1I/ʻOumuamua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1I/ʻOumuamua
Eso1737a.jpg
Behaketa
Magnitude absolutua 22,08
Aurkitzailea Pan-STARRS-1
Aurkikuntza-data 2017ko urriaren 19a
Aurkikuntza-lekua Pan-STARRS, Haleakalā eta Hawaii uharteak
Honen izena darama Hawaiera
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Periapsis 0,25529 AU
Eszentrikotasuna 1,19951
Batezbesteko anomalia 35,037 °
Makurdura orbitala 122,68 °
Goranzko nodoaren luzera 24,599 °
Periapsiaren argumentua 241,69 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa 2,0E-6 R_J
Diametroa 230 m
Albedoa 0,04
Izendapenak

1I/ʻOumuamua (hasieran, A/2017 U1 eta C/2017 U1 izenekin ezagutua) gizakiak aurkitutako lehen izarrarteko gorputza da, gure Eguzki-sistematik 2017an igaro zena.

Robert Werykek aurkitu zuen 2017ko urriaren 19an Pan-STARRS teleskopioarekin egin zituen behaketei esker. Objektu hau aurkitu zuen momentuan Lurretik 0,2 UAra (30 milioi kilometrora) kokaturik zegoen eta beraz, sasiorbita oso hiperboliko batekin igaro zen gure Eguzki-sistematik. Hasiera batean kometa gisa sailkatu zen arren, aste bat beranduago asteroide gisa onartu zen behin betiko.

Egin diren lehen azterketen bidez jakin da objektu honen eszentrikotasuna orain arte Eguzki-sistemako edozein objekturena baino handiagoa dela, zehazki, ,195 ± 0,001. Zientzialariek uste dute duen eszentrikotasun handiak adierazten duela ez dela inoiz gure Eguzki-sistemarekin loturik egon eta beraz, izar artean noraezean dabilen objektu bat dela irizten dute. Ikerketak burutu ziren heinean, hipotesi hori frogatzea lortu zen.[1]

Behaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1I/ʻOumuamuaren irudikapen artistikoa.

Dirudienez, hau da gizakiak aurkituriko lehen izar-arteko objektua, astronomoen behaketek erakutsi dutenez, Vega izarraren norabidetik dator, Lira konstelazioan. Objektuak duen abiadura hiperbolikoa 26km/s-koa da, Eguzkiarekiko. Momentuz ez dakigu zenbat denbora egon den objektu hau espazioan zehar noraezean. %10eko albedoa duen arroka bat dela jakinik, 160 metro inguruko diametroa eduki beharko luke. William Herschel teleskopioarekin egindako behaketek adierazi dute, objektuaren espektro gorriak Kuiper gerrikoko gorputzen antzekoa dirudiela.

Astronomoek diote objektu hau bere periheliotik 2017ko irailaren 9an igaro zela, Lurretik 0,161 UAra (24 100 000 km) zegoela eta beraz, poliki-poliki urruntzen doala esan dute.

Objektu hau duela ehun urte Eguzkitik 559 UAra zegoela esan dute astronomoek, 26 km/s-ko abiaduran zebilen garai haietan. Gorputzak hartu edo harrapatu duen abiadura maximoa 87,7 km/s-koa izan da, bere periheliotik igarotzen zegoenean. Gorputza aurkitu zenean, 46 km/s-ko abiaduran zebilen eta poliki-poliki abiadura hau gutxitu egingo du 26km/s-ko abiadurara iritsi arte, abiadura hau da objektuek izar-arteko espazioan zehar darabiltena.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oumuamua izan da izar-arteko aurkitu den lehen gorputza, mota berri bateko objektu gisa sailkatu behar izan denez, Nazioarteko Astronomia Elkarteak sigla berri bat ezarri zion, ''I''. Sigla hau, hemendik aurrera, izar-arteko objektuei ezarriko zaie bakarrik. Oumuamua izena aldiz, Pan-STARRSeko taldeak ezarri zion, hawaierazko izen bat da eta ''urrutitik etorri'' esan nahi du.

Etorkizuneko misioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oumuamuak duen abiadura azkarregia da gaur egungo edozein espazio-ontzirentzat, beraz, ezin gara momentuz gorputz honetara iritsi. Hala ere, Initiative for Interstellar Studies, izar-arteko bidaiak gauzatzea helburu duen erakundeak esan du, 5 edo 10 urte barru objektu honetara iristea bideragarria izan daitekeela. Horretarako Oberthen efektuaz edo eguzki-propultsioaz baliatzea proposatzen du. Astronomoek uste dute asteroide honetan informazio baliotsua aurki daitekeela, baina gorputz honetara iristea oso zaila dela uste dute gaur egun, nahiz eta urte batzuk barru zailtasunik ez egon, agian. Bestalde, esan beharra dago, astronomoek uste dutela Oumuamua bezalako objektu gehiago igarotzen direla gure planetaren ondotik, agian, urtero horrelako hainbat objektu igarotzen direla esan dute baina guk ez ditugula atzematen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Science, Adam Mann 2019-03-14T16:06:58Z; Astronomy. «'Oumuamua: The First Interstellar Object» Space.com . Noiz kontsultatua: 2019-10-22.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]