1980
1980. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa |
Urteak | 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1980 MCMLXXX |
Ab urbe condita | 2733 |
Armeniar egutegia | 1429 ԹՎ ՌՆԻԹ |
Bahá'í egutegia | 136 – 137 |
Bengaliar egutegia | 1387 |
Berber egutegia | 2930 |
Egutegi budista | 2524 |
Myanmarko egutegia | 1342 |
Bizantziar egutegia | 7488 – 7489 |
Koptoen egutegia | 1696 – 1697 |
Etiopiar egutegia | 1972 – 1973 |
Hebrear egutegia | 5740 – 5741 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2036 – 2037 |
Shaka Samvat | 1902 – 1903 |
Kali Yuga | 5081 – 5082 |
Iraniar egutegia | 1358 – 1359 |
Islamiar egutegia | 1400 – 1401 |
Japoniar egutegia | Shōwa 55 (昭和55年) |
Korear egutegia | 4313 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2523 |
Unix denbora | 315532800 – 347155199 |
Holozeniar egutegia | 11980 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 5a - ETAk Jesus Garcia Garcia enpresaburua hil zuen Barakaldon.
- Urtarrilaren 9a - ETAk Sebastian Arroyo Gonzalez guardia zibil ohia hil zuen Altsasun.
- Urtarrilaren 10a - ETAk Jesus Velasco Zuazola militarra hil zuen Gasteizen.
- Urtarrilaren 14a - ETAk Francisco Moya Jimenez guardia zibila hil zuen Elorrion.
- Urtarrilaren 17a - Greba orokorra egin zuten Errenterian (Gipuzkoa), urtarrilaren 9tik Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat herritan eskuin-muturreko taldeak egiten ari ziren emakumeen hilketa eta bortxaketen aurka.* Urtarrilaren 19a - ETAk Jose Miguel Palacios Dominguez saltzailea hil zuen Getxon.
- Urtarrilaren 20a - Batallón Vasco Españolek —Grupos Armados Españoles-en izenean aldarrikatuz— lehergailua zartarazi zuen Alonsotegiko Aldana taberna abertzalean. Liborio Arana Gómez, Manuel Santacoloma Velasco, María Paz Armiño Barón eta Pacífico Fika Zuloaga hil zituzten, eta beste 10 lagun zauritu.
- Urtarrilaren 22a - Martuteneko espetxetik hiru etakidek ihes egin zuten.
- Urtarrilaren 23a - ETAk Alfredo Ramos Vazquez taberna bateko jabea bahitu eta hil zuen.
- Urtarrilaren 25a - ETAk Luis Dominguez Jimenez zibila hil zuen Bergaran.
- Urtarrilaren 27a - ETAk Juan Manuel Roman Moreno polizia nazionala hil zuen Nafarroan.
- Otsailaren 1a - Guardia Zibilaren eta ETAren arteko enfrentamendu batean sei guardia zibil eta Gregorio Olabarria Bengoa (22 urte) eta Xabier Gorritxategi Agote (26) etakideak hil ziren Bizkaiko Ispaster herrian.
- Otsailaren 2a - BVEk Jesus Maria Zubikarai Badiola ondarroarra, Euskadiko Ezkerraren jarraitzailea, hil zuen.
- Otsailaren 8a - ETAk Angel Aztuy Rodriguez polizia nazionala hil zuen Oñatin, eta Miguel Rodriguez Fuentes militarra Pasaian.
- Otsailaren 15a - ETAk Ignacio Arocena Arbelaiz taxi gidaria hil zuen Oiartzunen.
- Otsailaren 16a - Forondako aireportua zabaldu zen.
- Otsailaren 20a - ETAk Eugenio Saracibar Gonzalez militarra hil zuen Donostian.
- Martxoaren 9a - Lehen Eusko Legebiltzarra aukeratu zen.
- Martxoaren 24a - ETAk Jose Arcedo Quiles hil zuen Eskoriatzan, eta Damaso Sanchez Soto enpresaburua Durangon.
- Martxoaren 25a - ETAk Enrique Aresti Urien enpresaburua hil zuen Bilbon.
- Martxoaren 29a - ETAk jarritako bonba batek, Azpeitian, José María Piris 13 urteko haurra hil zuen, eta Fernando García 11 urteko haurra larri zauritu.
- Martxoaren 30a - Frankismoaren ondorengo lehenengo Eusko Jaurlaritza osatu zuten Gernikan, Carlos Garaikoetxea lehendakaria zela.
- Apirilaren 6a - Komando Autonomo Antikapitalistek Florentino Lopetegi arrantzalea eta Francisco Pascual Andreu guardia zibila hil zituzten Orion.
- Apirilaren 13a - ETAk Eugenio Lazaro Valle militarra hil zuen Gasteizen.
- Apirilaren 16a - ETAk bi guardia zibil hil zituen Irunen.
- Apirilaren 28a - ETAk Rufino Muñoz Alcalde guardia zibila hil zuen Oiartzunen.
- Maiatzaren 8a - ETAk Jose Maria Espinosa Viscarray militarra hil zuen Pasaian.
- Maiatzaren 9a - ETAk Antonio Moreno Nuñez polizia nazionala hil zuen Santurtzin.
- Maiatzaren 12a - ETAk Ramón Baglietto Martínez enpresaburu eta UCD alderdiko kidea hil zuen Azpeitian.
- Maiatzaren 15a - ETAk hiru polizia nazional hil zituen Donostian.
- Maiatzaren 16a - ETAk bi guardia zibila hil zituen Goizuetan, eta Ceferino Peña Zubia enpresaburua Zestoan.
- Maiatzaren 23a - Gasteiz, Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburu aukeratu zuten.
- Ekainaren 15a - ETAk Angel Postigo Megias polizia nazionala hil zuen Iruñean.
- Ekainaren 19a - ETAk Jose Pablo Garcia Lorenzo zibila hil zuen Zornotzan.
- Ekainaren 20a - ETAk Julio Santiago Exposito Pascual saltzailea hil zuen Sestaon.
- Ekainaren 25a - ETAk Luis Hergueta Guinea Michelin enpresako teknikaria hil zuen Gasteizen.
- Ekainaren 28a - ETAk Justino Quindos López guardia zibil ohia eta beste bi zibil hil zituen Azkoitian.
- Uztailaren 2a - ETAk Joaquin Becerra Calvente taberna baten jabea hil zuen Amurrion.
- Uztailaren 13a - ETAk bi guardia zibil hil zituen Orion.
- Uztailaren 18a - ETAk Ramon Ledo Taboada zibila hil zuen Bergaran.
- Uztailaren 23a - ETAk jarritako bonba batek bi pertsona hil zituen Bilbon.
- Abuztuaren 2a - ETAk Mario Gonzalez Blasco soldatzailea bahitu eta hil zuen Eibarren.
- Abuztuaren 27a - Jesus Maria Echeveste Toledo saltzailea erail zuten Irunen, egile argirik gabeko atentatu batean.
- Irailaren 3a - ETAk Antonio Fernandez Guzman Bilboko portuko gidaria hil zuen Santurtzin.
- Irailaren 6a - ETAk Basilio Altuna Fernandez de Arroyabe polizia nazionala hil zuen Araban.
- Irailaren 13a - ETAk Jose Maria Urquizu Goyogana militarra hil zuen Durangon.
- Irailaren 20a - ETAk lau guardia zibil hil zituen Markinan.
- Irailaren 29a - ETAk UCDko kidea zen Jose Ignacio Ustaran bahitu eta hil zuen Gasteizen.
- Urriaren 2a - ETAk Ramon Coto Abad hil zuen Bilbon, eta Benito Morales Fabian taxi gidaria Errenterian.
- Urriaren 3a - ETAk hiru polizia nazional hil zituen Durangon.
- Urriaren 4a - ETAk hiru guardia zibil hil zituen Agurainen.
- Urriaren 7a - ETAk Carlos Garcia Fernandez hil zuen Eibarren.
- Urriaren 13a - ETAk Lorenzo Moto Rodriguez militarra hil zuen Donostian.
- Urriaren 23a -
- ETAk Juan Manuel Garcia Cordero Telefonicako ordezkaria Gipuzkoan hil zuen Donostian, Jaime Arrese Arizmendiarre zibila Elgoibarren, eta Felipe Extremiana Unanue irakaslea Zornotzan.
- Marcelino Ugalde ikastetxeko hondamendia: Ortuellako Marcelino Ugalde ikastetxean gas leherketa batek 52 hildako utzi zituen: 49 haur eta 3 irakasle.
