2. linea (Bilboko metroa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Infobox Public Transport.png
Símbolo del Metro de Bilbao negativo.svg L2 Basauri - Kabiezes
L2nombremb.svg
Bilbao Metro 05 2012 2405.jpg
L2ko Abandoko geltokia haitzulo motatakoa da, Metro sarearen bereizgarri.
Datu orokorrak
Garraio mota Metro (garraiobidea)
Zerbitzatutako eskualdeak Nerbioi ibarra, Bilboaldea eta Ezkerraldea
Geltoki kopurua 25
Bidaiariak urteko 62.171.476 (2016)[1]
Jabea Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Egoitza Bilboko Metroaren egoitza
Nafarroa Kalea, 2;
48001 Bilbo
Web gunea http://www.metrobilbao.eus
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 2002ko apirilaren 13a
Eragilea(k) Metro Bilbao S.A.
Ibilgailu kopurua 24 UT-500, 13 UT-550, 9 UT-600
Trenen luzera 72,120 m (UT 500, UT 550)
90 m (UT 600)
Maiztasuna 5′ 6′ 6′40″ 10′ 20′ 30′
Datu teknikoak
Sarearen luzera 22,985 km
Galiboa 1 m
Abiadura maximoa 80 km/h
Mapa
Mapa

Metro Bilbao L2.svg

Eskema
Eskema
tBHFa black BSicon .svg
Kabiezes
tSTR black BSicon .svg
2'
tINT black BSicon .svg
Santurtzi Símbolo del Metro de Bilbao.svg Mamarigako anezka
tSTR black BSicon .svg
2'
tBHF black BSicon .svg
Peñota
tSTR black BSicon .svg
1'
tBHF black BSicon .svg
Portugalete
tSTR black BSicon .svg
1'
tBHF black BSicon .svg
Abatxolo
tSTR black BSicon .svg
1'
tBHF black BSicon .svg
Sestao
tSTRe black BSicon .svg
2'
BHF black BSicon .svg
Urbinaga
WBRÜCKE black BSicon .svg
Galindo ibaia
tSTRa black BSicon .svg
1'
tBHF black BSicon .svg
Bagatza
tSTR black BSicon .svg
2'
tBHF black BSicon .svg
Barakaldo
tSTR black BSicon .svg
1'
tBHF black PARKING
Ansio Letter i in a red circle.svg
tSTR black BSicon .svg
1'
tBHF black BSicon .svg
Gurutzeta/Cruces
tWSTR black BSicon .svg
4' Bilboko itsasadarra
tSTR black tCONTg orange
1. linea
tSTRl black mtABZg+r orange+black
2'
BSicon .svg tINT black
San Inazio Símbolo del Metro de Bilbao.svg L1 Letter i in a red circle.svg
BSicon .svg tSTR black
1'
BSicon .svg tBHF black
Sarriko
BSicon .svg tSTR black
2'
BSicon .svg tBHF black
Deusto
BSicon .svg tWSTR black
1' Bilboko itsasadarra
BSicon .svg tINT black
San Mamés Cercanias Logo.svg C-1, C-2 Euskotren Tranbia Logo.svg BSicon BUS1.svg Letter i in a red circle.svg
BSicon .svg tSTR black
2'
BSicon .svg tBHF black
Indautxu
BSicon .svg tSTR black
1'
BSicon .svg tBHF black
Moyua
BSicon .svg tSTR black
1'
PARKING tINT black
Abando Cercanias Logo.svg C-1, C-2, C-3, B1, R3, R3b, R4 Euskotren Tranbia Logo.svg BSicon BAHN.svg Letter i in a red circle.svg
BSicon .svg tWSTR black
2' Bilboko itsasadarra
BSicon .svg tINT black
Zazpikaleak/Casco Viejo Euskotren Trena Logo.svg L3, E1, 1D, E3 Euskotren Tranbia Logo.svg Letter i in a red circle.svg
BSicon .svg tSTR black
1'
BSicon .svg tBHF black
Santutxu
BSicon .svg tSTR black
2'
BSicon .svg tBHF black
Basarrate
BSicon .svg tSTRe black
1'
BSicon .svg INT black
Bolueta Euskotren Trena Logo.svg E4
BSicon .svg WBRÜCKE black
1' Nerbioi ibaia
PARKING INT black
Etxebarri Símbolo del Metro de Bilbao.svg L1
BSicon .svg tSTRa black
2'
BSicon .svg tBHF black
Ariz
BSicon .svg tSTR black
1'
BSicon .svg tKBHFe black
Basauri

Bilboko metroaren 2. linea Basauriko geltokian hasi eta Kabiezesko geltokian bukatzen da, eta bidetik Etxebarri, Bilbo eta Bilboko itsasadarraren Ezkerraldetik igarotzen da. Lineak 25 geltoki ditu.

