2003ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1999 Flag of Scotland.svg 2007
2003ko Eskoziako Legebiltzarrerako
hauteskundeak
2003ko maiatzaren 1a
Eskoziako Legebiltzarreko 129 eserlekuak
65 eserleku gehiengo osorako
Parte-hartzea:
Barrutiak
%49,7
%8,7
Eskualdeak
%49,7
%8,6
JackMcConnellPortrait.jpg
Eskoziako Alderdi Laborista
Jack McConnell
Barruti bozak 663.585 %34,6 4,2
Eskualde bozak 561.375 %29,3 4,3
Eserlekuak 50 6
JohnSwinneyMSP20110510.JPG
Eskoziako Alderdi Nazionala
John Swinney
Barruti bozak 455.722 %23,8 4,9
Eskualde bozak 399.659 %20,9 6,4
Eserlekuak 27 8
DavidMcLetchieMSP20110509.JPG
Eskoziako Alderdi Kontserbadorea
David McLetchie
Barruti bozak 318.279 %16,6 1,2
Eskualde bozak 296.929 %15,6 0,1
Eserlekuak 18
Jim Wallace.jpg
Eskoziako Liberal Demokratak
Jim Wallace
Barruti bozak 294.347 %15,4 1,2
Eskualde bozak 225.774 %11,8 0,6
Eserlekuak 17
RobinHarper.jpg
Eskoziako Alderdi Berdea
Robin Harper
Barruti bozak - -
Eskualde bozak 132.138 %6,9 3,3
Eserlekuak 7 6
Scotland general election 2003 - Results by Constituency.svg
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke. Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Lehen Ministroa
hauteskundeen aurretik:
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Jack McConnell
Laborista
Jack McConnell
Laborista

2003ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 1ean izan ziren, eta Eskoziako Legebiltzarraren II. legealdiko 129 legebiltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 73k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten. Hauteskundeen ondoren aurreko legealdiko laboristen eta Liberal Demokraten koalizio gobernuak gehiengo osoa mantendu zuen, eta Jack McConnell Lehen Ministro gisa jarraitu zuen.

Hauteskundeetan alderdi txikiek emaitzak hobetu zituzten, hala nola Eskoziako Aldredi Berdeak eta Eskoziako Alderdi Sozialistak; eta bi alderdi nagusiek berriz sostengua galdu zuten (Eskoziako Alderdi Laborista eta Eskoziako Alderdi Nazionala). Bestalde, Kontserbadoreek eta Liberal Demokratek aurreko hauteskundeetako boto kopuru ia-ia berdina eskuratu zuten, eta bi alderdiek eserleku kopuru ber-bera lortu zuten.

Hauteskunde legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ordezkaritza proportzional misto»

Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan ordezkaritza proportzional mistoa (MMP) da erabiltzen den hauteskunde sistema. Legebiltzarreko 129 legebiltzarkideetatik 73 hautesbarrutien bidez hautatzen dira, eta gainerako 56ak D'Hondt metodoa MMP sistemara aplikatuz.

Eskozia 73 hautesbarrutitan dago banatuta, eta hautesbarruti horiek 8 eskualde osatzen dituzte: Eskozia Erdialdea, Glasgow, Highland eta Uharteak, Lothian, Erdiko Eskozia eta Fife, Eskozia Ipar-ekialdea, Hego Eskozia, eta Eskozia Mendebaldea. Hautesleek bi boto eman behar dituzte: "barruti botoa", haien hautesbarrutiko ordezkaria hautatzeko; eta "zerrenda botoa" edo "eskualde botoa", haien eskualdeko 7 ordezkariak hautatzeko. Bi boto horiek ez dute zertan alderdi berarentzat izan, eta ondorioz alderdien barruti boto kopurua eta zerrenda boto kopurua normalean ez da berdina izaten.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Royal Arms of the Kingdom of Scotland.svg 2003ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak[1]

Scottish Parliament elected members, 2003.svg
Alderdia Ordezkaritza proportzional mistoa Eserlekuak
guztira
Hautesbarrutiak Eskualdeak
Bozak % +/- Eser. +/- Bozak % +/- Eser. +/- Guztira +/-
Eskoziako Alderdi Laborista (Lab) 663.585 34,6 -4,2 46 -7 561.375 29,3 -4,3 4 +1 50 6
Eskoziako Alderdi Nazionala (SNP) 455.722 23,8 -4,9 9 +2 399.659 20,9 -6,4 18 -10 27 8
Eskoziako Alderdi Kontserbadorea (Con) 318.279 16,6 +1,2 3 +3 296.929 15,5 +0,1 15 -3 18
Eskoziako Liberal Demokratak (LibDem) 294.347 15,4 +1,2 13 +1 225.774 11,8 -0,6 4 -1 17
Eskoziako Alderdi Berdea 132.138 6,9 +3,3 7 +6 7 6
Eskoziako Alderdi Sozialista (SSP) 118.764 6,2 +5,2 0 = 128.026 6,7 +4,7 6 +5 6 5
Eskoziako Herritar Zaharren Batasuna (SSCUP) 1.597 0,1 N/A 0 = 28.966 1,5 N/A 1 +1 1 1
Independenteak 25.691‬ 1,4 +0,6 2 +1 28.107 1,5 +0,3 1 +1 3 2
Pentsionisten Alderdia 28.655 1,5 N/A 0 =
Alderdi Laborista Sozialista (SLP) 21.657 1,1 -1,3 0 =
Alderdi Berria 5.598 0,3 N/A 0 = 7.718 0,4 N/A 0 =
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia (UKIP) 11.969 0,6 N/A 0 =
Eskoziako Alderdi Unionista (SUP) 6.113 0,3 = 0 =
Bertako Osasun Kezka 5.582 0,3 N/A 0 =
Alderdi Arrantzalea 5.566 0,3 N/A 0 =
Britainiar Alderdi Nazionala (BNP) 2.344 0,1 N/A 0 =
Eskoziako Landa-eremua Babestu 1.438 0,1 N/A 0 =
Ahots Berde Independentea 1.300 0,1 N/A 0 =
Aliantza Kristau Independentea 1.064 0,1 N/A 0 =
Gurasoak Baztertuta 141 0,0 N/A 0 =
Besteak 25.968 1,4 +0,8 0 = 28.323 1,5 +0,8 0 =
Boz baliogabeak 12.303 0,6 +0,3 11.938 0,6 +0,3
Guztira 1.928.877 100 73 1.927.789 100 56 129

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde bozak
Alderdiak Ehunekoak
Laboristak
29.44%
SNP
20.94%
Kontserbadoreak
15.56%
LibDem
11.83%
Berdeak
6.92%
SSP
6.71%
Independenteak
1.67%
SSCUP
1.52%
Besteak
5.37%
Legebiltzarreko eserlekuak
Alderdiak Eserlekuen ehunekoak
Laboristak
38.76%
SNP
20.93%
Kontserbadoreak
13.95%
LibDem
13.18%
Berdeak
5.43%
SSP
4.65%
Independenteak
2.33%
SSCUP
0.78%


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Analysis of Results» www.parliament.scot . Noiz kontsultatua: 2020/6/23.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]