Edukira joan

1993ko Bishopsgateko atentatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
1993ko Bishopsgateko atentatua
Irudia
Map
Motabonba-auto bidezko atentatu
Honen parte daIpar Irlandako gatazka
Data1993ko apirilaren 24a
KokalekuWard of Bishopsgate (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Parte-hartzaileak
HelburuCity of London
Pertsona hilak1
Pertsona zaurituak44

1993ko Bishopsgateko atentatua, 1993ko apirilaren 24ean, Erresuma Batuko Londres hiriburuaren finantza barrutian Behin-behineko IRAk burututako kamio-bonba atentatu bat izan zen, Londres Hiriko Bishopsgate eremuan.

Hiri berdinean zuela urte bete Behin-behineko IRAk finantza barrutian burutitako Baltic Exchangeko atentatuaren ondoren gertatu zen, hortaz Britainiar Gobernuak halakorik berriz jazo ez zedin finantza eremua segirtasun gerriko berezi baten bidez inguratu zuen.

1993ko martxoan Newcastle-under-Lyme (Staffordshire) udalerrian Iveco kamioi bat ebatsi zuten.

Irlandan, IRAren Hego Armagheko Brigadaren kideek ANFO lehergaidun tona bateko bonba eraiki eta estraperloz Ingalaterran sartu zuten, kamioia zuten tokira eraman eta hari gehituz.

Apirilaren 24an, goizeko 9:00ak aldera, Behin-behineko IRAren unitate bateko 2 kidek kamioia bonbarekin Londresko Bishopsgate eremuraino gidatu eta 99 Bishopsgate eraikinaren parean aparkatu zuten.

10:27ak aldera kamioi bonbak eztanda egin eta ondorioz pertsona 1 hil eta 44 zauritu ziren, 350 libratako diru kalteak eraginez. Ordu bat aurretik, Armagh konderriko Forkhill udalerritik hainbat bonba-abisu dei egin ziren, eremua jendez hustu zedin. Larunbata zenez eremuan bulegozain eta segurtasun zaindari batzuk besterik ez zeuden, aste eguna izanez gero langilez lepo ta kalte pertsonal askoz ere larriagoak egongo bailirateke.

IRAk atentatu honekin Londresko bihotzean finantza eremuan ahal bezainbesteko diru kalte handiena eragin eta garai hartan msrtxan zen Ipar Irlandako bake prozesuaren negoziaketan Britainiar Gobernua presionatzea izan zen. Lehen helburua lortu zuen, baina bigarrena ez, Britainiar Gobernuak bere jarrera gogortu egin baitzuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]