Lineak tarte amankomuna dauka 1. linearekin, Etxebarri eta San Inazioko geltokien artean. Tarte amankomuneko geltoki guztiak lurpekoak dira, Etxebarri eta Boluetako geltokiak izan ezik. Bestalde, San Inaziotik Kabiezesera arteko tartea, hots, berezko 2. linea, 2002an hasi zen gauzatzen, eta tarte honetan geltoki guztiak dira lurpekoak, Urbinagako geltokia izan ezik.

Linearen proiektuak Ortuella udalerrian bi geltoki gaineratzea aurreikusten du, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak argitaratutako Kabiezeseko kotxetegien informazio-azterlanaren arabera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea irekitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002ko apirilaren 13an Bilboko metroaren 2. linea inauguratu zen, Metro sarera 5 geltoki berri gaineratuz eta Ezkerraldea Metro sarera konektatuz. San Inazio - Urbinaga tartea irekitzearekin batera, San Inazio eta Boluetako geltokiaren arteko tartea amankomuna bilakatu zen 1. eta 2. lineentzako, bi lineen tren unitateez baliatuz Bilbo udalerrian Metro maiztasuna bikoiztea lortuz. Honela, Bilboko metroaren 2. linea martxan jarri zen.

Lehenengo luzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko urtarrilaren 8an Juan José Ibarretxe Lehendakariak Etxebarriko geltokia inauguratu zuen 1. eta 2. lineen tarte amankomunean, eta kontrako muturrean Sestaoko geltokia ere ireki zen.

Bigarren luzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko urtarrilaren 20an Metroa Portugalete udalerrira heldu zen, Abatxolo eta Portugaleteko geltokiak inauguratuta, 2. lineako adarraren muturrean.

Hirugarren luzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko uztailaren 4an 2. linea Santurtzira luzatu zen, Peñota eta Santurtziko geltokiak inauguratuta, 2. lineako adarraren muturrean.

Laugarren luzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko otsailaren 28an Patxi López Lehendakaria eta José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Basauri udalerrian Arizko geltokia inauguratu zuten, 1. eta 2. lineen geltoki-buru bihurtuz. Geltokiaren irekiera behin-behinekoa izan zen, geltokian tren unitateek ezin baitute trenbide gurutzadura egin. Hala, hasiera batean nasa bakar batean zerbitzu ematea pentsatu zen, hurrengo geltokia, Basaurikoa alegia, martxan jarri arte, non trenbide gurutzadura egin baitaitekeen. Arizko geltokiaren irekitze data aurreikusi zenean trenbide bakarra zegoen eraikita, baina bigarren trenbidea zerbitzuan jartzeko lanak aurreratu eta bi nasetan zerbitzu ematea erabaki zen, nahiz eta aipatutako trenbide gurutzadura egitea posible ez izan. Bi nasak martxan jarri zirenez, maiztasunak 10 minututik 5 minutura handitu ziren.

Bosgarren luzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko azaroaren 11n Basauriko geltokia zerbitzuan jarri zen, geroztik Ariz - Basauri tartea 2. lineari baino ez dagokiola, 1. linearen geltoki-burua berriro ere Etxebarriko geltokia izatera pasaraziz. Gaur egun, Basauriko geltokia 2. linearen ekialdeko geltoki-buru da.

Seigarren luzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko ekainaren 28an Kabiezesko geltokia inauguratu zen, gaur egun 2. linearen mendebaldeko geltoki-buru dena.

Hurrengo luzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko metroaren 2. lineak bi geltoki gehiago izango ditu, Urioste eta Ortuellakoak, alegia. Uriosteko geltokiari lotuta disuasio-aparkalekua eraikiko du Bizkaiko Garraio Partzuergoak.

Lehen fasean Uriosten eraikiko diren kotxetegien ondoan 84 plazako disuasio-aparkalekudun geraleku bat egingo da, trenbide eta nasa bakarrekoa. Gainera, autobus geltoki bat ere prestatuko da, eta anezka zerbitzu batek geralekua, Urioste eta Ortuella lotuko ditu, bertako biztanleria Metro sarera hurbilduz. Ballontiko ardatza gauzatzen denean A-8 autobidearekin lotura egingo da eta aparkalekua handituko da, 580 plaza lortuko direla.

Bigarren fasean, 2. linea Ortuellako erdigunera luzatuko da.[2]

Geltokiak martxan jartzean 2. lineak 25,5 km-ko luzera eta 27 geltoki izango ditu.

Geltokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroko geltokien zerrenda»

Metro Bilbao L2.svg

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]