1981eko Irlandako gose greba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gose greben 25. urteurrenaren bandera oroigarria.
1981eko Irlandako gose grebalarien irudia.

1981eko Irlandako gose greba Ipar Irlandako gatazka garaian irlandar errepublikar presoek burututako protestaldien ondorioz bututako gose-greba bat izan zen. Protestaldi hau 1976an Britainiar Gobernuak irlandar preso errepublikarrei Kategoria Bereziaren Estatusa ukatu zienean Burusien protesta delakoarekin hasi zen. 1978an euren pisontziak hustutzen ari zirela preso batzuk erasotuak izan zirenean, protesta Protesta zikina deitzera iragan zen, honetan presoak euren buruak garbitzeari uko egin eta beren espetxe geletako hormak euren gorotzez estali zituzten. 1980an 53 egun iraun zituen gose greba batean parte hartu zuten.[1]

1981ean bigarren gose greba bati ekin zioten eta laisterrera irlandar presoak eta Erresuma Batuko Margaret Thatcher lehen ministroaren arteko norgehiagoka batean bilakatu zen. Gose greba honetan zehar grebalarietako bat zen Bobby Sands presoa Erresuma Batuko Parlamenturako legebiltzarkide hautatu zuten, honek mundu osoko hedabideen berehalako jakinmina piztu zuelarik.[2] Behin hamar preso hil ondoren, gose grebaren deialdia bertan behera utzi zen. Sands bera hildakoen artean zegoen eta bere hiletara 100.000 pertsona inguru bertaratu ziren. Gose grebak irlandar nazionalismoaren politika erradikalizatu zuen eta ordurarte gutxiengoan zegoen Sinn Féin alderdia, Ipar Irlandan indar politiko garrantzitsua izatera igaro zen.[3]

Gose greban zehar hildako presoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981eko udarako jada honako 10 gose grebalari hauek hil ziren:

Izena Talde armatua Jaiolekua Gose grebaren hasiera Heriotzaren data Gose greban iraundako egunak
Bobby Sands IRA Newtownabbey martxoaren 1a maiatzaren 5a 66 egun
Francis Hughes IRA Bellaghy martxoaren 15a maiatzaren 12a 59 egun
Raymond McCreesh IRA Camlough martxoaren 22a maiatzaren 21a 61 egun
Patsy O’Hara INLA Derry martxoaren 22a maiatzaren 21a 61 egun
Joe McDonnell IRA Belfast maiatzaren 8a uztailaren 8a 61 egun
Martin Hurson IRA Cappagh maiatzaren 28a uztailaren 13a 46 egun
Kevin Lynch INLA Dungiven maiatzaren 23a abuztuaren 1a 71 egun
Kieran Doherty IRA Belfast maiatzaren 22a abuztuaren 2a 73 egun
Thomas McElwee IRA Bellaghy ekainaren 8a abuztuaren 8a 62 egun
Michael Devine INLA Derry ekainaren 22a abuztuaren 20a 60 egun

Patologiako jatorrizko agiriak grebalarien heriotza "euren buruei behartuaraziko gosez" izan zela erregistratu zuten. Gerora aipu hori moldatua izan zen eta gose greban parte hastu zuten senitartekoen protesten ondorioz soilik "gosez" hil zirela berridatzi zen. Aldiz forenseek "euren buruei behatuarazitako gosez" berediktua mantendu zuten.[4]

Beste gose grebalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta gose greban zehar hamar gizonek bizia galdu izan, beste hamairuk protesta hura hasi baina osasun arazo edo euren senideen eskaeren bitartez erretiratuak izan ziren. Haietako askok gerora ere, iragandako gose grebaldiaren eraginez ondorio ezberdinak jasan izan dituzte: bai liseriketa arazoak, bai eta ikusmen edota ezintasun fisiko nahiz neurologikoak ere.[5][6]

Izena Talde armatua Gose grebaren hasiera Gose grebaren amaiera Gose greban iraundako egunak Erretiratzeko arrazoiak
Brendan McLaughlin IRA maiatzaren 14a maiatzaren 26a 13 egun Ultzera zulatua eta hesteetako odoljarioa
Paddy Quinn IRA ekainaren 15a uztailaren 31a 47 egun Senideek erretiratua
Laurence McKeown IRA ekainaren 29a irailaren 6a 70 egun Senideek erretiratua
Pat McGeown IRA uztailaren 9a abuztuaren 20a 42 egun Senideek erretiratua
Matt Devlin IRA uztailaren 14a irailaren 4a 52 egun Senideek erretiratua
Liam McCloskey INLA abuztuaren 3a irailaren 26a 55 egun Bere senideek konorterik gabe gelditu ezkero erretiratu egingo zutela esan zuten
Patrick Sheehan IRA abuztuaren 10a urriaren 3a 55 egun Gose grebaren amaiera
Jackie McMullan IRA abuztuaren 17a irailaren 3a 48 egun Gose grebaren amaiera
Bernard Fox IRA abuztuaren 24a irailaren 24a 32 egun Giltzurrun hutsegitea
Hugh Carville IRA abuztuaren 31a urriaren 3a 34 egun Gose grebaren amaiera
John Pickering IRA irailaren 7a urriaren 3a 27 egun Gose grebaren amaiera
Gerard Hodgkins IRA irailaren 14a urriaren 3a 20 egun Gose grebaren amaiera
James Devine IRA irailaren 21a urriaren 3a 13 días Gose grebaren amaiera

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Hunger Strike of 1981 - A Chronology of Main Events. CAIN. 2007ko maiatzaren 26a. (Ingelesez)
  2. Remembering Bobby Sands. David McKittrick. The Independent. 2006ko maiatzaren 5a.
  3. Provos The IRA & Sinn Féin. Taylor, Peter. Bloomsbury Publishing. 1997. 251–252 orrialdeak. isbn = 0-7475-3818-2 (Ingelesez)
  4. Suicide and Self-Starvation. O'Keeffe, Terence. 1984. Philosophy. 59. bilduma, 229. zbk. 349–363 orrialdeak. 10.1017/S0031819100069941 agiria. (Ingelesez)
  5. Hunger striker in fight for sight. Allison Morris. The Irish News. 2006ko urriaren 6a. (Ingelesez)
  6. Ex-IRA hunger striker criticises 'celebrations'. Tom Peterkin. The Daily Telegraph. 2006ko urriaren 7a. (Ingelesez)

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]