1992ko Los Angelesko istiluak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1992ko Los Angelesko istiluak
LA Riots - aftermath (159598182).jpg
Gertakaria
Kokapena Los Angeles
Kalteak
Hilak 63
Zaurituak 2.383

1992ko Los Angelesko istiluak edo Rodney Kingen matxinada urte hartako apirilaren 29an hasi zen, noiz arraza zuriko zinpekoek George Hollidayren bideoan agertzen ziren lau polizien kontrako salaketa gehienak atzera bota zituztenean.[1] Rodney King taxilari beltza poliziatik ihesi zuen autobide batean eta, lurrera bota zutenean, geldiarazi eta, esposatuta, lau polizien artean egurtu zuten erabat. Absoluzioak haserrea piztu zuen eta azken 30 urteetan izandako istilu larrienak izan ziren AEB-n arrazen artean. Los Angelesko hainbat afroamerikar eta latindar gaztek istiluak sortu zituzten, tartean lapurretak, eragindako suteak eta hilketak. Guztira, istiluen ondorioz 63 hildako[2] eta 2.300 zauritu baino gehiago izan ziren. LAPD gainditurik zegoenez, Pete Wilson gobernadoreak Guardia Nazionala eta George H. W. Bush presidenteak marineak bidali zituen. Maiatzaren 3an eskualdea kontrolpean zuten.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. la-otra-paliza-con-rodney-king
  2. (Ingelesez)  «Los Angeles riots: Remember the 63 people who died» Los Angeles Times 2012-4-26 .
  3.   Del Vecchio, Rick; Suzanne Espinosa; Carle Nolte (1992-5-4) «Bradley Ready to Lift Curfew He Says L.A. is 'under control'» San Francisco Chronicle: A1 .


Historia
Kalifornia
Artikulu hau Kaliforniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.