1969
Jump to navigation
Jump to search
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
| 1969. urtea | |
|---|---|
| Kronologia | |
| Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
| Hamarkadak | 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa |
| Urteak | 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 |
| Beste egutegi batzuetan | |
| Gregoriotar egutegia |
1969 MCMLXIX |
| Ab urbe condita | 2722 |
| Armeniar egutegia |
1418 ԹՎ ՌՆԺԸ |
| Bahá'í egutegia | 125 – 126 |
| Bengaliar egutegia | 1376 |
| Berber egutegia | 2919 |
| Egutegi budista | 2513 |
| Myanmarko egutegia | 1331 |
| Bizantziar egutegia | 7477 – 7478 |
| Koptoen egutegia | 1685 – 1686 |
| Etiopiar egutegia | 1961 – 1962 |
| Hebrear egutegia | 5729 – 5730 |
|
Egutegi hinduak | |
| Bikram Samwat | 2025 – 2026 |
| Shaka Samvat | 1891 – 1892 |
| Kali Yuga | 5070 – 5071 |
|
| |
| Iraniar egutegia | 1347 – 1348 |
| Islamiar egutegia | 1388 – 1389 |
| Japoniar egutegia |
Shōwa 44 (昭和44年) |
| Korear egutegia | 4302 |
| Thailandiar eguzki egutegia | 2512 |
| Holozeniar egutegia | 11969 |
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 24a - Salbuespen egoera ezqarri zuten Madrilgo unibertsitatean, 300 ikasle baino gehiago atxilotuz.
- Apirilaren 9a - ETAk, Fermin Monasterio Perez taxi gidaria erail zuen Bilbon, lanean zebilela.
- Ekainaren 20a - Georges Pompidou izendatu zuten Frantziako presidente.
- Uztailaren 14a - "Futbol Gerra" delakoa piztu zen El Salvador eta Honduras artean.
- Urriaren 14a - Suedian, Olof Palme lehen ministro aukeratu zuten.
- Urriaren 21a - Willy Brandt bilakatu zen Mendebaleko Alemaniaren Kantziler.
- Azaroaren 25a - John Lennon-ek bere "Order of the British Empire" (Britaniar Inperioaren Ordena) itzuli zuen Britainia Handiko gobernuak Vietnamgo Gerrari emandako sostenguagatik.
- Abenduaren 20a - Anwar el Sadat izendatu zuten Egiptoko presidente.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 15a - Woodstockeko jaialdia hasi zen New Yorken, izugarri arrakastatsua izan zena 400.000 ikusle inguru jasota. Mugarria ezarri zuen musika garaikidearen historian.
- Irailaren 6a - "The Pink Panther Show" ipini zuten lehenengo aldiz AEBetako telebistan.
- The Who taldeak "Tommy" rock opera aurkeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 15a - Sobietar Batasunak "Soyuz 5" espaziontzia jaurti zuen.
- Uztailaren 20a - Neil Armstrong bihurtu zen Ilargira ailegatzeko lehenengo pertsona.
- Elisabeth Kübler-Ross psikiatrak argiratu zuen "On Death and Dying" ("Heriotzaz eta hiltzeaz") liburu famatua.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Verne Troyer, estatubatuar aktorea (h. 2018).
- Urtarrilaren 2a - Christy Turlington, estatubatuar top-model ohia.
- Urtarrilaren 3a - Marie Darrieussecq, frantsesezko lapurtar idazlea.
- Urtarrilaren 3a - Michael Schumacher, 1 Formulako alemaniar pilotua, munduko txapelketa gehien irabazi dituena.
- Urtarrilaren 7a - Claudia Amengual, uruguaiar idazle eta itzultzailea.
- Urtarrilaren 8a - José Ángel Uribarrena, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 10a - Ana Urkiza, euskal idazlea eta itzultzailea.
- Urtarrilaren 13a - Augusto Ibáñez, Titín III.a, errioxar pilotari ohia.
- Urtarrilaren 14a - Ainhoa Alberdi, gipuzkoar aktorea.
- Urtarrilaren 14a - Jason Bateman, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 14a - Dave Grohl, estatubatuar rock musikaria.
- Urtarrilaren 15a - Kellita Smith, estatubatuar humorista, modelo eta aktorea.
- Urtarrilaren 16a - Josema López, gipuzkoar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 17a - Naveen Andrews, ingeles aktorea.
- Urtarrilaren 17a - Tiësto, herbeheretar DJ, musikagile eta musika-ekoizlea.
- Urtarrilaren 17a - Usoa Zumeta, gipuzkoar serigrafia-egilea.
- Urtarrilaren 18a - Dave Bautista, estatubatuar borrokalari libre eta aktorea.
- Urtarrilaren 18a - Ever Palacios, kolonbiar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 19a - Steve Staunton, irlandar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 22a - Naoko Nishigai, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 23a - Ariadna Gil, kataluniar aktorea.
