2006ko Italiako Giroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2006ko Italiako Giroa Cycling (road) pictogram.svg
Datu orokorrak
Lasterketa89. Italiako Giroa
Txapelketa2006 UCI ProTour 2.PT
Etapak21
Datakmaiatzak 6 – 2006.eko maiatzak 28
Luzera3.508,2 km
HerrialdeaITA Italia
BEL Belgika
SUI Suitza
AUT Austria
Irteera-lekuaSeraing
Helduera-lekuaMilan
Taldeak22
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak150
Bataz besteko abiadura38,315 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Ivan Basso (CSC)
TxapeldunordeaESP José Enrique Gutiérrez (Phonak Hearing Systems)
HirugarrenaITA Gilberto Simoni (Saunier Duval-Prodir)
Puntukako sailkapenaITA Paolo Bettini (Quick Step-Innergetic)
Eskalatzailerik onenaEU Juanma Garate (Quick Step-Innergetic)
konbinatuan onenaITA Paolo Savoldelli (Discovery Channel)
Talderik onenaSUI Phonak Hearing Systems
Giro d Italia 2006.png
◀20052007▶
Commons-logo.svgDokumentazioa Wikidata-logo S.svg

2006ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 89. edizioa izan zen. 2006ko maiatzak 6 eta 28 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3553 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Ivan Bassok, bataz beste, 38,262 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Belgikako Seraing herrian hasi eta Milanen amaitu zen.

Lasterketa Belgikako Valonia eskualdean hasi zen Bigarren Mundu Gerra amaitzean gertatu zen migrazioa omenduz, non 300.000 italiar baino gehiago hango ikatz meatzetara lan bila joan ziren. Era berean, Giro honek 1956an gertatu zen Bois du Cazierreko meatze hondamendian hildako 136 italiarren heriotza oroitzeko balio izan zuen.

Ivan Basso italiarra, hiru etapa irabazi zituena eta 8. etapatik maglia arrosa izan zena, izan zen edizio honen dominatzaile argia, sailkapen nagusian bigarrena izan zen José Enrique Gutiérrezi bederatzi minutu baino gehiago ateraz. 2001 eta 2003ko edizioen garailea izan zen Gilberto Simonik osatu zuen podiuma.

Juanma Garate izan zen etapa bat irabazi zuen euskaldun bakarra, itzulia amaitzeko bi egun falta zirela, sailkapen nagusian 7. amaituz eta mendiko sailkapena ere irabaziz. Puntukako sailkapena Paolo Bettinirentzat izan zen, intergiroarena Paolo Savoldellirentzat eta taldekakoa Phonakentzat.

11. etapako banakako erlojupekoa Jan Ullrichek irabazi zuen, baina TASak bi urteko zigorra jarri zion dopinagatik. Honen ondorioz, etapa horretako garaipena Ivan Bassorentzat izan zen.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
Discovery Channel Paolo Savoldelli
AG2R Prevoyance Íñigo Chaurreau
Bouygues Télécom Giovanni Bernaudeau
Illes Balears José Iván Gutiérrez
Ceramica Panaria Emanuele Sella
Cofidis Leonardo Bertagnolli
Crédit Agricole Francesco Bellotti
Davitamon-Lotto Robbie McEwen
Euskaltel-Euskadi Roberto Laiseka
Française des Jeux Bradley McGee
Gerolsteiner Davide Rebellin
Taldea Taldeko liderra
Lampre-Fondital Damiano Cunego
Liberty Seguros-Würth Michele Scarponi
Liquigas-Bianchi Danilo Di Luca
Phonak Hearing Systems José Enrique Gutiérrez
Quick Step Paolo Bettini
Rabobank Michael Rasmussen
Saunier Duval-Prodir Gilberto Simoni
Selle Italia José Rujano
Team CSC Ivan Basso
Team Milram Alessandro Petacchi
T-Mobile Team Jan Ullrich

