1969ko Euskal Herriko Itzulia
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 9. Euskal Herriko Itzulia | ||
Datak | apirilak 16 – 1969.eko apirilak 20 | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Irteera-lekua | Eibar | ||
Helduera-lekua | Eibar | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Jacques Anquetil (BiC) | ||
Txapeldunordea | Francisco Gabika (Fagor) | ||
Hirugarrena | Mariano Díaz (Fagor) | ||
Puntukako sailkapena | Txomin Perurena (Fagor) | ||
Eskalatzailerik onena | Raymond Poulidor (Mercier-BP-Hutchinson) | ||
◀1935 | 1970▶ | ||
Dokumentazioa |
1969ko Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza lasterketa honen 9. edizioa izan zen. 1969ko apirilak 16 eta 20 artean ospatu zen. 891 kilometro egin ziren 5 etapatan banatuta.
Edizio honetan bi talde espainiarrek (KAS eta Fagor) eta bi talde frantsesek (Bic eta Mercier) parte hartu zuten, 39 parte-hartzailerekin orotara, horietatik proba 36k amaitu zutelarik.
Garailea Jacques Anquetil handia izan zen, profesional bezala bere azken garaipen handia lortu zuena 35 urterekin, erretiratu zen urtean.
Aurreko pausoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936 eta 1968 arteko urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azkenik, 1936ko edizioa bertan behera utzi behar izan zen Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz, hasieran atzeratzea pentsatu bazen ere, gertatzen ari ziren gertakariekin bertan behera uztea beste erremediorik ez zen geratu.
Gerra Zibila amaitu ondoren eta beronen emaitza kontuan hartuta, txirrindularitza proben egutegitik kendu zen Euskal Herriko Itzulia. Berau jarraitzeko saiakera ugari egon bazen ere, Donostiatik zein Bilbotik, batek ere ez zuen arrakastarik izan.
Denbora horretan beste proba batzuk egon ziren, Iparraldeko Zirkuitua eta Bilboko Udala Sari Nagusia kasu, Euskal Herriko Itzuliaren izpiritua bizirik mantentzen zutena, proba hauek Euskadiko mugetatik kanpo irteten baitziren.
Dena dela, 1952an sortu zen Eibarko Bizikleta, berau benetako Euskal Herriko Itzuli bat bazelarik, bertako etapetan penintsulako euskal lurralde osoa zeharkatzen baitzen. Baina hori bai, behin 1960ko hamarkadaren amaiera iritsitakoan, uneko txirrindularirik hoberenen kontratazioa eta lasterketaren beraren antolakuntzak antolatzaileek aurre egiterik izan ez zuten gehiegizko kostua suposatzen zuten.
Beraz, konponbiderik egokiena gainontzeko Euskal Herriko enpresa eta erakundeak tartean sartzea zen, arazo ekonomiko horiek gainditzeko, eta, Manuel Serdanen ekimenez, "Eibarko Bizikleta" 1969an "Euskal Herriko Itzulia-Eibarko Bizikleta" deitzera pasa zen. Donostiako La Voz de España egunkariak ekimena babestu zuen eta babesle nagusi bilakatu zen. Elkarte honek lau urte iraun zuen, 1973 arte. Bi proben palmaresa ez konprometitzeko, urte hauek Euskal Herriko Itzuliari dagozkion urtetzat hartzen dira.
1969
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin betiko, aurreko ediziotik hogeita hamalau urte pasa ondoren, Euskal Herriko Itzulia birsortu zen, Eibarko Bizikletarekin elkartuta lehen aipaturiko arrazoiak medio. Parte hartu zuten taldeak lau baino ez ziren izan, espainiar taldeetako bat zen Karpyrekin akordio ekonomiko batera ez baitzen iritsi, eta, gainera, herbeheretar taldea zen Willem II azken orduko baja izan zen. Hala, beraz, KAS eta Fagor talde euskaldunek eta Bic eta Mercier talde frantsesak izan ziren proban parte hartu zutenak.
Etapak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etapa | Data | Ibilbidea | Kilometroak | Etapa garailea | Sailkapen nagusiko liderra |
---|---|---|---|---|---|
1. etapa | 1969ko apirilak 16 | Eibar - Gasteiz | 185 | Michael Wright | Michael Wright |
2. etapa | 1969ko apirilak 17 | Gasteiz - Iruñea | 203 | Joaquim Galera | Joaquim Galera |
3. etapa | 1969ko apirilak 18 | Iruñea - Donostia | 171 | Luis Ocaña | Joaquim Galera |
4. etapa (1. Sek.) | 1969ko apirilak 19 | Donostia - Gernika | 118 | Raymond Riotte | Joaquim Galera |
4. etapa (2. Sek.) | 1969ko apirilak 19 | Gernika - Bilbao | 43 | Raymond Poulidor | Jacques Anquetil |
5. etapa | 1969ko apirilak 20 | Bilbo - Eibar | 171 | Txomin Perurena | Jacques Anquetil |
Sailkapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sailkapen orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Puntukako sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Mendiko sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Tarteko helmugen sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tarteko helmugetakoa | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Taldekako sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Aurrekoa 1935eko Euskal Herriko Itzulia |
Euskal Herriko Itzulia 1969ko apirilak 16 eta 20 artean ospatua |
Ondorengoa 1970eko Euskal Herriko Itzulia |