- Urtarrilaren 25a - Marixa Osés, arabar idazle eta gidoigilea.
- Urtarrilaren 27a - Ana Morales, bizkaitar idazle, itzultzaile eta interpretari euskalduna eta feminista.
- Urtarrilaren 27a - Patton Oswalt, estatubatuar aktore eta umorista.
- Urtarrilaren 29a - Wagner Lopes, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 29a - Motohiro Yamaguchi, japoniar futbolari ohia.
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 1a - Gabriel Batistuta, argentinar futbolari ohia.
- Otsailaren 1a - Bahman Ghobadi, zinema zuzendari kurdua.
- Otsailaren 2a - Valeri Karpin, Errealeko futbolari ohia.
- Otsailaren 2a - Dambisa Moyo, zambiar ekonomialaria.
- Otsailaren 11 - Juan Aguirre, gipuzkoar musikaria eta kantautorea.
- Otsailaren 11 - Jennifer Aniston, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 11 - Yoshiyuki Hasegawa, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 12a - Darren Aronofsky, estatubatuar zinema zuzendaria.
- Otsailaren 13a - Rudi Vata, albaniar futbolari ohia.
- Otsailaren 14a - David Holmes, iparirlandar DJ, musikari eta konposatzailea.
- Otsailaren 14a - Andoni Lakabeg, bizkaitar futbolari ohia.
- Otsailaren 16a - Pantxoa Bergara, Xabaltx, lapurtar abeslari, musikagile, olerkigile eta irrati-esataria.
- Otsailaren 16a - Fermín Cacho, espainiar atleta ohia, 1.500 metroko lasterketan aditua.
- Otsailaren 17a - Maite Dono, galiziar kantautore eta poeta.
- Otsailaren 17a - David Douillet, frantziar judoka ohia eta politikaria.
- Otsailaren 18a - Anne Igartiburu, bizkaitar telebista-aurkezle eta aktorea.
- Otsailaren 21a - Marc Armspach, euskal komikigilea.
- Otsailaren 21a - Jon Lazkano, gipuzkoar alpinista.
- Otsailaren 22a - Joaquín Cortés, flamenko eta ballet dantzaria eta koreografo ijitoa.
- Otsailaren 24a - Jesus Maria Arruti, gipuzkoar golfaria.
- Otsailaren 24a - Idoia Montón, gipuzkoar margolaria.
- Otsailaren 26a - Ander Garitano, bizkaitar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Otsailaren 27a - Xabier Usabiaga, gipuzkoar txirrindulari ohia eta telebistako aurkezlea.
- Otsailaren 28a - Miren Larrion, ingeniaritzako irakaslea eta EH Bilduko politikaria.
- Otsailaren 28a - Robert Sean Leonard, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 28a - Huw Marshall, galestar aktore, telebista ekoizle eta S4C galeserazko telebista publikoaren arlo digitaleko buru ohia.
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 1a - Javier Bardem, espainiar aktorea.
- Martxoaren 5a - Vincent Etxeto, lapurtar errugbilari ohi eta entrenatzailea.
- Martxoaren 5a - Juan Carlos Villamayor, paraguaitar futbolari ohia.
- Martxoaren 9a - Andrej Panadić, kroaziar futbolari ohia.
- Martxoaren 14a - Larry Johnson, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Martxoaren 18a - Vasil Ivantxuk, ukrainar xake jokalaria.
- Martxoaren 18a - Jimmy Morales, guatemalar aktore, idazle eta politikaria, Guatemalako presidentea.
- Martxoaren 18a - Eric W. Weisstein, estatubatuar entziklopedista, hainbat internet bidezko entziklopedien sortzailea eta mantentzailea.
- Martxoaren 19a - Txema Arinas, arabar idazlea.
- Martxoaren 19a - Satoru Noda, japoniar futbolari ohia.
- Martxoaren 20a - Fabien Galthié, frantziar errugbi jokalari ohia eta entrenatzailea.
- Martxoaren 22a - Meghan Chavalier, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko ohi, abeslari eta idazle transexuala.
- Martxoaren 22a - Alber Vázquez, gaztelaniazko gipuzkoar nobelagilea, poeta, blogaria, kazetaria eta editorea.
- Martxoaren 26a - Almir de Souza Fraga, brasildar futbolari ohia.
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 3a - Clotilde Courau, frantziar aktorea.
- Apirilaren 4a - Cristina Castro, euskal atleta ohia, distantzia motzetan aditua.
- Apirilaren 5a - Thierry Elissalde, lapurtar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 5a - Ravindra Prabhat, hindiz idazten duen poeta, kazetari, eleberrigile eta narrazio laburren idazlea.
- Apirilaren 8a - Dulce Pontes, portugaldar abeslaria, fado eta beste estilo batzuk lantzen dituena.
