1968ko musika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

1968ko musikak eman zituen hainbat gertakizun aipagarri. David Gilmour gitarra-jotzailea hasten da Pink Floyd taldearekin jotzen; Brian Jones azken aldiz agertzen da The Rolling Stones taldeko partaide modura; Johnny Cashek Kaliforniako Folsomeko espetxeko kontzertu ospetsua ematen du; Nueva Trova Cubana mugimenduaren sorreratzat hartzen den kontzertua egiten da Habanan (Kuba); Tropikalia izenez ezaguna den mugimenduari hasera ematen zaio musikaren arloan Brasilen. Urte honetan sortutako musika taldeen artean Black Sabbath, Crosby, Stills & Nash, Deep Purple, King Crimson, Led Zeppelin eta Yes daude; gure artean, berriz, Erlak eta Herrikoi. Bestalde, Buffalo Springfield, Cream eta The Yardbirds taldeak desegin ziren. Hainbat musikarik eta taldek beren lehen albuma argitaratzen dute: The Band, Creedence Clearwater Revival, Tyrannosaurus Rex, Deep Purple, The Jeff Beck Group, Status Quo, Jethro Tull edo James Taylor. Abestiei dagokienez, urte honetan argitaratu ziren Jumpin' Jack Flash (The Rolling Stones), In-A-Gadda-Da-Vida (Iron Butterfly), With a Little Help from My Friends (Joe Cocker), Born to Be Wild (Steppenwolf), L'estaca (Lluís Llach), Ez gaude konforme (Lourdes Iriondo) edo Euskalerri nerea (Xabier Lete)


Gertakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekainaren 20a – David Ruffin The Temptations taldetik kaleratzen dute bere egoa dela medio eta taldearen diru kontuak ikertzen hasten delako, kontabilitate bat galdegiten.
  • Ekaina (egun zehatza ezezaguna)
    • Eibarko San Joan jaietan Radio Juventudek antolatutako Primer Premio de Intérpretes de la Canción en Euskara-Gran Premio de Eibar lehiaketan euskal kantuaren lehen saria Oskarbik irabazten du. Bigarren saria Ameslariak taldearentzat izan zen eta hirugarrena Urretxindorrak taldearentzat. Solisten artean Estitxuk eramaten du lehen saria eta bigarrena Maite Idirinek.

Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irailaren 7aLed Zeppelin taldeak lehen jendaurreko kontzertua ematen du Danimarkan The New Yardbirds izenpean (The Yardbirds taldea bi hilabete lehenago banandu zen eta Jimmy Pagek talde berri hau osatu zuen)
  • Irailaren 14aRoy Orbison musikariaren bi seme, 10 urteko Roy DeWayne Orbison eta 6 urteko Anthony King Orbison, Hendersonville (Tennessee) hiriko etxe bateko sutean hiltzen dira. Wesley, seme gazteena, Royren gurasoek ozta-ozta salbatzen dute.
  • Irailaren 15a – Lehen Pocket Disc izeneko diskoak kaleratzen dira AEBetan. Hurrengo urtean fabrikatzeari utziko zioten.
  • Irailaren 19aThe Who taldea hasten da Tommy rock-opera grabatzen.
  • Iraila (egun zehatza ezezaguna)
    • Lau urte igaro ondoren ia erabat zineari eskainita, Yves Montand artista italo-frantziarra Parisko Olympia aretora itzultzen da abeslari bezala.

Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data ezezaguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aashirwad izeneko Bollywood film musikala estreinatzen da, Hrishikesh Mukherjeek zuzendua eta Ashok Kumar eta Sanjeev Kumar direla aktore nagusiak. Nabarmentzen da rap estiloko abesti bat azaltzen delako.
  • Ameslariak taldea Eibarren (Gipuzkoa) Radio Juventud irratiak antolatutako lehiaketa batera aurkezten da, Primer Premio de Intérpretes de la Cancion en Euskara lehiaketara, eta bigarren saria eskuratzen dute taldeen atalean, Oskarbiren atzetik.
  • Argoitia neba-arrebak Abrako lehen sariketa irabazten dute.
  • Aurkezten den zortzigarren aldian, Lluís Llachen L'estaca abestiak zentsura pasatzen du, baina beste izen batekin, Ahir (Atzo). Hurrengo urtean debekatuko egingo dute.
  • Bittor Egurrolak Abrako I. Sariketan eta Bilbon egindako lehiaketa batean bigarren saria eskuratzen du.
  • Bost urteren ondoren, Víctor Jara kantari txiletarra Casa de la Cultura de Nuñoa erakundetik egozten dute, arrazoi politikoak direla medio.
  • Daniel Vigliettik Frantziako Charles Cros Akademiaren Sari Nagusia jasotzen du.
  • Els Setze Jutges, Kataluniako Nova Cançó delakoaren eta hizkuntza katalanaren bultzatzailea, mugimendu bezala funtzionatzeari uzten dio.
  • Estitxuk hiru lehiaketa irabazten ditu: Seis Estrellas dantzalekuan egindako Música Joven lehiaketa, Eibarko San Joan jaietan Radio Juventudek antolatutako Primer Premio de Intérpretes de la Canción en Euskara-Gran Premio de Eibar eta Maulen hirugarrena.
  • Gorka Knörrek Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur ezagutzen du Donostian eta azken honek gitarrako lehen akordeak erakutsi ondoren, elkarrekin kantuan hasten dira, Mikel Laboa eta Natxo de Feliperen (Oskorri) kantuak joz.
  • Joxean eta Jesus Mari Artze, Artze anaiak, Bartzelonako Romea antzokian zuzeneko emanaldiak egiten dituzte astebetez, Pi de la Serra, Raimon eta Pau Riba kataluniar kantariekin batera.
  • Juan de Loxa poetak eta Carlos Cano eta Antonio Mata musikariek Manifiesto Canción del Sur idazten dute. Honen bitartez, sustrai andaluziarrak izango dituen protesta kantuko mugimendu bat sortu nahi dute, Euskal Herriko Ez Dok Amairu edo Kataluniako [[Juan de Loxa poetak eta Carlos Cano eta Antonio Mata musikariek Manifiesto Canción del Sur idazten dute. Honen bitartez, sustrai andaluziarrak izango dituen protesta kantuko mugimendu bat sortu nahi dute, Euskal Herriko Ez Dok Amairu edo Kataluniako Els Setze Jutges mugimenduen antzera.]] mugimenduen antzera.
  • Maite Idirinek Bittor Egurrolarekin, Beti Alai taldearekin eta Zintzoak bikotearekin Herrikoi taldea sortu zuen.
  • Manuel Gerena flamenko-kantari sevillarrak bere lehen kontzertua ematen du profesional modura Alcalá la Real (Jaén) hirian.
  • Nacha Guevarak Nacha de noche ikuskizuna aurkezten du Argentinako Di Tella Institutuan.
  • Pantxoa eta Peio bikoteak bere ibilbidean garrantzi handia izango zuen pertsona bat ezagutzen dute Uztaritzen (Lapurdi): Telesforo Monzon. Bergararrak abesten entzun eta liluratuta gelditzen da. Hurrengo urtean, hainbat kanta eskainiko die, haien artean ''Itziarren semea'' ospetsua.
  • Víctor Jara Amerikako Estatu Batuetatik bira egiten du (Kalifornia eta New York); halaber, Berkeleyko Unibertsitatean (Ingalaterra) ere kantatzen du, Britaniar Kontseiluak gonbidatuta.
  • Víctor Jarak urteko antzerki zuzendari onenaren Kritika Saria jasotzen du, Entretengamos al Sr. Sloane obragatik.
  • Xabier Letek lehen poema liburua ematen du argitara: Egunetik egunera orduen gurpillean.
  • Xabier Saldias bakarka kantatzen hasten da.

