1986ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1986ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Maiatzaren 3, 1986
Egoitza Grieghallen, Bergen
Aurkezlea(k) Åse Kleveland
Antolatzailea Norsk rikskringkasting (NRK)
Partaide kopurua 20
Irabazlea "J'aime la vie"
Sandra Kim
 Belgika

1986ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 31. edizioa izan zen. Bergengo Grieghallen aretoan ospatu zen, Norvegian, maiatzaren 3an. Aurkezlea Åse Kleveland izan zen.

Garailea Belgikako Sandra Kim izan zen, "J'aime la vie" kantuarekin. Belgikaren lehen garaipena izan zen. Kim hamairu urteko neska zen, eta Eurovision Abesti Lehiaketa irabazi duen artista gazteena da. 1990etik aurrera, partaide guztiek gutxienez hamasei urte bete behar dituzte lehiaketari dagokion urtean, eta arauak aldatu ezean ez da Kimen errekorra hautsiko.

Hogei herrialdek hartu zuten parte, 1978ko, 1981eko eta 1983ko ekoerrekorra berdinduz. Islandiak lehen agerraldia egin zuen. Bestalde Italiak partaidetza eten zuen, eta Greziak ere bai, nahiz eta aldez aurretik ordezkaritza bat aukeratu izan (Polinares "Wagon-lit").

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Luxenburgo Frantsesa Sherisse Laurence "L'amour de ma vie" Nire bizitzako maitasuna 3 117
02  Jugoslavia Kroaziera Doris Dragović "Željo moja" Nire nahia 11 49
03  Frantzia Frantsesa Cocktail Chic "Européennes" Europearrak 17 13
04  Norvegia Norvegiera Ketil Stokkan "Romeo" 12 44
05  Erresuma Batua Ingelesa Ryder "Runner in the Night" Korrikalaria gauean 7 72
06  Islandia Islandiera ICY "Gleðibankinn" Zoriontasunaren banketxea 16 19
07  Herbehereak Nederlandera Frizzle Sizzle "Alles heeft ritme" Denak dauka erritmoa 13 40
08  Turkia Turkiera[f 1] Klips ve Onlar "Halley" 9 53
09  Espainia Gaztelania Cadillac "Valentino" 10 51
10  Suitza Frantsesa Daniela Simmons "Pas pour moi" Ez da niretzat 2 140
11  Israel Hebreera Moti Giladi & Sarai Tzuriel "Yavo Yom" (יבוא יום) Egun bat etorriko da 19 7
12  Irlanda Ingelesa Luv Bug "You Can Count On Me" Nirekin konta dezakezu 6 96
13  Belgika Frantsesa Sandra Kim "J'aime la vie" Maite dut bizitza 1 176
14  Alemania Alemana Ingrid Peters "Über die Brücke geh'n" Zubia igarotzen 8 62
15  Zipre Greziera Elpida "Tora zo" (Τώρα ζω) Orain bizirik nago 20 4
16  Austria Alemana Timna Brauer "Die Zeit ist einsam" Denbora bakartia da 18 12
17  Suedia Suediera Lasse Holm & Monica Törnell "E' de' det här du kallar kärlek?" Hau al da maitasuna deitzen duzuna? 5 78
18  Danimarka Daniera Lise Haavik "Du er fuld af løgn" Gezurrez betea zaude 6 77
19  Finlandia Finlandiera Kari Kuivalainen "Never the End" Inoiz ez amaiera 15 22
20  Portugal Portugesa Dora "Não sejas mau para mim" Ez zaitez izan gaiztoa nirekin 14 28
  1. Hitz batzuk ingelesez, frantsesez eta italieraz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1986ko Eurovision Abesti Lehiaketa