- Urriaren 29a - ETAk Carlos Fernandez Aspiazu enpresaburua hil zuen Donostian.
- Urriaren 31 - ETAk Juan de Dios Doval de Mateo zibila hil zuen Donostian, eta Jose Maria Perez López abokatua Hernanin.
- Azaroaren 3a - ETAk lau guardia zibil hil zituen Zarautzen.
- Azaroaren 4a - ETAk Miguel Lasa Arrubarrena ile-apaintzailea hil zuen Zarautzen.
- Azaroaren 6a - ETAk Alberto Lisalde Ramos hil zuen Eibarren eta Sotero Mazo Figueras Gipuzkoan.
- Azaroaren 12a - ETAk Miguel Zunzunegui Arratibel kamioilaria hil zuen Ataunen.
- Azaroaren 14a - ETAk Vicente Zorita Alonso zibila hil zuen Santurtzin.
- Azaroaren 17a - ETAk Juan Garcia Leon guardia zibila hil zuen Eibarren.
- Azaroaren 21a - ETAk Aurelio Prieto Prieto guardia zibila hil zuen Tolosan.
- Azaroaren 27a - ETAk Miguel Garciarena Baraibar militarra hil zuen Donostian.
- Abenduaren 6a - ETAk Ignacio Lasa De Rezola enpresaburua hil zuen Azpeitian.
- Abenduaren 21a - Euskotrenen Bilbo eta Plentziako trena bere bidetik atera zen Ibarrekolanda parean, eguraldi txarra zela eta.
- Abenduaren 24a - Ertzaintza sortzeko dekretua onartu zen.
Espainiar Estatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 1a - Eskuin-muturreko kideek Yolanda González Martín 19 urteko ikasle eta PSTko kidea hil zuen. Ekintza BVEren izenean aldarrikatu zuten.
- Martxoaren 18a - ETAk Jose Luis Ramirez Villar soldadua hil zuen Madrilen.
- Uztailaren 22a - ETAk Francisco López Bescos guardia zibila hil zuen Errioxan.
- Abuztuaren 1a - Urkixoko markesen hilketa gertatu zen.
- Azaroaren 27a - ETAk Miguel Angel San Martin enpresaburua hil zuen Logroñon.
- Abenduaren 2a - ETAk Carlos Fernandez Valcarcel polizia nazionala hil zuen Logroñon.
- Abenduaren 21a - Galiziako Estatutua onartu zuten.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 4a - Jimmy Carter Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren gaineko enbargoa aldarrikatu zuen.
- Urtarrilaren 7a - Indira Gandhiren alderdi politikoak Indiako hauteskundeak irabazi zituen.
- Martxoaren 24a - Oscar Romero apezpikua eta Askapenaren teologiaren bultzatzailea erail zuten El Salvadorren mezatan zegoen bitartean.
- Maiatzaren 18a - Gwangju-ko sarraskia gertatu zen Hego Koreako ikasleen protesta demokrazia eskatzeko zanpatu zutenean.
- Uztailaren 30a - Vanuatuk independentzia lortu zuen.
- Abuztuaren 2a - Bolognako Sarraskia gertatu zen: Eskuin muturreko talde batek lehergailua zartarazi zuen tren geltokian, 85 hildako eta 200 zauritu eraginez.
- Urriaren 19a - Grezia NATO erakundean sartu zen.
- Urriaren 31 - Poloniako gobernuak Elkartasuna sindikatua onartu zuen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 6a - 1980ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Xabier Amurizak irabazi zuen. Bere lehenengo txapela izan zen.
- Uztailaren 6a - 1980ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Mixel Aire, Xalbador II.ak bere lehen txapela jantzi zuen.
- Uztailaren 28a - Luis de Uranzu Kultur Taldea sortu zen Irunen.
- Azaroaren 29tik abenduaren 7ra - AEK elkarteak antolatuta, Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren lehen edizioa ospatu zen, Oñati eta Bilbo artean, 1820 kilometrotako ibilbidearekin.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 25a - AC/DC hard rock musika taldeak lehen albuma atera zuen Brian Johnson abeslari berriarekin: "Back in Black"
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1980ko Neguko Olinpiar Jokoak (Lake Placid, AEB; otsailaren 14a - otsailaren 23a).
- Joko hauetan ez zen izan euskal herritar kirolaririk.
- 1980ko Udako Olinpiar Jokoak (Mosku, SESB; uztailaren 9a - abuztuaren 3a).
- Joko hauek olinpiar munduaren zatiketa negargarriagatik gogoratzen dira. Gerra Hotzaren markoan eta Afganistango gerra (1979-1989) aitzakiatzat hartuz Ameriketako Estatu Batuek jokoetara ez joatea erabaki zuten, erabaki hau beste aliatu batzuk ere jarraitu zutelarik.
- 14 Euskal herritarrek hartu zuten parte 7 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
- Maiatzaren 14a - Martin Zabaleta mendizalea Everest mendira igo zen lehen euskaldun bihurtu zen.
- Maiatzaren 31 - Aviron Bayonnais errugbi taldeak Yves du Manoir txapelketa irabazi zuen A.S.Béziers taldea 16-10 finalean menderatuz.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Olivia Ruiz, okzitaniar-frantziar abeslaria.
- Urtarrilaren 3a - Necati Ateş, turkiar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 4a - Andrea Barnó, nafar eskubaloi jokalari ohia.
- Urtarrilaren 4a - Xabier Galartza, Galartza VI.a, bizkaitar esku pilotaria.
- Urtarrilaren 4a - Alexandra Jiménez, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 4a - Jaroslav Popovitx, ukraniar txirrindularia.
- Urtarrilaren 5a - Wim Jacobs, belgikar ziklo-kross txirrindularia.
- Urtarrilaren 7a - David Arroyo, espainiar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 8a - Rachel Nichols, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Urtarrilaren 9a - Michael Baumgartner, belgikar ziklo-kross txirrindularia.
- Urtarrilaren 11 - Ruth Unzu, nafar atleta, proba konbinatuetan espezialista.
- Urtarrilaren 13a - Akira Kaji, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 13a - María de Villota, espainiar auto pilotua (h. 2013).
- Urtarrilaren 14a - Carolina Cerezuela, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 16a - Lin-Manuel Miranda, estatubatuar musikagilea, kanta-idazlea, antzerkigilea, raperoa eta aktorea.
- Urtarrilaren 16a - Yuki Tsuchihashi, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 17a - Zooey Deschanel, estatubatuar kantautorea eta aktorea.
- Urtarrilaren 18a - Robert Green, britainiar futbolaria.
- Urtarrilaren 19a - Jenson Button, 1 Formulako ingeles pilotua.
- Urtarrilaren 19a - Arvydas Macijauskas, lituaniar saskibaloi jokalari ohia.
- Urtarrilaren 20a - Federico Martín Aramburú, argentinar errugbilaria (h. 2022).
- Urtarrilaren 21a - Sonia Priego, espainiar pop-flamenko abeslaria.
- Urtarrilaren 22a - Ibon Larrazabal, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 22a - Lord Vinheteiro, brasildar piano-jole, soinu-ingeniaria, akuarista eta YouTuberra.
- Urtarrilaren 22a - Hannah Mancini, estatubatuar-esloveniar abeslaria.
- Urtarrilaren 22a - Galder Zubizarreta, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 23a - Simphiwe Dana, hegoafrikar abeslaria, xhosa jatorrikoa.
- Urtarrilaren 23a - Unai Expósito, Exposito, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 25a - Xavi Hernández, kataluniar futbolaria.
- Urtarrilaren 27a - Marat Safin, tatariar jatorrizko errusiar tenislari ohia.
- Urtarrilaren 28a - Yasuhito Endo, japoniar futbolaria.
- Urtarrilaren 29a - Gustavo César Veloso, espainiar txirrindularia.
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 1a - Jacinto Ceballos Mentxaka, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 1a - Gari Otamendi, gipuzkoar dantzari eta musikaria.
- Otsailaren 1a - Ainhoa Zuazua, bizkaitar opera eta zarzuela abeslaria, sopranoa.
- Otsailaren 2a - Nina Zilli, italiar abeslaria.
- Otsailaren 3a - Beatriz Lalaguna, bizkaitar triatleta ohi eta txirrindularia.
- Otsailaren 4a - Maitena Salinas, gipuzkoar aktorea eta zinema-zuzendaria.
- Otsailaren 5a - Markel Irizar, gipuzkoar txirrindularia.