- Apirilaren 11 - Oriol Junqueras, kataluniar historialari eta politikaria, ERC alderdiko presidentea.
- Apirilaren 11 - Cerys Matthews, galestar abeslaria eta musikaria.
- Apirilaren 15a - Paula Kasares, nafar filologoa eta Nafarroako Parlamentuko kide ohia.
- Apirilaren 16a - Michael Baur, austriar futbolari ohia.
- Apirilaren 16a - Josune Gorospe, bizkaitar politikari jeltzalea.
- Apirilaren 17a - Yoko Takahagi, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 18a - Juan Antonio Morales, bizkaitar saskibaloi jokalari ohia.
- Apirilaren 19a - Hiromitsu Isogai, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 19a - Zsuzsa Polgár, hungariar xake-jokalaria.
- Apirilaren 20a - Felix Baumgartner, austriar paraxutista eta BASE jauskaria.
- Apirilaren 22a - Delfí Geli, kataluniar futbolari ohia.
- Apirilaren 22a - Billy McKinlay, eskoziar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Apirilaren 22a - Gregorio Vicente, bizkaitar piraguista ohia, ur lasaietako kayaken aritua.
- Apirilaren 24a - Rory McCann, eskoziar aktorea.
- Apirilaren 25a - Renée Zellweger, estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria.
- Apirilaren 30a - Paulo Jr., brasildar musikaria, Sepultura taldeko baxu-jolea.
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 1a - Wes Anderson, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, gidoilari eta aktorea.
- Maiatzaren 1a - Mary Lou McDonald, irlandar politikaria.
- Maiatzaren 1a - Yasuyuki Moriyama, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 4a - Asier Altuna, gipuzkoar zinema zuzendaria eta gidoigilea.
- Maiatzaren 4a - Vitali Parakhnevitx, tajikistandar futbolari ohia.
- Maiatzaren 6a - Manu Larcenet, frantziar komikilaria.
- Maiatzaren 8a - Kyoko Kuroda, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 10a - Dennis Bergkamp, herbehereetar futbolari ohia.
- Maiatzaren 10a - Rebecca Root, britainiar aktorea eta umorista.
- Maiatzaren 14a - Cate Blanchett, australiar aktorea.
- Maiatzaren 16a - Ibon Aranberri, gipuzkoar artista.
- Maiatzaren 16a - David Boreanaz, estatubatuar aktore, zuzendari eta ekoizlea.
- Maiatzaren 17a - Joan Llaneras Roselló, pistako espainiar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 18a - Helena Noguerra, belgikar abeslari, antzerkigile eta aktorea.
- Maiatzaren 18a - Antônio Carlos Zago, brasildar futbolari ohia.
- Maiatzaren 20a - Francisco Cabello, espainiar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 20a - Alberto López Fernández, gipuzkoar futbol atezain ohia eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 25a - Natxo Allende, Torbe, bizkaitar aktore, zuzendari eta porno ekoizlea, telebistako showmana, umorista, idazlea eta komikigilea.
- Maiatzaren 25a - Anne Heche, estatubatuar zinema eta telebistako aktore, zuzendari eta ekoizlea.
- Maiatzaren 25a - Joxemi Redin, nafar gitarra-jotzailea.
- Maiatzaren 27a - Jiří Dienstbier, txekiar politikari, senatari eta abokatua.
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 3a - Íñigo Cuesta, espainiar txirrindularia.
- Ekainaren 11 - Peter Dinklage, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 11 - Mar Flores, espainiar aktore eta modelo ohia.
- Ekainaren 13a - Virginie Despentes, frantziar idazle, nobelagile eta zinemagilea.
- Ekainaren 13a - Cayetana Guillén Cuervo, espainiar aktorea, kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- Ekainaren 14a - Steffi Graf, alemaniar tenislaria, Golden Slama eskuratzen lehenengo emakumea.
- Ekainaren 15a - Ice Cube, estatubatuar hip-hop abeslari eta aktorea.
- Ekainaren 15a - Oliver Kahn, alemaniar futbolari ohia, atezaina.
- Ekainaren 15a - Bashar Warda, erredentziotar erlijiosoa, Arbil hiriko kaldear artxieparka.
- Ekainaren 17a - Roberto Laiseka, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 17a - Paul Tergat, kenyar atleta ohia, distantzia luzeetan inoizko hoberenenetakoa.
- Ekainaren 18a - Pedro Alberto Cano, bizkaitar futbolaria (h. 2002).
- Ekainaren 19a - Kaba-chan, japoniar emakumezko tarento eta koreografo transgeneroa.
- Ekainaren 19a - Yoshiaki Sato, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 23a - Noa, israeldar abeslaria.
- Ekainaren 23a - Fernanda Ribeiro, portugaldar atleta, iraupen luzeko lasterketetan aditua.
