1 Formularen historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indianapolis, 1950.

1 Formularen historia edo F1en aurrekariak XIX. mende bukaerako auto lasterketetan eta XX. mendeko Gran Prix izeneko lehiaketetan bilatu daitezke. Gaur egun 1 Formulako lasterketa bakoitzari Gran Prix deitzen zaio eta Gran Prix guztiak bateratzen duenari 1 Formulako Munduko Txapelketa deritzo.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo auto lasterketa 1887an izan zen, eta Paristik Versallesera bitarteko bidea egin behar izan zuten. 1885. urtean, beste lasterketa bat izan zen, eta Paristik Burdeosera eta Burdeosetik Parisera buelta egin behar izan zuten. Hala ere, esan ohi da lehenengo auto-lasterketa Estatu Batuetan egin zela, 1878. urtean. Handik aurrera, Europan lasterketa asko egiten hasi ziren. Europako lasterketak errepide-lasterketak ziren; Estatu Batuetan, berriz, hasiak ziren zirkuitu itxietako lasterketak egiten. 1909. urtean, Indianapolisko zirkuitua eraiki zuten eta 1914an, gutxi gorabehera, lehen lasterketa-autoak diseinatu zituzten fabrikak sortu ziren.

Giuseppe Farina.

F1 lehiaketen sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dena dela, Formula 1 Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortu zen. Hasieran lau Grand Prix lasterketa zeuden. Arauak Bigarren Mundu Gerra baino lehen ezarri ziren, baina 1947. urtean AIACRa zena birbildu egin zen eta Nazioarteko Automobilismo Federazioaren (frantsesez: Fédération Internationale de l'Automobile) izena hartu zuen (FIA siglaz ezagutua). Puntuazio sistema bat ezarri zen eta Munduko Lehiaketa sortu zen. Lehenengo lasterketa ofiziala 1950. urteko maiatzaren 13an izan zen Silverstonen, Ingalaterran. Irabazlea Giuseppe Farina izan zen[1] eta baita ere urte horretako Munduko Lehiaketakoa. 1950-1960ko hamarkadan, auto-fabrikatzaileak ziren taldeak irabazi zuten (Ferrari, Mercedes-Benz, Maserati eta Alfa Romeo). 1970eko hamarkadatik aurrera, Bernie Ecclestonek 1 Formularen eskubide komertzialak berrantolatu zituen eta honela kirol hau milaka milioiko negozioa bihurtu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]