1975eko fusilamenduak salatzeko emakumeen Pausuko mobilizazioa
| 1975eko fusilamenduak salatzeko emakumeen Pausuko mobilizazioa | |
|---|---|
| Mota | manifestazio |
| Herrialdea | Euskal Herria |
1975eko urriaren 5ean, Franco hil baino hilabete lehenago, Juan Paredes Manot Txiki, Angel Otaegi José Luis Sánchez Bravo, Ramón García Sanz eta Humberto Baenaren fusilamenduak salatzeko, milaka emakumek elkarretaratzea[1] egin zuten Urruñako Pausu auzoan (nahiz eta deialdian Hendaia agertu). Mobilizazio hau Frantziako kolektibo feministek eta antifaxistek antolatu zuten eta Le Quotidien des femmes aldizkariaren bidez zabaldu zuten deialdia.
Ekintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martxaren deialdian Hendaia azaltzen bada ere, Urruñako Pausu auzoan burutu zen ekintza, Irungo Behobia auzoarekin lotura egiten duen zubiaren ertzean. Jendea, zubi inguruan eta bertako harrobiaren erlaitzetan ere elkartu zen. Helburua, Espainiako Estatu frankistaren gehiegikeriak eta errepresioa salatzea zen.
Mugimendu feministaren nazioarteko dimentsioa nabarmena izan zen martxan: bertaratu ziren emakumeen artean zeuden; euskaldunak, katalanak, bretoinak, frantsesak eta beste herrialde batzuetakoak ere. Euskal aktibismo politikoari elkartasuna adierazteko ekintza[2] ere izan zen. Aurelia Arkotxak honela oroitu zuen Herria aldizkarian[3]. "Emazte antifaxistak azken fusilatuen sostengu[4]" artkuluan Julene Muruaga Hiriartek biziberritu du emazteen martxa hura, Iparraldeko Hitzan.
Enbata aldizkariak eman zuen elkarretaratzearen berri, baita Le Quotidien des femmes eta bertze hainbat hedabidek ere[5][6]. Egun hartako lekukotasuna eman dute, besteak beste, Hego-Lapurdin bizi ziren Jokin Apalategik, Ur Apalategik eta Joana Calbete Egurenek. Jone Forcada ere bertan zela oroitzen du hainbatek[7].
Elkarretaratzearen dokumentazio grafikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Manifestazioa dokumentatzeko, Paristik etorritako Les Insoumuses eta Vidéa, bideogintza feministako taldeek grabazioak egin eta hiru ikus-entzunezko sortu zituzten:
- Marche des femmes à Hendaye (La)[8]
- Manifestation à Hendaye Octobre 1975[9]
- Les Mères espagnoles[10]
La Marche des femmes à Hendaye ordu erdiko filmean, emakume andana ikus daiteke, eraildako bost militanteen izenak daramatzaten banderolen artean. Parte-hartzaileen artean, besteak beste, Maite Idirin kantaria ageri da[11], Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea poemaren bertsio bat abesten, "aita" hitza "ama"rekin ordezkatuta.
Ros Murrayk eta Arantza Santestebanek[12] film horiek aztertzen jardun dute[13], erregimen frankistak 1975ean gauzatutako azken heriotza zigorren ondoan Parisko bideo feministako kolektiboak nola inplikatu ziren azaltzeko. Euskadiko filmategiak egina du "bideogintza feminista eta euskal aktibismo politikoarekin duen harremana aztergai ikerketa[14].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «elkartasun martxa feminista antolatu zuten hendaia eta behobia artean irailaren 27ko-exekuzioak salatzeko» argia (argia).
- ↑ (Frantsesez) Un millier des femmes ont manifesté contre le régime franquiste. Le Monde.
- ↑ Arkotza, Aurelia. (2024). Orotarik Kondaira libreen xokoa: Patio de las acacias In memoriam Maite Idirin. Herria.
- ↑ Muruaga Hiriart, Julene. (2025). Emazte antifaxistak azken fusilatuen sostengu. Iparraldeko HITZA.
- ↑ Femmes en lutte, Femmes en lutte. (1975). «Rassemblement des femmes à Hendaye» Le Quotidien des femmes (Le Quotidien des femmes).
- ↑ Cambourakis, Isabelle. (2016). «5 octobre 1975 marche des femmes a hendaye contre le franquisme» Revue S¡lence (Revue s¡lence) 444.
- ↑ .
- ↑ Roussopoulos - Wieder, Carole - Ioana. (1975). Marche des femmes à Hendaye (La). Centre audiovisuel Simone de Beauvoir.
- ↑ (Frantsesez) Faure-Fraisse, Anne-Marie - Isabelle Fraisse. (1975). Manifestation à Hendaye 5 Octobre 1975. Centre audiovisuel Simone de Beauvoir.
- ↑ (Frantsesez) Roussopoulos - Wieder, Carole - Ioana. (1975). Mères espagnoles (Les). centre Simone de Beauvoir.
- ↑ Apalategi-Iztueta, Jokin-Paulo. (2023). Maite Idirin, herrigintzan kantuz. UEU ISBN 978-84-8438-852-4..
- ↑ Santesteban, Arantza. (1974). «ahizpatasuna» BERRIA (BERRIA).
- ↑ Murray-Santesteban, Ros-Arantza. (2021). NIRE AMAREN ETXEA: GENEALOGIA FEMINISTEN LORRATZEAN LA MARCHE DES FEMMES À HENDAYE, MANIFESTATION À HENDAYE ETA LES MÈRES ESPAGNOLES. file:///C:/Users/iruse/Downloads/zine_02_eus.pdf, file:///C:/Users/iruse/Downloads/zine_02_eus.pdf or. ISBN 2792-6761..
- ↑ Euskadiko Filmategia, Euskadiko Filmategia. (2021). Bideogintza feminista eta euskal aktibismo politikoarekin duen harremana aztergai ‘ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak’. Euskadiko Filmategia.