- Ekainaren 23a - Jesús Unanua, nafar futbolari ohia.
- Ekainaren 25a - Yasuto Honda, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 25a - Paul Koech, kenyar atleta, distantzia luzeetan aditua (h. 2018).
- Ekainaren 25a - Goyo Soria, bizkaitar futbolari ohia.
- Ekainaren 27a - Javier Coronas, kataluniar umorista, idazle, irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- Ekainaren 30a - Yogurinha Borova, arabar aktore, show woman eta kabaretaria.
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 4a - Elena Arzak, donostiar sukaldaria.
- Uztailaren 7a - Eric Dicharry, lapurtar antropologoa eta euskal idazlea.
- Uztailaren 7a - Shiro Kikuhara, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 13a - José Andrés, espainiar-estatubatuar sukaldaria eta sukaldaritza saio aurkezlea.
- Uztailaren 14a - Floren Nazabal, nafar aizkolaria.
- Uztailaren 16a - Joseba Permach, gipuzkoar atleta ohia eta Batasunaren bozeramaile ohia.
- Uztailaren 17a - Jaan Kirsipuu, estoniar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 19a - Sabine Bau, florete modalitateko alemaniar eskrimalaria.
- Uztailaren 20a - Josh Holloway, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Uztailaren 22a - Josetxu Pedrosa, bizkaitar txirrindulari paralinpikoa (h. 2016).
- Uztailaren 23a - José Arza, nafar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- Uztailaren 23a - Nacho Azofra, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- Uztailaren 24a - Ixiar Bakero, gipuzkoar futbolari ohia.
- Uztailaren 24a - Jennifer Lopez, estatubatuar aktore, abeslari, dantzari, enpresari, moda diseinatzaile eta telebista ekoizlea.
- Uztailaren 28a - Alexis Arquette, estatubatuar aktore, kabaret-artista, marrazkilari underground eta ekintzaile transexuala (h. 2016).
- Uztailaren 30a - Iñaki Aiarzaguena, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 30a - Simon Baker, australiar aktorea.
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 1a - Arturo Cisneros, nafar kontzertu-antolatzailea eta zinema-zuzendaria.
- Abuztuaren 6a - Manu Carreño, espainiar kirol irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- Abuztuaren 8a - Faye Wong, txinatar C-pop abeslari eta aktorea.
- Abuztuaren 10a - Brian Drummond, kanadar bikoiztailea.
- Abuztuaren 12a - Lutxo Egia, bizkaitar idazlea.
- Abuztuaren 16a - Kate Higgins, estatubatuar ahots-aktorea, abeslari eta piano-jolea.
- Abuztuaren 18a - Edward Norton, estatubatuar aktore eta zine zuzendaria.
- Abuztuaren 18a - Christian Slater, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 26a - Jorge Sanz, espainiar aktorea.
- Abuztuaren 28a - Jack Black, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 28a - Jason Priestley, kanadar aktore eta zuzendaria.
- Abuztuaren 28a - Sheryl Sandberg, estatubatuar teknologia-exekutiboa, aktibista eta idazlea, Facebooken operazio burua eta Leanin.orgen sortzailea.
- Abuztuaren 31 - Justo Ruiz, arabar futbolari ohi eta entrenatzailea.
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 3a - José María Pulido, bizkaitar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- Irailaren 5a - Leonardo Araújo, brasildar futbolari ohia.
- Irailaren 5a - Francesc Homs, kataluniar abokatu eta politikaria.
- Irailaren 6a - Norio Omura, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 8a - Txomin Larrainzar, nafar futbolari ohia.
- Irailaren 9a - Aritz Lopategi, bizkaitar bertsolaria.
- Irailaren 10a - David Trueba, espainiar zinema zuzendari, gidoigile, idazle eta aktorea.
- Irailaren 13a - Tang Fei, taiwandar abeslaria (h. 2017).
- Irailaren 17a - Bismarck Barreto Faria, brasildar futbolari ohia.
- Irailaren 20a - Richard Witschge, herbehereetar futbolari ohia.
- Irailaren 22a - Pavel Kolobkov, errusiar eskrimalari ohia, ezpata modalitatekoa.
- Irailaren 24a - Goya Toledo, espainiar aktore eta modeloa.
- Irailaren 24a - Patxiku Uranga, lapurtar idazle eta animatzaile kulturala.
- Irailaren 25a - Catherine Zeta-Jones, galestar aktore, abeslari eta dantzaria.
- Irailaren 27a - Nuria Lopez de Guereñu, gipuzkoar politikaria, Confebaskeko idazkari nagusia.
- Irailaren 29a - Erika Eleniak, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Irailaren 29a - Tore Pedersen, norvegiar futbolari ohia.
- Irailaren 29a - Elena Torres, PSNko nafar politikaria.