- Otsailaren 5a - Tiwa Savage, nigeriar abeslari, musikagile eta aktorea.
- Otsailaren 6a - Ludovic Delporte, frantziar futbolari ohia
- Otsailaren 7a - Ivan Velasco, gipuzkoar txirrindularia.
- Otsailaren 9a - David Movilla, bizkaitar futbol entrenatzailea.
- Otsailaren 11 - Juan Barrero, espainiar irakasle eta zinemagilea.
- Otsailaren 12a - Kepa Acero, bizkaitar surflaria.
- Otsailaren 12a - Sarah Lancaster, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 12a - Christina Ricci, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 16a - Ainhoa Elorriaga, bizkaitar idazlea.
- Otsailaren 16a - Géraldine Nakache, frantziar aktore, gidoigile eta zuzendaria.
- Otsailaren 17a - Txomin Arrotegi, gipuzkoar futbolari ohia.
- Otsailaren 18a - Regina Spektor, errusiar-estatubatuar abeslari, musikagile eta piano-jotzailea.
- Otsailaren 19a - Iraia Okina, bizkaitar ilustratzailea.
- Otsailaren 20a - Artur Boruc, poloniar futbolaria.
- Otsailaren 20a - Imanol Hariñordoki, lapurtar errugbi jokalaria.
- Otsailaren 21a - Jigme Khesar Namgyel Wangchuck, Bhutango Dragoi Erregea.
- Otsailaren 22a - Lorena Conde, galiziar antzezle, antzerkigile eta poeta.
- Otsailaren 25a - Mikel Ayllon, arabar idazlea.
- Otsailaren 25a - Melcior Comes, katalanezko balear idazlea.
- Otsailaren 25a - Rubén Quintana, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- Otsailaren 25a - Javier Rey, galiziar aktore eta aurkezlea.
- Otsailaren 26a - Seyhan Arman, turkiar aktore eta transgeroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Otsailaren 27a - Rodrigo García, espainiar txirrindularia.
- Otsailaren 27a - Patxi Ruiz, nafar pilotari ohia.
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 1a - Javier Ibarra, Kase-O, zaragozar rapero eta konpositorea.
- Martxoaren 2a - Andoni de Carlos, gipuzkoar gidoilaria.
- Martxoaren 2a - Diego Ciorciari, argentinar saskibaloi jokalaria.
- Martxoaren 3a - Cristina Alcalde, nafar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 3a - Jon Erguin, gipuzkoar piraguista, ur bizietako kanoan aritzen dena.
- Martxoaren 5a - Zigor Aldama, Shanghain bizi den bizkaitar kazetaria.
- Martxoaren 7a - Laura Prepon, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 8a - Irene García, Sanlúcar de Barramedako alkatea.
- Martxoaren 9a - Matthew Gray Gubler, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta marrazkilaria.
- Martxoaren 13a - Kira Miró, espainiar aktore eta telebista aurkezlea.
- Martxoaren 15a - Carlos Merino, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 16a - Felipe Reyes, espainiar saskibaloi-jokalari ohia.
- Martxoaren 16a - Adela Úcar, euskal herritar kazetaria.
- Martxoaren 17a - Mariano Galván, argentinar eskalatzailea, mendizale eta mendi-gidari profesionala (h. 2017).
- Martxoaren 18a - Natalia Poklonskaia, errusiar politikaria.
- Martxoaren 18a - Alfredo Remirez, @erreharria, arabar Twitterreko-txiolari eta euskal presoen aldeko ekintzailea.
- Martxoaren 19a - Antonella Costa, italiar-argentinar aktore eta film-zuzendaria.
- Martxoaren 20a - Ainhoa Santamaría, arabar aktorea.
- Martxoaren 21a - Marit Bjørgen, norvegiar eskiatzailea.
- Martxoaren 21a - Ronaldinho, brasildar futbolaria.
- Martxoaren 23a - Borja Iradier, gipuzkoar igerilaria.
- Martxoaren 25a - Javier Antón, bizkaitar antzezlea.
- Martxoaren 26a - Iban Fagoaga, nafar futbolaria.
- Martxoaren 26a - Miguel Urbán, espainiar ekintzaile eta politikaria, Podemos-Ahal Dugu alderdiaren fundatzaileetakoa.
- Martxoaren 29a - Pablo Urtasun, nafar txirrindularia.
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 1a - Urko Egea, gipuzkoar snowboardlari paralinpikoa.
- Apirilaren 2a - Aritz Begino, nafar pilotari ohia.
- Apirilaren 2a - Filipa Gonçalves, portugaldar modelo eta aktorea.
- Apirilaren 3a - Suella Braverman, britainiar politikaria.
- Apirilaren 4a - Ruth Brito, kanariar triatoilaria.
- Apirilaren 5a - Waltary Agustí, kubatar pilotaria, trinketean aditua.
- Apirilaren 6a - Markus Gabriel, alemaniar filosofo eta saiakera egilea.
- Apirilaren 8a - Bill English, estatubatuar aktore eta umorista.
- Apirilaren 9a - Zoleka Mandela, hegoafrikar idazle eta aktibista.
- Apirilaren 9a - Asier Salcedo, arabar futbolaria.
- Apirilaren 10a - Charlie Hunnam, ingeles aktorea.
- Apirilaren 11 - Keiji Tamada, japoniar futbolaria.
- Apirilaren 13a - Kelli Giddish, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 14a - Cristian Alberdi, gipuzkoar futbolari ohia.
- Apirilaren 14a - Nynke Laverman, herbeheretar abeslari, aktore eta olerkaria.
- Apirilaren 15a - Raül López, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- Apirilaren 15a - Fränk Schleck, luxenburgotar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 17a - David Otero, espainiar musikari, abeslari eta konpositorea, El Canto del Loco taldeko kidea.
- Apirilaren 19a - Vanesa Gimbert, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 25a - Ángel David Rodríguez, espainiar atleta, abiadurazko probetan aditua.
- Apirilaren 25a - Céline Sallette, frantziar aktorea.
- Apirilaren 25a - Alejandro Valverde, espainiar txirrindularia.
- Apirilaren 26a - Jordana Brewster, estatubatuar aktorea eta modeloa.
- Apirilaren 26a - Channing Tatum, estatubatuar aktore, dantzari, ekoizle eta modeloa.
- Apirilaren 27a - Diego Rivas, espainiar futbolaria.
- Apirilaren 28a - Karolina Gočeva, ipar mazedoniar abeslaria.
- Apirilaren 28a - Bradley Wiggins, pista eta errepideko britaniar txirrindularia.
- Apirilaren 29a - Marc Clotet, kataluniar aktorea.
- Apirilaren 30a - Tania Lamarca, arabar gimnasta ohi eta entrenatzailea.
- Apirilaren 30a - Luis Scola, argentinar saskibaloi jokalaria.
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 1a - Zaz, frantziar kantautore eta abeslaria.
- Maiatzaren 2a - Mikel Antero, gipuzkoar aktorea.
- Maiatzaren 2a - Hector Orruño, arabar margolaria.
- Maiatzaren 4a - Arkaitz Goikoetxea Basabe, bizkaitar politikari ohia, ETArekin harreman izateagatik espetxeratua.
- Maiatzaren 4a - Masashi Oguro, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 6a - Kelly van der Veer, herbehereetar emakume abeslari transexuala.
- Maiatzaren 8a - Elis Paprika, mexikar abeslari eta kantautorea.
- Maiatzaren 9a - Estíbaliz Martínez, arabar gimnasta ohia.
- Maiatzaren 9a - Norihiro Nishi, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 9a - Ángel Vázquez, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 10a - Carlos Bueno, uruguaiar futbolaria.
- Maiatzaren 10a - Jurdan Martitegi, bizkaitar ETAkidea.
- Maiatzaren 10a - Zaho, aljeriar-kanadar abeslari eta musikagilea.
- Maiatzaren 12a - Rishi Sunak, Erresuma Batuko lehen ministroa.
- Maiatzaren 14a - Davy Commeyne, belgikar ziklo-krosslaria.
- Maiatzaren 14a - Daisuke Ichikawa, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 14a - Iosune Murillo, nafar txirrindulari eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 16a - Mikel Alonso, gipuzkoar futbolaria.
- Maiatzaren 17a - Erica Quinn Jennings, irlandar jatorriko lituaniar abeslaria.
- Maiatzaren 18a - Juanlu Gómez, espainiar futbolari ohia.
