1988-1994ko britainiar hedabideetako ahots zentsura

Wikipedia, Entziklopedia askea

1988-1994ko britainiar hedabideetako ahots zentsura, Erresuma Batuko Gobernuak Sinn Féin alderdi politikoa, Irlandar Errepublikar Mugimendua eta Ulstergo loialismoaren zenbait taldeetako kideen aurka Erresuma Batuko telebista eta irratiko hedabideetan ezarri zuen ahots zentsura bat izan zen, beren irudi agerpenak ez ziren zentsuratu, baina beren ahotsak hedabideetan agertzea guztiz debekatu zen.

1988ko urriaren 19an, Douglas Hurd britainiar barne ministroak debekua indarrean sartzen zela iragarri zuen, honen bidez, Ipar Irlandan jarduten zuten hamaika alderdi politiko, erakunde eta taldeek jasan zuten, Ipar Irlandako gatazkaren historian bortizkeria eta hilketa gehien eman zen aldietazko bati erantzun asmoz, bai eta Britainiar Gobernuak Sinn Féin alderdiak britainiar hedabideetan agertuz onura edo abantaila politikoa lortzen zituelako ustearen ondorioz.

Hedabideetako kazetariek zentzurari berehalako erantzun eta konponbideak amastu zituzten, tartea eta ziur aski ezagunenak, alderdi eta erakunde horietako kideei azpitituluak jarri edota aktoreen bidez beren ahotsak bikoiztuz.

Zentsurak bai errepublikar eta loialisteei kalte egin arren, Britainiar Gobernuak espreski Irlandar Errepublikar Mugimenduari kalte egiteko sortu zuen, eta bereziki Sinn Féin alderdiko kideei. Zigorrak erakunde armatu hautako kideen agerpenei ere eragin zien: Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra, Irlandako Nazio Askapenerako Armada, Ulsterren Defentsarako Elkartea eta Ulsterko Boluntarioen Indarra.

Sinn Féineko Danny Morrison politikariaren hitzetan: "Britainiar Gobernuak erabilitako gerra arma bat izan zen". Alderdi Demokratiko Unionistako Peter Robinson politikariaren hitzetan "Estatuaren erabilpenerako zilegizko arma bat" izan omen zen. Dena den, zentsura honen indarraldi osoan bere aurkako portestaldiak bai Irlandan nahiz Erresuma Batuan jazo ziren.

Bitxikeria gisa, Gerry Adamsen ahotsa bikoiztu zuten aktoreen artean Stephen Rea ipar irlandar aktorea egon zen.

1994ko irailaren 16ean indarrean egotetik laga zen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]