1968ko Eurovision Abesti Lehiaketa
1968ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Apirilak 6, 1968 |
Egoitza | Royal Albert Hall, Londres |
Aurkezlea(k) | Katie Boyle |
Antolatzailea | British Broadcasting Corporation (BBC) |
Partaide kopurua | 17 |
Irabazlea | "La, la, la" Massiel Espainia |
1968ko Eurovision Abesti Lehiaketa Eurovision Abesti Lehiaketaren 13. edizioa izan zen. 1968ko apirilak 6an ospatu zen Londresko Royal Albert Hallen, Erresuma Batuan. Aurkezlea Katie Boyle izan zen, eta, jaialdiko garailea Espainia ordezkatzen zuen Massiel izan zen, "La, la, la" kantuarekin, 29 puntu lortuz. Bigarren postua etxeko ordezkaria zen Cliff Richardentzat izan zen, "Congratulations" kantuarekin Espainiagandik puntu bakar batera geratu zena. Frantziako ordezkaria zen Isabelle Aubret, "La source" kantuarekin, hirugarren izan zen, 20 puntu lortuz.
Hasiera batean, Espainiak Joan Manuel Serrat aukeratu zuen Eurovisionen parte hartzeko "La, la, la" kantuarekin, baina debekatu egin zioten, katalanez abestu nahi zuela adierazi baitzuen. Francisco Francoren erregimenak gaztelaniaz gainontzeko Estatuko hizkuntzak debekatzen zituenez, Massiel aukeratu zen ordezkapen bezala, honek, azkenean, gaztelaniaz kantatuz.
Jugoslabiatik talde bat aurkeztu zen Dubrovacki Trubaduri izenekoa, Erdi Aroko juglarren jantziekin jantzita. Jatorrian sei kidek osatzen zuten taldea zen, baina garai hartako araudiak soilik bakarlariak eta bikoteak aurkeztea baimentzen zuen, eta, beraz, Londresera, ofizialki bost joan ziren, horietako bi, Luci Kapurso eta Hamo Hajdarhodžić abeslari ofizialak, eta beste hirurak koruak egiten.
Erresuma Batuak azkenaren bozketa errepikarazi zuen, puntu bakar bategatik galdu baitzuen. Behin errepikatu ondoren, Espainia izan zen garaile..
Jaialdiaren edizio hau lehen aldiz eman zen koloretan Mendebaldeko Alemania, Norvegia, Frantzia, Finlandia, Herbehereak, Erresuma Batua, Suedia eta Suitzarentzat, euren etxean ikusle gutxi batzuek izan arren kolorezko telebista. Lehiaketan parte hartu zuten herrialdeez gain, Ekialdeko Europako herrialde batzuetan, Hegoamerikakoetan eta Tunisian ere ikusi ahal izan zen.
Lehiaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaialdiaren aurreko hilabeteetan partehartzaile aukeraketa prozesuak egin ziren. Parte hartu zuten 17 herrialdeetatik 10ek final nazional bat antolatu zuten, beste 7ek barne aukeraketa bat egin zuten bitartean.
Ordezkaririk ezagunenen artean Wencke Myhre, bere herrialdea ordezkatzen askotan saiatu zena eta, azkenean, Mendebaldeko Alemania ordezkatzeko aukeratua izan zen norvegiar abeslaria, Isabelle Aubret, 1962ko Eurovision Abesti Lehiaketaren garailea, Sergio Endrigo, urte horretako Sanremoko kantu jaialdiko garailea, Karel Gott, Austria ordezkatu zuen txekoslobakiar abeslaria, eta Cliff Richard zeuden, azken hau, europar prentsaren arabera, jaialdia irabazteko faborito nagusia zena.
