2006ko Dhakako grebak

Wikipedia, Entziklopedia askea

2006ko Dhakako grebak maiatzaren 20tik ekainaren 6ra arte bitartean Bangladeshko jantzigintzako langileek burutu zituzten, Dhakako inguruetan egin zirenak. Periodo horretan, maiatzaren 20tik maiatzaren 24a arte konkretuki, langileen matxinada bere punturik esanguratsuenean zegoenean, 4000 lantegi inguruko langileak grebara batu ziren, lana utziz. Langile hauek eta beste eremu industrialeko langileak manifestazio konstanteak egin, eta garrantzi handiko errepideak moztu zituzten, eremu industrialak Dhaka kapitalarekin konektatzen zuena, eta Dhaka beste hiriekin konektatzen zuena, hala nola, Mymensingh, Gazipur, Narayanganj, Ashulia eta Chittagong, etab. Masa errebolta horri erantzun bate emateko, gobernuak errepresio bortitza erabili zuen. Lehenengo astean, iturri ofizialen arabera, 3 langile tiroz erailak izan ziren, 3000 lagun zaurituak izan ziren eta milaka izan ziren espetxeratuak. Ekainaren 6 eta 7 arte, Esportazioa Prozesatzeko Eremuetako (EPZ) langileeketa eremu industrialetakoak grebetan eta manifestazioetan parte hartzen jarraitu zuten, ia jantzi-fabrika guztiak itxiz. Estatuak aldarrikatu zuen fabrikak ekainaren 8tik aurrera bakarrik irekiko zirela behin ordena normalizatzean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Bangladesh
Artikulu hau Bangladeshko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.