1975eko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1975eko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Martxoaren 22, 1975
Egoitza Stockholmsmässan, Stockholm
Aurkezlea(k) Karin Falck
Antolatzailea Sveriges Radio (SR)
Partaide kopurua 19
Irabazlea "Ding-a-dong"
Teach-In
 Herbehereak

1975eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren hogeigarren edizioa izan zen. Stockholmeko Stockholmsmässan erakustazokan ospatu zen, Suedian, martxoaren 22an. Aurkezlea Karin Falck izan zen.

Garailea Herbeheretakoko Teach-In taldea izan zen, "Ding-a-dong" kantuarekin. Herbehereen laugarren garaipena izan zen.

Hemeretzi herrialdek hartu zuten parte, orduko partaide kopuru errekorra gaindituz. Frantzia eta Malta lehiaketara itzuli ziren, eta Turkiak lehen agerraldia egin zuen; azken honen ondorioz, Greziak uko egin zion partaidetzari, Turkiarekiko arazo politikoak zirela eta.

Botazio sistema berria estreinatu zen edizio honetan, ordundik aldaketa batzuekin mantendu dena: epaimahai bakoitzak lehiakideen artean 12 puntu ematen dizkio gustukoenari, 10 puntu bigarren gustukoenari, 8 puntu hirugarrenari, 7, 6, eta horrela puntu bat eman arte hamargarren gustukoenari. Herrialdeek ezin dizkiote punturik eman bere buruari.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Herbehereak Ingelesa Teach-In "Ding-a-dong" 1 152
02  Irlanda Ingelesa The Swarbriggs "That's What Friends Are For" Horretarako daude lagunak 9 68
03  Frantzia Frantsesa Nicole Rieu "Et bonjour à toi l'artiste" Eta egunon zeu artistari 4 91
04  Alemania Alemana Joy Fleming "Ein Lied kann eine Brücke sein" Kantu bat zubi bat izan daiteke 17 15
05  Luxenburgo Frantsesa Geraldine "Toi" Zu 5 84
06  Norvegia Ingelesa Ellen Nikolaysen "Touch My Life (With Summer)" Ukitu nire bizitza (udarekin) 18 11
07  Suitza Alemana Simone Drexel "Mikado" 6 77
08  Jugoslavia Esloveniera Pepel In Kri "Dan ljubezni" Maitasun egun bat 13 22
09  Erresuma Batua Ingelesa The Shadows "Let Me Be The One" Laga nazazu bakar hura izaten 2 138
10  Malta Ingelesa Renato "Singing This Song" Abesti hau abesten 12 32
11  Belgika Nederlandera, Ingelesa Ann Christy "Gelukkig zijn" Zoriontsu izatea 15 17
12  Israel Hebreera Shlomo Artzi "At Va'Ani" (את ואני) Zu eta ni 11 40
13  Turkia Turkiera Semiha Yankı "Seninle Bir Dakika" Minutu bat zurekin 19 3
14  Monako Frantsesa Sophie "Une chanson c'est une lettre" Abesti bat eskutitz bat da 13 22
15  Finlandia Ingelesa Pihasoittajat "Old Man Fiddle" Gizon zaharraren biolina 7 74
16  Portugal Portugesa Duarte Mendes "Madrugada" Egunsentia 16 16
17  Espainia Gaztelania Sergio & Estíbaliz "Tú volverás" Zu itzuliko zara 10 53
18  Suedia Ingelesa Lasse Berghagen "Jennie, Jennie" 8 72
19  Italia Italiera Wess & Dori Ghezzi "Era" Bazen 3 115

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1975eko Eurovision Abesti Lehiaketa