelgikaPeugeot-BP-Michelin+ 11 min 41 s
10. Eusebio Vélez EU Euskal HerriaKas-Kaskol+ 15 min 00 s
11. Aurelio González EU Euskal HerriaKas-Kaskol+ 20 min 23 s
12. Silvano Schiavon ITA ItaliaVittadello+ 20 min 34 s
13. Antonio Gómez del Moral ESP EspainiaKas-Kaskol+ 25 min 17 s
14. Guido Marcello Mugnaini ITA ItaliaFilotex+ 25 min 49 s
15. Franco Bitossi ITA ItaliaFilotex+ 34 min 43 s
16. Aldo Moser ITA ItaliaVittadello+ 35 min 10 s
17. Carlos Etxeberria EU Euskal HerriaKas-Kaskol+ 43 min 34 s
18. Dino Zandegù red jersey, points classificationITA ItaliaSalvarani+ 45 min 04 s
19. Roberto Poggiali ITA ItaliaSalvarani+ 50 min 40 s
20. Lino Carletto ITA ItaliaSalamini-Luxor TV+ 51 min 14 s


Mendiko sailkapena
1. Aurelio González Puente  EH 630 puntu
2. Vittorio Adorni  Italia 150 puntu
3. Wladimiro Panizza  Italia 140 puntu


Puntukako sailkapena
1. Dino Zandegù  Italia 200 puntu
2. Eddy Merckx  Belgika 178 puntu
3. Willy Planckaert  Belgika 176 puntu


Taldekako sailkapena
1. Kas  Euskadi - -

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]