- Maiatzaren 18a - María Ruiz, espainiar aktorea.
- Maiatzaren 19a - Christian Gálvez, espainiar telebista aurkezle, aktore eta idazlea.
- Maiatzaren 20a - Beñat Arrayet, zuberoar errugbilaria.
- Maiatzaren 20a - Juliana Pasha, albaniar abeslaria.
- Maiatzaren 22a - Nazanin Boniadi, irandar-britaniar aktorea eta eskubudeen aldeko aktibista.
- Maiatzaren 23a - Miren Ibarguren, gipuzkoar aktorea.
- Maiatzaren 26a - Elisa Arteta, nafar dantzaria eta koreografoa.
- Maiatzaren 26a - Sergio Boris, espainiar futbolaria.
- Maiatzaren 26a - Jokin Ormaetxea, gipuzkoar txirrindularia (h. 2004).
- Maiatzaren 30a - Steven Gerrard, ingeles futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 30a - José Ángel Gómez Marchante, espainiar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 31 - David Asensio, gipuzkoar futbolari ohia.
- Maiatzaren 31 - Maider Luengo, gipuzkoar belar hockey jokalari ohia.
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 3a - Francisco Gutiérrez, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 3a - Tamim bin Hamad Al Thani, Qatargo emirra.
- Ekainaren 3a - Ioannis Tamuridis, greziar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 4a - Nikka Bukaee, israeldar abeslari transexuala.
- Ekainaren 4a - Pablo Fusto, argentinar palaria.
- Ekainaren 9a - Anthony Geslin, frantziar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 10a - Nino, espainiar futbolaria.
- Ekainaren 10a - Bambang Pamungkas, indonesiar futbolaria.
- Ekainaren 11 - Miki Mizuasa, japoniar emakumezko aktore pornografiko eta modelo trasgeneroa.
- Ekainaren 12a - Denys Monastyrsky, ukrainar abokatu eta politikaria (h. 2023).
- Ekainaren 13a - Juan Carlos Navarro, La Bomba, kataluniar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 14a - Iñaki Urrutia, nafar dantzaria.
- Ekainaren 15a - Almudena Cid, gasteiztar gimnasta eta modeloa.
- Ekainaren 15a - Fernando Ruiz, Txirri junior, euskal pailazoa.
- Ekainaren 15a - Iker Romero, gasteiztar eskubaloi-jokalaria.
- Ekainaren 16a - Jon Iraola, gipuzkoar aktore eta gidoilaria.
- Ekainaren 17a - Sıla Gençoğlu, turkiar pop eta jazz abeslari eta kantautorea.
- Ekainaren 17a - Venus Williams, estatubatuar tenislaria, WTAren sailkapeneko lehenengo postuan egon zen lehen jokalari afro-amerikarra.
- Ekainaren 20a - Vicente Ballester, espainiar txirrindularia.
- Ekainaren 20a - Maite Maiora, gipuzkoar mendi lasterketaria.
- Ekainaren 21a - Wanuri Kahiu, kenyar zinema-zuzendaria.
- Ekainaren 21a - Gari Uranga, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 22a - Unai Elorriaga Zubiaur, pistako bizkaitar txirrindularia.
- Ekainaren 23a - Melissa Rauch, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 23a - Francesca Schiavone, italiar tenislari ohia.
- Ekainaren 24a - Jon Altuna, gipuzkoar futbolari ohia.
- Ekainaren 24a - Nora Arbelbide, euskal idazle eta Berria egunkariko kazetaria.
- Ekainaren 24a - Arantza Ezenarro, gipuzkoar opera abeslaria, sopranoa.
- Ekainaren 25a - Inma Cuesta, espainiar zinema eta antzerkiko aktorea.
- Ekainaren 25a - Diana Morant, valentziar telekomunikazio-ingeniaria eta politikaria.
- Ekainaren 27a - Takahiro Futagawa, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 28a - Rodney White, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Ekainaren 29a - Sandra Fernandez-Agirre, bizkaitar aktorea.
- Ekainaren 29a - Yuka Yamazaki, japoniar futbolari ohia.
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 6a - Pau Gasol, kataluniar saskibaloi-jokalaria.
- Uztailaren 6a - Eva Green, frantziar aktorea.
- Uztailaren 6a - Mikel Rueda, bizkaitar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Uztailaren 7a - Iñigo Leitza, bizkaitar pilotari ohia.
- Uztailaren 8a - Robbie Keane, irlandar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Uztailaren 8a - Melanie Walsh, ingeles modelo eta aktorea.
- Uztailaren 10a - Iñaki Osa Goikoetxea, gipuzkoar zesta-puntalaria.
- Uztailaren 10a - Jessica Simpson, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- Uztailaren 11 - Juan José Oroz, nafar txirrindularia.
- Uztailaren 12a - Elizabeth J. Tasker, britainiar astrofisikoa, idazle zientifikoa eta JAXAko irakasle elkartua.
- Uztailaren 13a - Daniel Cifuentes, espainiar futbolari ohia.
- Uztailaren 14a - Naiara Etxeberria, gipuzkoar aktore ohia eta yoga irakaslea.
- Uztailaren 16a - Adam Scott, australiar golfaria.
- Uztailaren 17a - Bittor Aiape, nafar kantari eta dantzaria.
- Uztailaren 17a - Pottoka, nafar abeslaria.
- Uztailaren 17a - Idoia Villanueva, nafar politikaria.
- Uztailaren 18a - Kristen Bell, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 19a - Carlos Zárate, espainiar txirrindularia.
- Uztailaren 20a - Gisele Bündchen, brasildar top-model eta aktorea.
- Uztailaren 22a - Kate Ryan, belgikar pop abeslaria.
- Uztailaren 22a - Gaizka Saizar, gipuzkoar futbolaria.
- Uztailaren 23a - Selen Öztürk, turkiar aktorea.
- Uztailaren 25a - Rebeka Dremelj, esloveniar abeslari eta modeloa.
- Uztailaren 25a - Kajsa Ekis Ekman, suediar kazetari, idazle, ekintzaile eta prostituzioaren abolizionista nabarmena.
- Uztailaren 26a - Jacinda Ardern, Zeelanda Berriko lehen ministroa.
- Uztailaren 27a - Allan Davis, australiar txirrindularia.
- Uztailaren 30a - Justin Rose, ingeles golfaria.
- Uztailaren 30a - Ricardo Uriz, nafar saskibaloi jokalaria.
- Uztailaren 30a - Leire Zabala, bizkaitar futbolaria.
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 3a - José Izquierdo, espainiar futbolaria.
- Abuztuaren 5a - Salvador Cabañas, paraguaitar futbolari ohia.
- Abuztuaren 6a - Javi Salgado, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- Abuztuaren 7a - Seiichiro Maki, japoniar futbolaria.
- Abuztuaren 8a - Alicia Amatriain, gipuzkoar ballet dantzaria.
- Abuztuaren 8a - Amancay Gaztañaga, ekuadortar-gipuzkoar musikaria, abeslaria, aktorea eta antzerki zuzendaria.
- Abuztuaren 9a - Stephen Schneider, estatubatuar aktore, idazle eta enpresaria.
- Abuztuaren 10a - Mikel Labaka, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 12a - Boré Buika, ekuatoreginear jatorriko espainiar aktorea.
- Abuztuaren 12a - Sara Cozar, gipuzkoar aktorea.
- Abuztuaren 13a - Álex González, espainiar aktorea.
- Abuztuaren 13a - Egoitz Jaio, bizkaitar futbolaria.
- Abuztuaren 14a - Estrella Morente, espainiar flamenko abeslaria.
- Abuztuaren 16a - Amalur Arbelaitz Arbelaitz, gipuzkoar baserritarra eta kirolaria.
- Abuztuaren 17a - Cristina Pato, galiziar gaitajole eta pianojolea.
- Abuztuaren 19a - Carlos Gurpegi, nafar futbolari ohia, Athleticen aritutakoa.
- Abuztuaren 21a - David Malo, nafar futbolari ohia.
- Abuztuaren 26a - Macaulay Culkin, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 26a - Chris Pine, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 28a - Ekaitz Goikoetxea, gipuzkoar bertsolari eta bertso-jartzailea.
- Abuztuaren 29a - Dona Sarkar, estatubatuar informatikaria.
- Abuztuaren 30a - Iván Zarandona, espainiar-ekuatoreginear futbolaria.
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 2a - Txema Romera, nafar atleta, 400 metro hesidunetan aditua.
