1971ko Balmoral Altzari Konpainiako atentatua
| 1971ko Balmoral Altzari Konpainiako atentatua | |
|---|---|
| Mota | bonba erasoa |
| Data | 1971ko abenduaren 11 |
| Pertsona hilak | 4 |
| Pertsona zaurituak | 19 |
| Arma | Lehergailu inprobisatu |
Balmoral Altzari Konpainiako atentatua, 1971ko abenduaren 11n, Ipar Irlandako Belfast hirian jazotako lehergailu bidezko atentatu bat izan zen, Shankill Road hiribidean.
Atentatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguerdiko 12:25ak aldera, inongo aurreabisurik gabe altzari konpainiaren kanpoaldean eta nagusiki unionista zen eremuan lehergailuak eztanda egin zuen. Ondorioz, 4 pertsona hil (horietako 2 ume txikiak) eta 19 zauritu ziren.
Zenbaiten ustez, lehergailua Behin-behineko IRAko 2 kidek jarri omen zuten, aurreko astez Ulsterko Boluntarioen Indarrak burutu eta 15 zibil katoliko hil zituen McGurk's Barko atentatua mendekatzeko asmoz. Atentatua larunbatean egin zen, bertako dendak jendez lepo zeuden egunean.
Jendeak Britainiar Armadaren soldaduei laguntza eskatu zieten eta Ulstergo Errege Polizia suntsitutako eraikinsren hondakinetan erreskate lanetan jardun zuen.
Ondorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atentatu honek Ipar Irlandako gatazkan, Ulstergo komunitate loialistaren herritar askorentzat mugarri bilakatu zen, horietako batzuk Ulstergo Boluntarioen Indarra nahiz Ulsterren Defentsarako Elkartea talde paramilitar loialistetako kide bilakatuko baitziten, tartean, Tommy Lyttle, Michael Stone, Sammy Duddy eta Billy McQuiston.