Sortutako musika taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Desegindako musika taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitaratutako albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztua

Abuztuaren 30a - Sweetheart of the Rodeo - The Byrds

Iraila

Urria

Azaroa

Abendua

Kaleratze data ezezaguna


Argitaratutako singleak eta EPak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztua

Iraila

Urria

Azaroa

Abendua

Kaleratze data ezezaguna

  • A velliña / A vos hirmáns / Quen tivera vinte anos / Vento da injusticiaGuillermo
  • A Winter's Tale - Genesis
  • Acouga / Soio de saxofón / Poema de emergencia a Antonio Machado / As agua das fonter e os ríos - Xerardo Moscoso
  • Agur Ondarru / Egun bat / Ta niri noiz / Bart - Ondarru'ko Zintzoak
  • Ain't Got No, I Got Life / Do What You Gotta Do - Nina Simone
  • Atahualpa Yupanqui euskerazMaite Idirin
  • Born to Be Wild / Everybody's Next One - Steppenwolf
  • Cal que neixin flors a cada instant / A cara o creu - Lluís Llach
  • Canción a berce a morte de F. García Lorca / Meu amor / A emigración / O can ten frioXoan Rubia
  • Cantarem La Vida / Si Em MorRaimon
  • Congratulations / El Dorado / ''La, la, la'' / Kuba - Estitxu ta Daikiris
  • El bandoler / La meva terra / Se'n va content - Lluís Llach
  • El malalt / El vi / El qui vénen - Enric Barbat i Botey
  • El mendigo / La romeríaVíctor Manuel
  • Els Morts De L'any 40 / Noia De PorcellanaPau Riba
  • Errege Baltaxarren balada / Aleluia / Txokeko autoanJulen Lekuona
  • Eu son a voz do pobo / No Vietnam / Un ome / O arte de amarBenedicto (Voces Ceibes)
  • Euskal-Herri maitea / Txanbolin / Umetxoaren amesak / Ikusi mendizaleak - Irune ta Andoni Argoitia
  • Eskualdun makila / Txikitik ibiliz / Goiz goizian / Nigarrez-MississipiEstitxu
  • Euskalerri nerea / Poeta hoiek / Bihotza / Lore gorrien baladaXabier Lete
  • Gurdi ardatzik / Aitor'en hizkuntza zaharra / Munduko bideak / AnoushtkaUrretxindorrak
  • HarzabalArtze Anaiak
  • Hasta siempre / Que pare el son / Lo eterno / Un hombre - Carlos Puebla
  • Ice in the Sun / When My Mind Is Not Live - Status Quo
  • Ikusten dot San Francisco / Zergaitik ez da egia (Cada vez que vienes a mi) / Aurtxo txikia / Emen dago San Francisco (San Francisco, flowers in your hair)- Daikiris
  • Irripar bat / Jabetasuna / Itzak dira itzak - Benito Lertxundi
  • L'Home Dibuixat / Orgia N.º 1Jaume Sisa
  • La Fera Ferotge / Lliçó De Sumes I Verbs / Cançó De Les Balances / Cançó De Llaurador - Ovidi Montllor
  • La mala memoria (Acapella) / La mala memoria (Musicalizada) – Nacha Guevara
  • Lin-Pan mendian / Askatasuna zertarako / Nere erria / Ez gaude konforme - Lourdes Iriondo
  • Lonfa noite da pedra / Romance incompleto / Monólogo do vello traballador / María soliñaXavier González de Valle
  • Los leñeros / Los masoveros / Las arcillasJosé Antonio Labordeta
  • Maite, maite / Bakardadea / Mundu bat / Jauna zergaitik - Argoitia neba-arrebak
  • Me tiro / Las damas de beneficencia - Nacha Guevara
  • Mundu bat / Bihotz zindua / Maria Kristina / Alkar zapaltzenBeti Alai
  • No Quiso Ser / El Niño YunteroElisa Serna
  • Que Volen Aquesta Gent? / El Majoral / Cançó Del Bon Amor / Me N'Aniré De Casa - Maria Del Mar Bonet
  • Requiem II / Primaveira no ar / O umbral / Deuda compridaXerardo Moscoso
  • Sujet eder bat / Dugun edan / Ama ezkondu / Ardoa eta gizona - Benito Lertxundi
  • Summertime - Big Brother & The Holding Company
  • Ti, Galiza / O labrego / Sola / No desterroMiro Casabella
  • TxalapartaArtze Anaiak
  • Un Amic Del País Basc / Molt Temps / No Té Encara 14 Anys / Història - Guillermina Motta