- Irailaren 4a - David Garrett, alemaniar biolinjolea eta modeloa.
- Irailaren 5a - Marianna Madia, italiar politikaria.
- Irailaren 7a - Javad Nekounam, irandar futbolari ohia.
- Irailaren 7a - Patxi Usobiaga, gipuzkoar eskalatzailea, Eskaladako Munduko Koparen irabazlea.
- Irailaren 9a - Michelle Williams, estatubatuar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Irailaren 10a - Mai Aizawa, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 13a - Gilberto Ribeiro Gonçalves, Gil, brasildar futbolaria.
- Irailaren 13a - Samira Negrouche, idazle eta poeta frankofono aljeriarra.
- Irailaren 14a - Ivan Radeljić, bosniar futbolari ohia.
- Irailaren 15a - Joana Lasheras, nafar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Irailaren 15a - Jolin Tsai, taiwandar abeslari eta aktorea.
- Irailaren 16a - Eneritz Iturriagaetxebarria, bizkaitar txirrindularia.
- Irailaren 18a - Susi Caramelo, kataluniar aurkezlea, erreportaria, umorista eta aktorea.
- Irailaren 18a - Pablo Ibarluzea, arabar antzezlea, antzerki-zuzendaria eta clowna.
- Irailaren 19a - Asier Goiria, bizkaitar futbolaria.
- Irailaren 19a - Dimitri Yachvili, georgiar jatorriko frantziar errugbilari ohia.
- Irailaren 20a - Vladimir Karpets, errusiar txirrindularia.
- Irailaren 21a - Kareena Kapoor, indiar aktorea, Bollywoodeko aktorerik ospetsuenetakoa.
- Irailaren 22a - Sara Buesa Rodríguez, arabar politikaria.
- Irailaren 24a - Anna Calvi, britainiar indie-rock abeslari, konpositore eta gitarrista.
- Irailaren 25a - Ainhoa Cantalapiedra, bizkaitar abeslaria.
- Irailaren 25a - Olivia Molina, espainiar aktorea.
- Irailaren 26a - Kazuki Ganaha, japoniar futbolaria.
- Irailaren 26a - Francisca Lewin, txiletar aktorea.
- Irailaren 27a - Saioa Mantzizidor, bizkaitar nekazaria eta enpresaria.
- Irailaren 27a - Eder Sarabia, bizkaitar futbol-entrenatzailea.
- Irailaren 29a - Iván Fandiño, bizkaitar toreatzailea (h. 2017).
- Irailaren 29a - Aitziber Oliban, bizkaitar politikari jeltzalea, Erandioko alkatea.
- Irailaren 30a - Martina Hingis, suitzar tenislaria, historiako onentsuenetakoa.
- Irailaren 30a - Catharine Pendrel, kanadar mendi-kros txirrindularia.
- Irailaren 30a - Guillermo Rigondeaux, El Chacal, kubatar boxeolaria.
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 4a - Tomáš Rosický, txekiar futbolari ohia.
- Urriaren 5a - Humberlito Borges, brasildar futbolaria.
- Urriaren 7a - Héctor Braga, asturiar abeslaria eta musikologoa.
- Urriaren 7a - Pantxi Sirieix, euskal jatorriko frantziar futbolaria.
- Urriaren 8a - Robert Vrečer, esloveniar txirrindulari ohia.
- Urriaren 8a - Julen Zelaieta, nafar bertsolaria.
- Urriaren 10a - Yuiko Konno, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 11 - Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea.
- Urriaren 12a - Soledad Pastorutti, La Sole, argentinar musikagile eta folk abeslaria.
- Urriaren 12a - Diana Zurco, argentinar irrati-esataria eta telebista-aurkezlea.
- Urriaren 13a - Zuriñe García, bizkaitar sukaldaria.
- Urriaren 14a - Cansu Dere, turkiar aktore eta modeloa.
- Urriaren 14a - Ben Whishaw, zinema, telebista eta antzerkiko ingeles aktorea.
- Urriaren 15a - Tom Boonen, belgikar txirrindularia.
- Urriaren 15a - Elias, lapurtar kantautorea.
- Urriaren 16a - Cira Crespo, kataluniar idazlea eta feminista.
- Urriaren 20a - Alberto Amarilla, espainiar aktorea.
- Urriaren 21a - Kim Kardashian, estatubatuar telebista-pertsonaia, aktore, enpresaburu eta modeloa.
- Urriaren 24a - Josh Fisher, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Urriaren 25a - Angela Saini, britainiar zientzia-kazetaria.
- Urriaren 27a - Ramuntxo Garmendia, lapurtar txirrindulari ohia.
- Urriaren 28a - Agnes Obel, daniar konpositore, pianista eta abeslaria.
- Urriaren 28a - Marina Vargas, espainiar artista.
- Urriaren 29a - Ben Foster, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 30a - Lauren Bastide, frantziar kazetaria, irrati-animatzailea, saiakera-idazlea eta feminista.
- Urriaren 31 - Kengo Nakamura, japoniar futbolaria.
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 1a - Dani Rovira, espainiar aktore, bakarrizketari eta umorista.
- Azaroaren 1a - Jon Santacana, gipuzkoar eskiatzaile paralinpikoa.
- Azaroaren 5a - Eva González, espainiar modelo eta telebista aurkezlea.
- Azaroaren 6a - Aritz López Garai, bizkaitar futbolaria.
- Azaroaren 7a - Ainara Azpiazu Aduriz, Axpi, gipuzkoar marrazkilaria.
- Azaroaren 8a - Laura Jane Grace, estatubatuar punk-rock musikaria, Against Me! taldearen sortzaile, abeslari, letragile eta gitarra-jotzailea.
- Azaroaren 12a - Nur Fettahoğlu, turko-alemaniar aktorea.
- Azaroaren 12a - Ryan Gosling, kanadar aktore eta musikaria.
- Azaroaren 14a - Vanesa Martín, espainiar abeslari eta idazlea.
- Azaroaren 16a - Germán Gabriel, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- Azaroaren 17a - Xabat Otxotorena, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 18a - Yoana Martinez, gipuzkoar badminton jokalaria.
- Azaroaren 19a - Vanesa Fernández, ikus-entzunezkoen komunikazioko doktorea eta EHUko irakasle bizkaitarra.
- Azaroaren 20a - Ana Caterina Morariu, errumaniar-italiar aktorea.
- Azaroaren 23a - Zuhaitz Gurrutxaga, gipuzkoar futbolari ohia eta telebista aurkezlea.
- Azaroaren 29a - Chun Jung-myung, hegokorear aktorea.
- Azaroaren 30a - Vanessa Goikoetxea, bizkaitar opera eta zarzuela abeslaria, sopranoa.
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 2a - Iraia Elias, gipuzkoar aktorea.
- Abenduaren 2a - Karen Petrie, murrizketa bidezko programazioan espezializatutako britainiar zientzilari infomartikoa.
- Abenduaren 3a - Anna Chlumsky, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 4a - Carles Francino Navarro, kataluniar aktorea.
- Abenduaren 6a - Raquel Andueza, nafar sopranoa.
- Abenduaren 8a - Raúl Iturralde, nafar futbolaria.
- Abenduaren 8a - Shakina Nayfack, estatubatuar emakumezko aktore eta ekintzaile transgeneroa.
- Abenduaren 9a - Simon Helberg, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 10a - Javier Cherro, espainiar txirrindularia.
- Abenduaren 13a - Swastika Mukherjee, indiar aktorea
- Abenduaren 15a - Annalena Baerbock, alemaniar politikaria, 90 Aliantza/Berdeak alderdiko burua.
- Abenduaren 15a - Élodie Gossuin, frantziar modelo eta telebista aurkezlea.
- Abenduaren 16a - Mai Nakachi, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 18a - Christina Aguilera, estatubatuar abeslari, dantzari, musikagile eta ekoizlea.
- Abenduaren 19a - Jake Gyllenhaal, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 23a - Koikili Lertxundi, bizkaitar grekoerromatar borrokalari eta futbolari ohia.
- Abenduaren 23a - Laura Pérez, nafar abokatu, irakasle eta Ahal Dugu alderdiko Nafarroako idazkari nagusia.
- Abenduaren 24a - Maarja-Liis Ilus, estoniar pop abeslaria.
- Abenduaren 26a - Jo Jung-suk, hegokorear aktorea.
- Abenduaren 27a - Nadia Anjuman, afganistandar poeta eta kazetaria, bere senarrak eta haren senideek kolpeka hil zutena (h. 2005).