- Irailaren 29a - Ivica Vastić, austriar futbolari ohia.
- Irailaren 30a - Erica Andrews, mexikar edertasun-lehiaketetako modelo, drag queen, aktore, enpresaburu eta aktibista (h. 2013).
- Irailaren 30a - Cristina Plazas, espainiar aktorea.
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 1a - Zach Galifianakis, estatubatuar aktore, gidoigile eta umorista.
- Urriaren 3a - Gwen Stefani, estatubatuar abeslari, aktore eta moda diseinatzailea.
- Urriaren 6a - Muhammad V.a Kelantangoa, Malaysiako erregea.
- Urriaren 7a - Yoshihiro Natsuka, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 8a - Susanna Griso, kataluniar telebista-aurkezlea.
- Urriaren 9a - PJ Harvey, ingeles musikari, konpositore eta abeslaria.
- Urriaren 9a - Steve McQueen, britainiar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile eta bideo-artista.
- Urriaren 10a - Loren Bouchard, estatubatuar ekoizle, zuzendari eta gidoigilea.
- Urriaren 12a - Joseba Arruti, bizkaitar kazetaria.
- Urriaren 12a - Judit Mascó, kataluniar modeloa, idazlea eta telebista aurkezlea.
- Urriaren 12a - Željko Milinovič, esloveniar futbolari ohia.
- Urriaren 13a - Akemi Noda, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 13a - Elisenda Paluzie, kataluniar ekonomialari eta ekintzaile politikoa, Assemblea Nacional Catalana (ANC) erakundearen lehendakaria.
- Urriaren 17a - Ernie Els, hegoafrikar golfaria.
- Urriaren 17a - Jesús Ángel García Bragado, espainiar atleta, 50 km martxako lasterketan espezialista.
- Urriaren 17a - Wyclef Jean, haitiar-estatubatuar abeslaria.
- Urriaren 18a - Joel Merah, euskal musikagilea.
- Urriaren 22a - Carlos Armendaritz, nafar pilotari ohia.
- Urriaren 25a - Antonio Basagoiti, bizkaitar politikaria eta bankaria, Euskadiko Alderdi Popularraren buru ohia.
- Urriaren 27a - Javier Gorosabel Urkia, eibartar astrofisikaria (h. 2015).
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 4a - Matthew McConaughey, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 4a - Sergio Rey, gipuzkoar boxeolari ohia.
- Azaroaren 5a - Meltem Cumbul, turkiar aktorea.
- Azaroaren 9a - Javier Garisoain, nafar politikaria, Comunión Tradicionalista Carlista alderdiaren idazkari nagusia.
- Azaroaren 10a - Ellen Pompeo, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 13a - Eduardo Berizzo, argentinar futbolari ohia eta entrentzailea.
- Azaroaren 13a - Gerard Butler, eskoziar zinema eta antzerkiko aktorea.
- Azaroaren 13a - Ayaan Hirsi Ali, somaliar-herbeheretar-estatubatuar ekintzaile politikoa eta intelektuala, emakumezko musulmanen eskubideen defendatzailea.
- Azaroaren 19a - Richard Virenque, frantziar txirrindularia.
- Azaroaren 22a - Marjane Satrapi, frantsesezko komikigile irandarra.
- Azaroaren 22a - Bennu Yıldırımlar, turkiar aktorea.
- Azaroaren 26a - Shawn Kemp, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Azaroaren 27a - Hernán Gaviria, kolonbiar futbolaria (h. 2002).
- Azaroaren 27a - Natalia Millán, espainiar aktore eta abeslaria.
- Azaroaren 28a - Javier Olaizola, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Azaroaren 30a - Valeria Bertuccelli, argentinar aktorea.
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 1a - Mateo Garralda, nafar eskubaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- Abenduaren 5a - David Billabona, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abenduaren 6a - Asier Garitano, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Abenduaren 9a - Bixente Lizarazu, lapurtar futbolari ohia.
- Abenduaren 11 - Viswanathan Anand, indiar xake jokalaria.
- Abenduaren 12a - Izaro Garmendia, gipuzkoar soinu-jotzaile eta pailazoa.
- Abenduaren 12a - Sophie Kinsella, ingeles eleberrigilea.
- Abenduaren 14a - Natascha McElhone, ingeles aktorea.
- Abenduaren 17a - Luis Altadill, Altadill I.a, nafar pilotari ohia.
- Abenduaren 17a - Maria Quintanal, euskal tiratzailea.
- Abenduaren 18a - Iratxe Aurrekoetxea, bizkaitar gimnasta ohi eta entrenatzailea.
- Abenduaren 19a - Aziza Mustafa Zadeh, azerbaijandar abeslaria, musikagilea eta piano-jotzailea.
- Abenduaren 20a - Mónica Oltra, valentziar politikari ezkertiarra.
