1983ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1983ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Apirilaren 23, 1983
Egoitza Rudi-Sedlmayer-Halle, Munich
Aurkezlea(k) Marlene Charell
Antolatzailea Arbeitsgemeinschaft Rundfunkanstalten Deutschland (ARD)
Partaide kopurua 20
Irabazlea "Si la vie est cadeau"
Corinne Hermès
 Luxenburgo

1983ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 28. edizioa izan zen. Municheko Rudi-Sedlmayer-Halle aretoan ospatu zen, Mendebaldeko Alemanian, apirilaren 23an. Aurkezlea Marlene Charell izan zen.

Garailea Luxenburgo ordezkatzen zuen Corinne Hermès izan zen, "Si la vie est cadeau" kantuarekin. Luxenburgoren bosgarren garaipena izan zen, Frantziak 1977tik zeukan errekorra berdinduz.

Hogei herrialdek hartu zuten parte, 1978ko eta 1981eko errekorra berdinduz. Frantzia eta Grezia urte bateko eten baten ostean bueltatu ziren, eta Italia bi urteko eten baten ostean. Bestalde, Irlanda partaidetza eten egin zuen, Raidió Teilifís Éireann telebista-erakundean martxan zen greba bat zela eta.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Frantzia Frantsesa Guy Bonnet "Vivre" Bizitzea 8 56
02  Norvegia Norvegiera Jahn Teigen "Do Re Mi" 9 53
03  Erresuma Batua Ingelesa Sweet Dreams "I'm Never Giving Up" Ez dut sekula amore emango 6 79
04  Suedia Suediera Carola Häggkvist "Främling" Ezezaguna 3 126
05  Italia Italiera Riccardo Fogli "Per Lucia" Luciarentzat 11 41
06  Turkia Turkiera Çetin Alp & the Short Waves "Opera" 19 0
07  Espainia Gaztelania Remedios Amaya "¿Quién maneja mi barca?" Nork maneiatzen du nire txalupa? 19 0
08  Suitza Italiera Mariella Farré "Io così non ci sto" Horrela ez dut gustoko 15 28
09  Finlandia Finlandiera Ami Aspelund "Fantasiaa" Fantasia 11 41
10  Grezia Greziera Christie Stasinopoulou "Mou les" (Μου λες) Zeuk esan 14 32
11  Herbehereak Nederlandera Bernadette "Sing Me a Song" Kanta nazazu kantu bat 7 66
12  Jugoslavia Serbokroaziera Daniel "Džuli" 4 125
13  Zipre Greziera Stavros & Constantina "I agapi akoma zi" (Η αγάπη ακόμα ζει) Maitasuna oraindik bizirik da 16 26
14  Alemania Alemana Hoffmann & Hoffmann "Rücksicht" Begirunea 5 94
15  Danimarka Daniera Gry Johansen "Kloden drejer" Mundua biraka ari da 17 16
16  Israel Hebreera Ofra Haza "Hi" (חי) Bizirik 2 136
17  Portugal Portugesa Armando Gama "Esta balada que te dou" Ematen dizudan balada hau 13 33
18  Austria Alemana Westend "Hurricane" Urakana 9 53
19  Belgika Nederlandera Pas de Deux "Rendez-vous" Topaketa 18 13
20  Luxenburgo Frantsesa Corinne Hermès "Si la vie est cadeau" Bizitza oparia baldin bada 1 142

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1983ko Eurovision Abesti Lehiaketa