- Abenduaren 28a - Vanessa Ferlito, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 30a - Argitxu Camus, baxenafar historialaria, batez ere euskal diaspora ikertzen duena.
- Abenduaren 30a - Eliza Dushku, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 31 - Richie McCaw, zeelandaberritar errugbi jokalari ohia.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Amaia Bacigalupe, bizkaitar soziologoa eta EHUko irakaslea.
- Ana Araujo, gipuzkoar aktorea.
- Anne Etxegoien, baxenafar kantautore eta abeslaria, euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta gaskoiz kantatzen duena.
- Anuska Esnal, Orioko emakumezko lehen alkatea.
- Aritz Galarraga, gipuzkoar-kataluniar literaturako irakasle eta kritikaria.
- Aritz Moreno, gipuzkoar zinema zuzendaria.
- Blanca Basiano, nafar telebista aurkezlea.
- Eider Eibar, bizkaitar ilustratzailea.
- Ekain Gerra, Barañaingo herritarra, Dena da ETA politikan adibide esanguratsua (h. 2007).
- Etxahun Lekue, bizkaitar bertsolaria eta irakaslea.
- Garbiñe Saez, arabar politikaria.
- Hibai Etxebarria, bizkaitar musikaria.
- Idoia Gereñu, gipuzkoar irakasle eta antzerkigilea.
- Itziar Sistiaga, gipuzkoar eleberrigilea.
- Johañe Etxebest, zuberoar kultura-eragilea da, irakaslea, dantzaria eta xirularia.
- Jokin Uranga, gipuzkoar bertsolaria.
- Jurgi Ekiza, lapurtar musikaria, Willis Drummond taldearen sortzaile, gitarra-jole eta abeslaria.
- Kote Camacho, gipuzkoar zinema zuzendaria, gidoilaria eta marrazkilaria.
- Manex Rekarte, euskal aktorea.
- Margarita Leoz, nafar filologo eta poeta.
- Mireya Martin Larumbe, nafar artista bisual, ikerlari, komisari eta irakaslea.
- Nadia Barkate, bizkaitar artista plastikoa.
- Naiara Santacoloma, bizkaitar dantzari, koreografo eta dantza irakaslea.
- Nerea Barjola, bizkaitar politologo feminista, ikertzailea, idazlea eta berdintasun teknikaria.
- Nerea Urbizu, nafar musikaria.
- Nicolas Goñi, lapurtar ikerlaria.
- Paco Etxebers, baxenafar abeslaria eta soinu-teknikaria.
- Peru Magdalena, bizkaitar idazle, bertsolari eta margolaria.
- Patxy Kennedy, euskal jatorriko estatubatuar surflari eta idazlea.
- Rocío Vitero Pérez, arabar gizarte-langilea, gizarte-mugimenduetako ekintzailea eta politikaria.
- Unai Elizasu, gipuzkoar gai-jartzaile eta herri-bertsolaria.
- Unai Villena, gipuzkoar idazlea eta industria-ingeniaria.
- Chen Lili, txinatar emakumezko abeslari, modelo eta aktore transgeneroa.
- David Chalmin, frantziar konpositore, ekoizle, soinu tekniko eta musikaria.
- Laura Rosel, kataluniar irrati-esataria eta telebista-aurkezlea.
- Madhu Kinnar, Indiako Raigarh herriko alkare transgeneroa.
- Margarita García Robayo, kolonbiar idazlea.
- Maryam Touzani, marokoar aktorea, zinema-zuzendaria eta gidoilaria.
- Matthew J. Munn, estatubatuar ahots-aktorea.
- Mikeas Sánchez, mexikar poeta, irakasle, idazle, kontalari eta itzultzailea.
- Namwali Serpell, zambiar irakasle, feminista eta idazlea.
- Paula Bonet, espainiar pintore, ilustratzaile eta grabatzailea.
- Pilar Palomero, espainiar zinemagile eta idazlea.
- Velmariri Bambari, indonesiar ekintzailea, sexu-indarkeriaren biktimen eskubideen aldekoa.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Pietro Nenni, italiar sozialismoaren lider historikoa (j. 1891).
- Urtarrilaren 3a - Joy Adamson, austriar naturalista (j. 1910).
- Urtarrilaren 3a - Lucien Buysse, belgikar txirrindularia (j. 1892).
- Urtarrilaren 7a - Javier Redin, nafar organista eta abesbatza-zuzendaria (j. 1922).
- Urtarrilaren 8a - Ana Teresa Berroeta, bizkaitar gaztea, Batallón Vasco Españolek bahitu, bortxatu eta eraila (j. 1961).
- Urtarrilaren 9a - Gaetano Belloni, italiar txirrindularia (j. 1892).
- Urtarrilaren 14a - Rachel Fuller Brown, estatubatuar kimikaria, onddo gaixotasunaren kontrako lehen antibiotikoaren garatzailea (j. 1898).
- Urtarrilaren 16a - Benjamín Palencia, espainiar margolaria (j. 1894).
- Urtarrilaren 16a - Karlos Saldise, Amnistiaren Aldeko Batzordetako gipuzkoar kidea, Gerra zikinaren biktima (j. 1947).
- Urtarrilaren 18a - Cecil Beaton, britainiar modako, erretratuetako eta gerrako argazkilari, egunkarien egile, margolari eta zinema eta antzerkirako barnealdeen eta jantzien diseinatzailea (j. 1904).
- Urtarrilaren 21a - Elvira de Hidalgo, espainiar koloretako-sopranoa eta kantu-maistra (j. 1891).
- Urtarrilaren 22a - Teresa Noce, italiar partisanoa, sindikalista eta politikari antifaxista (j. 1900).
- Urtarrilaren 23a - Teresita Zazá, varietés munduko kantaria, lehen aldiz Alirón kanta interpretatu zuena (j. 1893).
- Urtarrilaren 28a - Llorenç Villalonga, katalanez zein gaztelaniaz idatzi zuen kataluniar idazlea (j. 1897).
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 1a - Yolanda González, bilbotar ikasle eta militante komunista, espainiar eskuin-muturreko terrorismoak eraila (j. 1961).
- Otsailaren 1a - Gastone Nencini, italiar txirrindularia (j. 1930).
- Otsailaren 1a - Toshiko Yuasa, Frantzian lan egin zuen fisikari nuklear japoniarra, lehen emakume japoniar fisikaria (j. 1909).
- Otsailaren 1a, Espainiako Guardia Zibilaren konboi bati eraso egin ondoren, esku-bonba baten leherketaren ondorioz:
- Xabier Gorritxategi Agote, gipuzkoar ETAkidea (j. 1954).
- Gregorio Olabarria Bengoa, bizkaitar ETAkidea (j. 1958).
- Otsailaren 2a - Carmelo Larrea, bizkaitar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1908).
- Otsailaren 2a - William Howard Stein, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Kimikako Nobel Saria (j. 1911).
- Otsailaren 2a - Jesus Maria Zubikarai Badiola, Jhisa, bizkaitar ekintzaile abertzalea, Batallon Vasco Españolek eraila (j. 1958).
- Otsailaren 4a - Camara Laye, ginear eleberrigilea (j. 1928).
- Otsailaren 4a - Hugh Watt, Zeelanda Berriko jarduneko lehen ministroa (j. 1912).
- Otsailaren 5a - Julene Azpeitia, idazle zumaiarra eta ikastolen bultzatzailea (j. 1888).
- Otsailaren 16a - Edward Thomas Copson, britainiar matematikaria (j. 1901).
- Otsailaren 17a - Graham Sutherland, britainiar pintorea eta grabatzailea (j. 1903).
- Otsailaren 19a - Bon Scott, eskoziar hard rock abeslaria, letrista, gaitajolea eta baterijolea, AC/DC taldeko kidea (j. 1946).
- Otsailaren 21a - Alfred Andersch, alemaniar idazlea (j. 1914).
- Otsailaren 22a - Oskar Kokoschka, austriar margolaria, marrazkilaria, grabatzailea, poeta eta antzerkigilea (j. 1886).
- Otsailaren 25a - Joseph Urtasun, lapurtar apaiza, Valenceko apezpikua eta Avignongo artzapezpikua (j. 1894).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 1a - Áurea Lucinda Javierre, espainiar artxibozaina eta historialaria, Artxibo Historikoak antolatzen egindako lanagatik nabarmena (j. 1898).
- Martxoaren 11 - Édouard Ainciart, lapurtar errugbilaria (j. 1908).