- Abenduaren 21a - Julie Delpy, frantziar-estatubatuar aktore, zinema-zuzendari, gidoigile eta abeslaria.
- Abenduaren 22a - Sandra Forgues, frantziar piraguista ohia, gizonezkoentzako piraguismoko slalom C-2 kategoriako txapeldun olinpiko izandako emakume transgeneroa.
- Abenduaren 28a - Linus Torvalds, finlandiar informatikaria, Linux sistema eragilearen sortzailea.
- Abenduaren 30a - Kersti Kaljulaid, Estoniako presidentea.
- Abenduaren 30a - Jay Kay, britaniar abeslaria, Jamiroquai taldearen sortzailea.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Agurtzane Villate, arabar ilustratzailea.
- Alvaro Rabelli, bizkaitar idazle, irakasle eta filologoa.
- Arantxa Kaltzada, gipuzkoar kazetaria.
- Asier Sarasua Aranberri, gipuzkoar biologoa, filologoa, idazlea eta blogaria.
- Asun Fernandez de Garaialde, Aralarreko nafar politikaria, Altsasuko alkatea.
- Concetta Probanza, gipuzkoar marrazkilaria eta ilustratzailea.
- Dolores Redondo, gipuzkoar idazle eta eleberrigilea.
- Eduardo Bajo Ulloa, arabar zinema gidoigilea.
- Elena Lazkano, gipuzkoar informatikaria eta EHUko irakaslea.
- Estibaliz Hernaez, bizkaitar politikari eta EHUko irakaslea.
- Fran Garagarza, gipuzkoar futbolari ohia eta Eibarren kirol zuzendaria.
- Gabriel Erkoreka, bizkaitar musikagilea.
- Gary McMichael, britainiar politikaria.
- Gorka Mercero, gipuzkoar unibertsitate irakaslea.
- Gorka Salmerón Murgiondo, gipuzkoar argazkilaria.
- Ibon Amatriain, gipuzkoar surflaria.
- Iñaki Irasizabal, bizkaitar idazlea.
- Jose Luis Elexpe, gipuzkoar margolari eta eskultorea.
- Joseba Iriondo, gipuzkoar kazetari, telebista aurkezle eta irrati esataria.
- Juan Bautista Bengoetxea, bizkaitar ikertzailea eta irakaslea, Filosofian doktorea.
- Juanma Sarasola Murgia, Xaun, gipuzkoar idazle eta kazetaria.
- Maleni San Vicente, bizkaitar politikaria.
- Manu Etxezortu, gipuzkoar irrati esataria.
- Mikel Alvira, nafar idazlea.
- Mikel Elizegi, nafar telebista-aurkezlea.
- Mikel Irazoki, nafar baxu-jotzailea.
- Mirari Garcia de Kortazar, gipuzkoar idazlea.
- Oscar Salvoch, nafar musikari, musikagile eta idazlea.
- Óscar Terol, gipuzkoar umorista, aktore eta telebista aurkezlea.
- Sandra Labastie, lapurtar eleberrigilea, frantsesez idazten duena.
- Sara Lallana, bizkaitar legelari eta epailea.
- Sergio Prego, gipuzkoar artista.
- Ubane Uzin, gipuzkoar kulturgintzako-eragile euskalduna.
- Coral Rodriguez Fouz, Coruñan jaiotako gipuzkoar politikaria.
- Christian Etchebest, bearnotar sukaldaria, euskal sukaldaritzan aditua.
- Jill Furman, estatubatuar antzerki-ekoizlea.
- Olivier van der Zee, herbeheretar zinema zuzendari eta gidoilaria, dokumentalak egiten dituena.
- Paco Roca, espainiar komikigilea.
- Pankaj Mishra, indiar idazlea.
- Richard Gerver, hezkuntzan aditua.
- Tomasito, espainiar flamenko abeslaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 17a - Jean Larrieu, lapurtar militarra (j. 1912).
- Urtarrilaren 19a - Jan Palach, txekiar ikaslea, protesta politikoa egitearren bere bere buruari su emanez (j. 1948).
- Urtarrilaren 30a - Dominique Pire, belgikar elizgizona, 1958ko Bakearen Nobel Saria (j. 1910).
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 2a - Boris Karloff, ingeles aktorea (j. 1887).
- Otsailaren 4a - Bingen Ametzaga, euskal idazle eta bizkaitar politikaria (j. 1901).
- Otsailaren 5a - Thelma Ritter, estatubatuar aktorea (j. 1902).
- Otsailaren 15a - Simon Arrieta, euskal herritar margolaria (j. 1915).
- Otsailaren 23a - Saud Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (j. 1902).
- Otsailaren 26a - Levi Eshkol, Israelgo lehen ministroa (j. 1895).
