1974ko bizitza garestitzearen aurkako greba orokorra
Bizitzaren garestitzearen aurkako greba orokorra Hego Euskal Herrian 1974ko abenduaren 11n egin zen. Arrakasta handia izan zuen.
Gertakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greba orokor hau frankismopean Hego Euskal Herrian egin zen. Organización Revolucionaria de Trabajadores eta Movimiento Comunista de Euskadi ezkerreko alderdiek deitu zuten frankismoan bizitzaren garestitzearen aurka, eta ETAk deialdiarekin bat egin zuen. 223.000 lagun inguru mobilizatu zirela kalkulatzen da. Grebaren jatorria laborala bazen ere, kutsu politiko nabarmena izan zuen. Izan ere, eskaeren artean errepresio-indarren eta auzitegi berezien desegitea eta autodeterminazio eskubidea zeuden.[1]
Egun hartan 500 lagun atxilotu zituzten eta Hernanin eta Tolosan segurtasun indarrek suzko armak baliatu zituzten manifestarien aurka. Grebak ezustean harrapatu zituen, bai agintari frankistak eta baita PCE bera ere. Cambio 16 aldizkari espainiarraren lerroburuak halaxe deskribatu zuen egoera: “Pais Vasco. Superhuelga”. Imanol Satrustegik artikulu horretan azaldu zituen greba haren nondik norakoak. Polizia frankistak manifestarien kontra egin zuen hainbat lekutan, baita tiroekin ere.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Frankismoan ordura arteko greba orokor handiena egin zuten Hego Euskal Herrian», Efemerideen kanala.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):[Dialnet-OtonoCalienteEnNavarraLaHuelgaGeneralDel11DeDiciem-4805401-1.pdf José Vicente Iriarte: «Otoño caliente» en Navarra . La huelga general del 11 de diciembre de 1974» Gerónimo de Uztariz: 14-15.zk., 1999, 105.-121.or.]
- (Gaztelaniaz):Gaizka Fernández Soldevilla: «Aniversario de la huelga general del 11 de diciembre de 1974 en el País Vasco».