- Martxoaren 11 - Jose Luis Gallego, espainiar kazetaria, poeta eta militante komunista (j. 1913).
- Martxoaren 14a - Manlio Brosio, italiar abokatu, diplomazialari eta politikaria, NATOren 4. Idazkari orokorra (j. 1897).
- Martxoaren 14a - Félix Rodríguez de la Fuente, espainiar etologoa, telebista aurkezlea, naturalista eta naturazaletasunaren hedatzailea (j. 1928).
- Martxoaren 18a - Erich Fromm, alemaniar-estatubatuar psikoanalista eta filosofoa (j. 1900).
- Martxoaren 18a - Tamara de Lempicka, poloniar margolaria, bere estilo Art Déco bereziagatik ezaguna (j. 1898).
- Martxoaren 24a - Pierre Etxebaster, euskal herritar tenislaria, jeu de paume kategorian historian izan den onena (j. 1893).
- Martxoaren 24a - Óscar Romero, Monseñor Romero, salvadortar apaiza, giza eskubideen alde predikatzeagatik ospetsua (j. 1917).
- Martxoaren 26a - Roland Barthes, Euskal Herriarekin lotura handia izan zuen frantziar idazle, filosofo, literatura-kritikari eta semiologoa (j. 1915).
- Martxoaren 26a, Baionako suprefetaren autoaren azpian lehergailu bat jartzen ari zirela:
- Ramuntxo Arruiz, Iparretarrak erakunde armatuko nafar kidea (j. 1958).
- Txomin Olhagarai, Iparretarrak erakunde armatuko lapurtar kidea (j. 1958).
- Martxoaren 29a - William Gemmell Cochran, eskoziar estatistikaria (j. 1909).
- Martxoaren 29a - Vicente López Carril, espainiar txirrindularia (j. 1942).
- Martxoaren 31 - Vladimír Holan, txekiar poeta eta narratzailea (j. 1905).
- Martxoaren 31 - Jesse Owens, estatubatuar atleta, Hitlerren garaiko Olinpiar Jokoetan 4 urrezko domina irabaztearren ospetsua (j. 1913).
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 5a - Agustin Zarrantz, Aita Polikarpo Iraizozkoa, euskal idazlea, itzultzailea eta apaiza (j. 1896).
- Apirilaren 12a - William Tolbert, Liberiako 20. presidentea (j. 1913).
- Apirilaren 14a - Gianni Rodari, italiar idazlea, kazetaria, irakaslea eta pedagogoa (j. 1920).
- Apirilaren 15a - Jean-Paul Sartre, frantziar idazle eta filosofoa, 1964ko Literaturako Nobel Saria (j. 1905).
- Apirilaren 17a - Elvira Iñurrieta, bizkaitar emagina, Elorrion 2400 ume baino gehiagori lagundu ziena jaiotzen (j. 1895).
- Apirilaren 21a - Aleksandr Oparin, sobietar biokimikaria, biziaren jatorriari buruzko ikerketetan aitzindaria (j. 1894).
- Apirilaren 22a - Fritz Strassmann, alemaniar kimikaria, Otto Hahnekin batera barioaren aurkitzailea (j. 1902).
- Apirilaren 24a - Alejo Carpentier, kubatar idazle eta musikologoa, errealismo magikoaren aitzindaritzat joa (j. 1904).
- Apirilaren 29a - Alfred Hitchcock, ingeles zinema zuzendari eta ekoizlea, thriller eta beldurrezko generoetan maisulan ospetsuen egilea (j.1899).
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 2a - George Pal, hungariar zinema zuzendari, ekoizle eta animatzailea (j. 1908).
- Maiatzaren 4a - Josip Broz Tito, militarra eta Jugoslaviako presidentea (j. 1892).
- Maiatzaren 10a - Leslie Peltier, estatubatuar astronomoa (j. 1900).
- Maiatzaren 12a - Ramón Baglietto, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1936).
- Maiatzaren 12a - Bette Nesmith Graham, estatubatuar mekanografoa, komertziala eta Liquid Paperren sortzailea (j. 1924).
- Maiatzaren 14a - Hugh Griffith, galestar aktorea (j. 1912).
- Maiatzaren 18a - Ian Curtis, ingeles abeslari, abesti egile eta musikaria, Joy Division taldeko kidea (j. 1956).
- Maiatzaren 21a - Ida Kamińska, judu-poloniar antzezle eta zuzendaria (j. 1899).
- Maiatzaren 26a - Leandro Agirretxe, gipuzkoar futbolari eta medikua (j. 1890).
- Maiatzaren 28a - Rolf Nevanlinna, finlandiar matematikaria (j. 1895).
- Maiatzaren 29a - Manuel Ignacio Galíndez, bizkaitar futbolari eta arkitektoa, arkitektura arrazionalistaren aurrekaria (j. 1892).
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 1a - Gerardo Caballero, arabar militarra (j. 1890).
- Ekainaren 3a - Naum Illitx Akhiezer, sobietar matematikaria (j. 1901).
- Ekainaren 7a - Philip Guston, estatubatuar margolaria (j. 1913).
- Ekainaren 7a - Henry Miller, estatubatuar idazle eta margolaria (j. 1891).
- Ekainaren 12a - Egon Pearson, ingeles estatistikaria (j. 1895).
- Ekainaren 18a - André Leducq, frantziar txirrindularia (j. 1904).
- Ekainaren 19a - Torcuato Fernández-Miranda, espainiar politikari eta legelaria, Espainiako trantsizioaren estrategatzat joa (j. 1915).
- Ekainaren 19a - Jijé, belgikar komikigile eta marrazkilaria (j. 1913).
- Ekainaren 23a - Clyfford Still, estatubatuar margolaria (j. 1904).
- Ekainaren 24a - V. V. Giri, Indiako 4. presidentea (j. 1894).
- Ekainaren 24a - Boris Kaufman, errusiar jatorriko argazki-zuzendaria (j. 1906).
- Ekainaren 30a - Eduardo Cadenas, espainiar politikari falangista, Arabako gobernadore zibila (j. c. 1903).
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 1a - C. P. Snow, ingeles eleberrigile eta kimikaria (j. 1905).
- Uztailaren 1a - Tadao Takayama, japoniar futbolaria (j. 1904).
- Uztailaren 2a - Tom Barry, Irlandako Independentzia Gerran zehar IRA zaharreko gerrilla buru garrantzitsuenetakoa (j. 1897).
- Uztailaren 4a - Gregory Bateson, estatubatuar antropologoa (j. 1904).
- Uztailaren 4a - Pedro Vallana, euskal herritar futbolari, entrenatzaile eta arbitroa (j. 1897).
- Uztailaren 5a - Archibald James Potter, irlandar musikagilea (j. 1918).
- Uztailaren 9a - Juan Larrea, bizkaitar poeta eta pentsalari abangoardista (j. 1895).
- Uztailaren 9a - Vinicius de Moraes, O Poetinha, brasildar poeta eta musikagilea (j. 1913).
- Uztailaren 13a - Seretse Khama, lehendabiziko Botswanako presidentea (j. 1921).
- Uztailaren 14a - Carlos López Moctezuma, mexikar aktorea (j. 1909).
- Uztailaren 17a - Boris Delaunay, errusiar alpinista eta matematikaria (j. 1890).
- Uztailaren 18a - Jose Domingo Ugartetxea, bizkaitar musikari eta erlijioso karmeldarra (j. 1888).
- Uztailaren 19a - Hans Morgenthau, jurista eta politikalari alemaniar-estatubatuarra (j. 1904).
- Uztailaren 19a - Faustino Villanueva Villanueva, nafar apaiza eta misiolaria, Guatemalan eraila (j. 1931).
- Uztailaren 20a - Severino Zuazo, Athleticeko bizkaitar futbolaria (j. 1889).
- Uztailaren 24a - Peter Sellers, ingeles aktorea (j. 1925).
- Uztailaren 25a - Euphemia Haynes, estatubatuar matematikari eta irakaslea (j. 1890).
- Uztailaren 25a - Vladimir Visotski, sobietar antzezlea, idazlea eta abeslaria (j. 1938).
- Uztailaren 27a - Florentino Goikoetxea, euskal mugalaria eta Bigarren Mundu Gerran Erresistentziako kidea (j. 1898).
- Uztailaren 27a - Muhammad Reza Shah Pahlavi, Irango shah (j. 1919).
- Uztailaren 28a - Mixel Labéguerie, euskal abeslaria eta politikaria, Euskal Kantagintza Berriaren aita (j. 1921).