- Otsailaren 26a - Karl Jaspers, alemaniar psikiatra eta filosofo existentzialista (j. 1883).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 5a - Ticiana Iturri, medikua, higienearen dibulgatzailea, haurdunaldian eta pediatrian espezialista, Bizkaiko lehenengo emakume medikua (j. 1904).
- Martxoaren 11 - John Wyndham, ingeles zientzia fikziozko idazlea (j. 1903).
- Martxoaren 12a - André Salmon, frantziar idazlea (j. 1881).
- Martxoaren 13a - José María Artetxe, Artetxeko II. kondea, bizkaitar noble eta estropadalaria (j. 1905).
- Martxoaren 14a - Ben Shahn, errusiar-estatubatuar margolaria (j. 1898).
- Martxoaren 17a - Daniel Vázquez Díaz, espainiar margolaria (j. 1882).
- Martxoaren 23a - Josef Gerstmann, austriar neurologoa (j. 1887).
- Martxoaren 26a - John Kennedy Toole, estatubatuar idazlea (j. 1937).
- Martxoaren 28a - Dwight David Eisenhower, Ameriketako Estatu Batuetako 34. Presidentea (j. 1890).
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 5a - Rómulo Gallegos, Venezuelako presidentea eta idazlea (j. 1884).
- Apirilaren 15a - Viktoria Eugenia Battenbergekoa, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1887).
- Apirilaren 16a - Morihei Ueshiba, japoniar aikido irakaslea, aikido gudu-antzearen asmatzailea (j. 1883).
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 1a - Jesus Doxandabaratz, nafar politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1894).
- Maiatzaren 2a - Franz von Papen, Alemaniako kantzilerra (j. 1879).
- Maiatzaren 6a - José Mardones Llorente, arabar futbolaria (j. 1914).
- Maiatzaren 16a - Eugene Biscailuz, Los Angeles hiriko euskal jatorriko polizia, California Highway Patrol polizia gorputzaren sortzailea (j. 1883).
- Maiatzaren 18a - Pablo Rada, Espainiako Aireko Armadako nafar hegazkinlaria, Espainiako Gerra Zibilean Errepublikaren alde borrokatu zena (j. 1901).
- Maiatzaren 21a - Luis Arellano, euskal abokatu eta politikaria (j. 1906).
- Maiatzaren 21a - William Lincoln Bakewell, Endurance itsasontziko estatubatuar bakarra Trans-Antartika Espedizio Inperialean (j. 1888).
- Maiatzaren 31a - Silvestre Igoa, Igoa, Errealeko jokalaria (j. 1920).
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 1a - Jean-Baptiste Bédère, lapurtar errugbilaria (j. 1902).
- Ekainaren 8a - Jose Olaizola, Ereslari, euskal musikagile eta idazlea (j. 1883).
- Ekainaren 8a - Robert Taylor, estatubatuar aktorea (j. 1911).
- Ekainaren 9a - Harold Davenport, britainiar matematikaria (j. 1907).
- Ekainaren 22a - Judy Garland, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1922).
- Ekainaren 29a - Moïse Tshombe, Katangako (gaur egun Kongoko eskualdea) lehen ministroa (j. 1919).
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 3a - Brian Jones, ingeles musikari eta gitarra-jotzailea, The Rolling Stones taldearen kide sortzailea (j. 1942).
- Uztailaren 5a - Walter Gropius, alemaniar arkitektoa eta Bauhaus eskolako zuzendaria (j. 1883).
- Uztailaren 5a - Leo McCarey, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1898).
- Uztailaren 9a - Ramon Zubiaurre, euskal margolaria (j. 1882).
- Uztailaren 10a - Rikardo Arregi Aranburu, euskal kazetaria, saiakeragilea eta euskaltzalea (j. 1942).
- Uztailaren 13a - Bess Meredyth, estatubatuar zinema mutuko aktorea eta zinema gidoilaria (j. 1890).
- Uztailaren 24a - Witold Gombrowicz, poloniar idazlea (j. 1904).
- Uztailaren 25a - Otto Dix, alemaniar margolaria, marrazkigilea eta grabatzailea (j. 1891).
- Uztailaren 25a - Gabino Garriga, bizkaitar idazlea (j. 1885).
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 1a - Miguel Labordeta, gaztelaniaz idazten zuen aragoitar poeta (j. 1921).
- Abuztuaren 2a - Luis Lopetegi, Agerre I, gipuzkoar harri-jasotzailea (j. 1927).
- Abuztuaren 6a - Theodor Adorno, alemaniar filosofo, soziologo eta musikologoa (j. 1903).
- Abuztuaren 9a - Cecil Frank Powell, ingeles fisikaria, 1950eko Fisikako Nobel Saria (j. 1903).
- Abuztuaren 9a - Sharon Tate, estatubatuar aktore eta modeloa, Charles Mansonen jarraitzaileek eraila (j. 1943).