Hurrengo taulan ikus daitezke partaide guztiak abestu zuten orden berdinean, eta lortutako emaitzak:
Ordena | Herrialdea | Hizkuntza(k)[1] | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Portugal | portugesez | Carlos Mendes | "Verão" | Uda | 11 | 5 |
02 | Herbehereak | herbehereraz | Ronnie Tober | "Morgen" | Bihar | 16 | 1 |
03 | Belgika | frantsesez | Claude Lombard | "Quand tu reviendras" | Itzultzen zarenean | 7 | 8 |
04 | Austria | alemanez | Karel Gott | "Tausend Fenster" | Mila leiho | 13 | 2 |
05 | Luxenburgo | frantsesez | Chris Baldo & Sophie Garel | "Nous vivrons d'amour" | Maitasunez biziko gara | 11 | 5 |
06 | Suitza | italieraz | Gianni Mascolo | "Guardando il sole" | Eguzkiari begira | 13 | 2 |
07 | Monako | frantsesez | Line & Willy | "À chacun sa chanson" | Bakoitzari bere kantua | 7 | 8 |
08 | Suedia | suedieraz | Claes-Göran Hederström | "Det börjar verka kärlek, banne mej" | Maitasuna iruditzen hasi da, arranopola | 5 | 15 |
09 | Finlandia | finlandieraz | Kristina Hautala | "Kun kello käy" | Denbora doanean | 16 | 1 |
10 | Frantzia | frantsesez | Isabelle Aubret | "La source" | Iturria | 3 | 20 |
11 | Italia | italieraz | Sergio Endrigo | "Marianne" | – | 10 | 7 |
12 | Erresuma Batua | ingelesez | Cliff Richard | "Congratulations" | Zorionak | 2 | 28 |
13 | Norvegia | norvegieraz | Odd Børre | "Stress" | Estresa | 13 | 2 |
14 | Irlanda | ingelesez | Pat McGuigan | "Chance of a Lifetime" | Bizitza bateko aukera | 4 | 18 |
15 | Espainia | gazteleraz | Massiel | "La, la, la" | – | 1 | 29 |
16 | Alemania | alemanieraz | Wenche Myhre | "Ein Hoch der Liebe" | Topa bat maitasunagatik | 6 | 11 |
17 | Jugoslavia | kroazieraz | Dubrovački trubaduri | "Jedan dan" | Egun bat | 7 | 8 |
Bozketa taula
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruzur baten aukera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiar abeslariaren garaipena 1968ko edizio honetan, atzera begira, erregimen frankistaren partetik balizko boto erosketagatik salatua izan da. Informazio hauek TVEk zenbait europar herrialdeetako telesail eta filmeak erosi eta herrialde horietako abeslariak bultzatu izanean oinarritzen dira, batez ere Bulgaria eta Txekoslovakiakoak (hauek, izatez, jaialdi honetan parte hartu eta bozkatu ez zuten arren). Bulgariak, Eurovision jaialdian ez zuen 2005 arte parte hartu, eta Txekoslovakiak, bere horretan, ez zuen sekula jaialdian parte hartu.
Zurrumurru hauen jatorria José María Íñigo kazetaria eta jaialdi hauen telebista publikoko ohiko aurkezlearen adierazpen batzuk izan ziren, La Sexta telebista kate pribatuak eman zuen Yo viví el Mayo español de 1968 izeneko dokumentalean publiko egin zirenak. Alabaina, adierazpen horiek, kazetariaren beraren eta Massielen hitzetan telebista kate pribatuak berak "okertu, desbideratu eta sentsazionalizatu" zituen saioaren publizitatea egiteko eta telebista pribatuaren interes propioak asetzeko (Rodolfo Chikilicuatrek interpretatutako Chiki-Chiki kantuaren promozioari erreferentzia argia eginez, Eurovisionera kate bereko saio batek goratu zuena).
Komunikabideetan argitaratutako berri guztiak, Channel 4 telebista kate ingeleseko berriek kontu honi buruz egin zuten saioa barne, salaketa hauek oinarritzen ziren dokumentala eman aurretik egin ziren. Ondoren, hitzak bere testuinguruan jarriz, José María Íñigok sekula ez zuela iruzur baten antzeko ezer iradoki frogatu zen, "gauza batzuk eta beste batzuk alderatzen baditugu iruzirrik ez zela egon adierazten duten froga gehiago daude zeozer arraroa gerta zitekeela dioten teoria leloak baino" argitu zuen polemikaren ondoren.
Mapa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa 1967ko Eurovision Abesti Lehiaketa Viena |
Eurovision Abesti Lehiaketa Londres 1968ko apirilak 6 |
Ondorengoa 1969ko Eurovision Abesti Lehiaketa Madril |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eurovision Abesti Lehiaketaren edizioak |
1956 •
1957 •
1958 •
1959 •
1960 •
1961 •
1962 •
1963 •
1964 •
1965 •
1966 •
1967 •
1968 •
1969 •
1970 •
1971 •
1972 •
1973 •
1974 •
1975 •
1976 •
1977 •
1978 •
1979 •
1980 •
1981 •
1982 •
1983 •
1984 •
1985 •
1986 •
1987 •
1988 •
1989 •
1990 •
1991 •
1992 •
1993 •
1994 •
1995 •
1996 •
1997 •
1998 •
1999 •
2000 •
2001 •
2002 •
2003 •
2004 •
2005 •
2006 •
2007 •
2008 •
2009 •
2010 •
2011 •
2012 •
2013 •
2014 •
2015 •
2016 •
2017 •
2018 •
2019 •
|
Besteak |