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 4a - Georg Aumann, alemaniar matematikaria (j. 1906).
- Abuztuaren 6a - Marino Marini, italiar eskultorea (j. 1901).
- Abuztuaren 7a - Henry Everard, Rhodesiako presidentea (j. 1897).
- Abuztuaren 10a - Filomena Baldezate, Bilbon aritutako erizaina eta emagina (j. 1895).
- Abuztuaren 10a - Yahya Khan, Pakistango 3. presidentea (j. 1917).
- Abuztuaren 19a - Otto Heinrich Frank, alemaniar judua, Anne Franken aita (j. 1889).
- Abuztuaren 20a - Joe Dassin, frantziar-estatubatuar aktore, abeslari eta egile abeslaria (j. 1938).
- Abuztuaren 26a - Tex Avery, estatubatuar marrazki bizidun egile, marrazkilari, ahots bikoiztaile eta zuzendaria (j. 1908).
- Abuztuaren 29a - Franco Basaglia, italiar psikiatra (j. 1924).
- Abuztuaren 29a - Louis Darquier de Pellepoix, frantziar politikaria eta antisemita (j. 1897).
- Abuztuaren 30a - Angel Etxaniz Olabarria, Herri Batasunako militantea, eraila (j. 1938-39).
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 8a - Maurice Genevoix, frantziar idazlea (j. 1890).
- Irailaren 8a - Goyo Lebrero, espainiar aktorea (j. 1917).
- Irailaren 8a - Willard Libby, estatubatuar kimikaria, 1960ko Kimikako Nobel Saria (j. 1908).
- Irailaren 11 - Ignacio Agirrezabala, Txirri II.a, euskal herritar futbolari eta ingeniaria (j. 1909).
- Irailaren 14a - José María Gil-Robles, espainiar abokatu eta politikaria (j. 1898).
- Irailaren 14a - Domingo Gómez-Acedo, euskal herritar futbolaria (j. 1898).
- Irailaren 16a - Jean Piaget, suitzar filosofo, natura zientzialari eta psikologoa (j. 1896).
- Irailaren 17a - Anastasio Somoza Debayle, Nikaraguako presidentea (j. 1925).
- Irailaren 18a - Katherine Anne Porter, estatubatuar idazlea (j. 1890).
- Irailaren 20a - Josefina Carabias, espainiar abokatu, idazle eta kazetaria, Espainiako lehen emakume kazetarietako bat (j. 1908).
- Irailaren 22a - María Luz Morales, galiziar idazlea eta XX. mendeko Kataluniako kazetari aitzindaria (j. 1890).
- Irailaren 23a - Jacobus Johannes Fouché, Hego Afrikako presidentea (j. 1898).
- Irailaren 25a - John Bonham, ingeles rock musikalari eta bateria-jolea, Led Zeppelin taldeko kidea (j. 1948).
- Irailaren 25a - Lewis Milestone, moldaviar-estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1895).
- Irailaren 25a - Marie Under, estoniar poeta, Estoniako literaturan figura garrantzitsuenetako bat (j. 1883).
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 1a - Xabier Peña, euskal idazlea eta frankismo garaiko etxe eskolaren mugimenduaren ekintzailea (j. 1914).
- Urriaren 6a - Jean Robic, frantziar txirrindularia (j. 1921).
- Urriaren 6a - Shigemaru Takenokoshi, japoniar futbolaria (j. 1906).
- Urriaren 9a - Jose Mari Mutuberria, nafar bertsolaria (j. 1905).
- Urriaren 17a - Manolo Etxezarreta, gipuzkoar futbolaria eta entrenatzailea (j. 1915).
- Urriaren 17a - Maurice Zelhai, baxenafar errugbilaria (j. 1911).
- Urriaren 19a - Georg Rasch, daniar estatistikaria (j. 1901).
- Urriaren 20a - Jose Mugerza, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1911).
- Urriaren 21a - Hans Asperger, Asperger sindromea izendatzen duen austriar pediatra, eugenesista, mediku teorikoa eta mediku irakaslea (j. 1906).
- Urriaren 23a - Jaime Arrese, UCD taldeko gipuzkoar politikaria, Komando Autonomo Antikapitalistek eraila (j. 1936).
- Urriaren 26a - Marcello Caetano, Portugalgo lehen ministroa (j. 1906).
- Urriaren 27a - John Hasbrouck Van Vleck, estatubatuar fisikari eta matematikaria, 1977ko Fisikako Nobel Saria (j. 1899).
- Urriaren 29a - Ġorġ Borġ Olivier, Maltako lehen ministroa (j. 1911).
- Urriaren 30a - Julio Franco, gipuzkoar margolaria (j. 1903).
- Urriaren 31 - Juan de Dios Doval Mateo, Donostiako Zuzenbide Fakultateko irakaslea eta politikaria, ETAk eraila (j. 1943).
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 2 - Abel San Martín, Barberito I.a, esku huskako errioxar pilotaria (j. 1927).
- Azaroaren 4a - Elsie MacGill, munduko aireontzien lehen emakume-diseinatzailea (j. 1905).
- Azaroaren 7a - Steve McQueen, estatubatuar aktorea (j. 1930).
- Azaroaren 14a - Vicente Zorita, galiziar-bizkaitar politikaria, ETAk eraila (j. 1920).
- Azaroaren 20a - John McEwen, Australiako 18. lehen ministroa (j. 1900).
- Azaroaren 22a - Mae West, estatubatuar aktorea (j. 1892).
- Azaroaren 24a - Henrietta Hill Swope, estatubatuar astronomoa (j. 1902).
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 1a - John Herman Randall, Jr., estatubatuar historialaria eta filosofoa (j. 1899).
- Abenduaren 2a - Romain Gary, frantziar idazlea (j. 1914).
- Abenduaren 3a - Oswald Mosley, britainiar politikari faxista (j. 1896).
- Abenduaren 4a - Francisco Sá Carneiro, Portugalgo lehen ministroa (j. 1934).
- Abenduaren 8a - John Lennon, Beatles taldeko kantaria eta abesti askoren konpositorea, jarraitzaile batek tirokatuta (j. 1940).
- Abenduaren 11 - Gilka Machado, brasildar poeta (j. 1893).
- Abenduaren 16a - Fausto Arotzena, Gipuzkoako Aldundiko artxibozaina (j. 1896).
- Abenduaren 16a - Anatol Josepho, siberiar-estatubatuar asmatzailea, lehen fotomatoi automatikoa asmatu eta patentatu zuena (j. 1894).
- Abenduaren 18a - Aleksei Kosygin, sobietar politikaria (j. 1904).
- Abenduaren 19an desagertua - Alaíde Foppa, guatemalar poeta, idazlea, aktibista feminista, arte kritikaria, irakaslea eta itzultzailea (j. 1914).
- Abenduaren 24a - Karl Dönitz, Alemaniako Kriegsmarine itsasarmadako burua eta 23 egunez Alemaniako presidentea (j. 1891).
- Abenduaren 29a - Nadezhda Mandelstam, errusiar idazlea (j. 1899).
- Abenduaren 31 - Marshall McLuhan, kanadar ingeles irakaslea, filosofoa, literatur kritikaria eta intelektuala (j. 1911).
- Abenduaren 31 - Raoul Walsh, estatubatuar zinema-zuzendari eta aktorea (j. 1887).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 11n desagertua - José Miguel Etxeberria, ETA eta Komando Autonomoak erakunde armatuetako nafar kidea, Batallon Vasco Españolek eraila (j. 1958).
- Santiago Belaustegigoitia, arabar futbolaria (j. 1890).
- Cipriano Isusi, bizkaitar politikari eta milizianoa (j. 1898).
- Consuelo Gallastegi, bizkaitar maistra eta ekintzaile politikoa (j. 1900).
- Jesús Elizalde, nafar abokatu eta politikaria (j. 1907).
- Suzanne Rose Elosu, baxenafar politikari eta medikua (j. 1901).
- Teófilo Mingueza, arabar asmatzaile, argazkilari eta zinema zuzendaria (j. 1895).
Nobel saridunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisika: James Watson Cronin eta Val Logsdon Fitch
- Kimika: Paul Berg, Walter Gilbert eta Frederick Sanger
- Literatura: Czeslaw Milosz
- Medikuntza: Baruj Benacerraf, Jean Dausset eta George D. Snell
- Ekonomia: Lawrence Klein
- Bakea: Adolfo Perez Esquivel
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|