- Abuztuaren 14a - Tony Fruscella, estatubatuar jazz tronpeta-jotzailea (j. 1927).
- Abuztuaren 17a - Ludwig Mies van der Rohe, alemaniar arkitektoa (j.1886)
- Abuztuaren 17a - Otto Stern, alemaniar fisikaria, 1943ko Fisikako Nobel Saria (j. 1888).
- Abuztuaren 31 - Rocky Marciano, Txapeldun Zuri Handia, estatubatuar boxeolaria, borrokaldi bat galgu gabe erretiratu zen pisu astunetako boxeolari bakarra (j. 1923).
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 2a - Ho Chi Minh, Vietnamgo Errepublika Demokratikoko lehenengo presidentea (j. 1890).
- Irailaren 11 - Julio Beobide, euskal eskultorea (j. 1891).
- Irailaren 14a - Jon Kurutz Ibargutxi, euskal idazlea (j. 1883).
- Irailaren 21a - Joaquín Lucarini, euskal eskultorea (j. 1905).
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 2a - Katharine Susannah Prichard, australiar idazlea (j. 1883).
- Urriaren 7a - Léon Scieur, belgikar txirrindularia (j. 1888).
- Urriaren 8a - Alfred Pose, bearnotar bankari eta politikaria, Donibane Lohizuneko auzapeza (j. 1899).
- Urriaren 12a - Sonja Henie, norvegiar izotz patinatzailea eta aktorea (j. 1912).
- Urriaren 12a - Serge Poliakoff, errusiar-frantziar margolaria (j. 1906).
- Urriaren 15a - Pablo Tillac, euskal herrian bizi izandako frantziar margolaria, grabatzailea, akuaforte-egilea eta ilustratzailea (j. 1880).
- Urriaren 21a - Jack Kerouac, estatubatuar idazle eta poeta, Beat belaunaldiko partaidea (j. 1922).
- Urriaren 31 - Fidel Sarriegi, gipuzkoar idazlea (j. 1920).
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 8a - Vesto Melvin Slipher, estatubatuar astronomoa (j. 1875).
- Azaroaren 15a - Ignacio Aldekoa, gasteiztar idazlea (j. 1925).
- Azaroaren 21a - Norman Lindsay, australiar artista, idazle eta boxeolari amateurra (j. 1879).
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 2a - José María Arguedas, peruar idazlea, XX. mendeko Peruko literaturako esanguratsuenetakoa (j. 1911).
- Abenduaren 2a - Kliment Voroxilov, sobietar mariskal eta politikaria (j. 1881).
- Abenduaren 4a - Achille Chavée, belgikar poeta (j. 1906).
- Abenduaren 9a - Leonardo Zilaurren, euskal herritar futbolaria (j. 1912).
- Abenduaren 13a - Arturo Peña, euskal atleta (j. 1903).
- Abenduaren 21a - Juan Gardeazabal, Juanito, euskal herritar futbol arbitroa (j. 1923).
- Abenduaren 22a - Josef von Sternberg, austriar-estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1894).
- Abenduaren 29a - Karmelo Balda, gipuzkoar palaria, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzaren sortzaile eta lehendakaria (j. 1897).
- Abenduaren 30a - Jiří Trnka, txekiar zinemagilea (j. 1912).
- Abenduaren 31 - Theodor Reik, austriar-estatubatuar psikoanalista (j. 1888).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroa - Édouard Duhour, euskal atleta (j. 1905).
- Auguste Darraidu, Aristokrata, lapurtar pilotaria (j. 1900).
- Euxebio Eizmendi, Txapel , gipuzkoar bertsolaria (j. 1893).
- Miguel Peña, gipuzkoar atleta (j. 1897).
- Nemesio Manuel Sobrevilla, euskal zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea (j. 1889).
- Itzhak Stern, Oskar Schindlerren kontulari industriala izandako poloniar judua (j. 1901).
- Junzo Sakakura, japoniar arkitektoa (j. 1901).
Nobel saridunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urte honetan lehenengoz Ekonomiako Nobel Saria eman zen –beste Nobel Sariak ez bezala, Ekonomiako Nobel Saria ez da Alfred Nobelen borondaterari jarraiki eman beharreko sarietako bat. Hala ere, gainontzeko Nobel sariekin batera eta sari berarekin ematen da–.
- Fisika: Murray Gell-Mann
- Kimika: Derek Harold Richard Barton eta Odd Hassel
- Literatura: Samuel Beckett
- Medikuntza: Max Delbrück, Alfred Hershey eta Salvador Luria
- Ekonomia: Ragnar Frisch eta Jan Tinbergen
- Bakea: Nazioarteko Lan Erakundea
Agintariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Denbora unitateak | ||
|---|---|---|
|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
| ||
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1969 |