1973ko Euskal Herriko Itzuliatxirrindularitza lasterketa honen 13. edizioa izan zen. 1973koapirilak 9 eta 13 artean ospatu zen. 824 kilometroko ibilbidea izan zuen 5 etapatan banatuta, baina 2. etapa, etapa erregina zena, izugarrizko elurte baten ondorioz Urkiolako mendatetik makina elurra kentzeko makinak igarotzerik izan ez zutelako bertan behera utzi ondoren, 4 etapa eta 639 kilometro izan zituen.
Edizio honetan hiru espainiar taldek (Kas, La Casera eta Monteverde), frantziar batek (Bic) eta portugaldar batek (Coelima) parte hartu zuten, orotara 50 txirrindularirekin, proba 37k amaitu zutelarik.
Garailea Bic taldeko Luis Ocaña izan zen, hala, proba honetan lortu zituen bi garaipenetatik bigarrena eta azkena lortuz.