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a maiatzak 6  Belgika Seraing History.gif 6 (CRI)  Italia Paolo Savoldelli  Italia Paolo Savoldelli
2.a maiatzak 7  Belgika Mons- Belgika Charleroi 203  Australia Robbie McEwen  Italia Paolo Savoldelli
3.a maiatzak 8  Belgika Perwez- Belgika Namur 202  Alemania Stefan Schumacher  Alemania Stefan Schumacher
4.a maiatzak 9  Belgika Wanze- Belgika Hotton 182  Australia Robbie McEwen  Alemania Stefan Schumacher
5.a maiatzak 11 Piacenza-Cremona History.gif 38 (taldekako erlojupekoa)  Danimarka CSC  Ukraina Serhiy Honchar
6.a maiatzak 12 Bussetto-Forlì 223  Australia Robbie McEwen  Alemania Olaf Pollack
7.a maiatzak 13 Cesena-Saltara 230  Belgika Rik Verbrugghe  Ukraina Serhiy Honchar
8.a maiatzak 14 Civitanova Marche-Maielletta 171  Italia Ivan Basso  Italia Ivan Basso
9.a maiatzak 15 Francavilla a Mare-Termoli 147  Lituania Tomas Vaitkus  Italia Ivan Basso
10.a maiatzak 16 Termoli-Peschici 190  Italia Franco Pellizotti  Italia Ivan Basso
11.a maiatzak 18 Peschici-Pontedera History.gif 50 (banakako erlojupekoa)  Italia Ivan Basso[1]  Italia Ivan Basso
12.a maiatzak 19 Livorno-Sestri Levante 165  Espainia Joan Horrach  Italia Ivan Basso
13.a maiatzak 20 Alessandria-La Thuile 216  Italia Leonardo Piepoli  Italia Ivan Basso
14.a maiatzak 21 Aosta-Domodossola 224  Kolonbia Luis Felipe Laverde  Italia Ivan Basso
15.a maiatzak 22 Mergozzo-Brescia 182  Italia Paolo Bettini  Italia Ivan Basso
16.a maiatzak 23 Rovato-Monte Bondone 180  Italia Ivan Basso  Italia Ivan Basso
17.a maiatzak 24 Termeno-Plan de Corones 126  Italia Leonardo Piepoli  Italia Ivan Basso
18.a maiatzak 25 Dobbiaco-Gemona del Friuli 210  Alemania Stefan Schumacher  Italia Ivan Basso
19.a maiatzak 26 Pordenone-Passo San Pellegrino 224  Euskadi Juan Manuel Gárate  Italia Ivan Basso
20.a maiatzak 27 Trento-Aprica 211  Italia Ivan Basso  Italia Ivan Basso
21.a maiatzak 28 Museo del Ghisallo-Milán 140  Alemania Robert Förster  Italia Ivan Basso
  • 17. etapa aldatua izan zen, hasierako kilometroak aldatuz eta helmuga 6 kilometro lehenago jarriz, ondorioz, "Plan de Corones"en goiko zati gogorrera iritsi ez zelarik.

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Ivan Basso  Italia CSC 91h 33' 36"
2. José Enrique Gutiérrez  Espainia PHO + 9' 18"
3. Gilberto Simoni  Italia SDV + 11' 59"
4. Damiano Cunego  Italia LAM + 18' 16"
5. Paolo Savoldelli  Italia DSC + 19' 22"
6. Sandy Casar  Frantzia FDJ + 23' 53"
7. Juan Manuel Gárate  Euskadi QST + 24' 26"
8. Franco Pellizotti  Italia LIQ + 25' 57"
9. Víctor Hugo Peña  Kolonbia PHO + 26' 27"
10. Patxi Vila  Euskadi LAM + 27' 34"


Puntukako sailkapena
1. Paolo Bettini  Italia QST 169 puntu
2. Ivan Basso  Italia CSC 158 puntu
3. José Enrique Gutiérrez  Espainia PHO 132 puntu


Mendiko sailkapena
1. Juan Manuel Gárate  Euskadi QST 64 puntu
2. Ivan Basso  Italia CSC 56 puntu
3. Fortunato Baliani  Italia PAN 52 puntu


Intergiroaren sailkapena
1. Paolo Savoldelli  Italia DSC 775 puntu
2. José Enrique Gutiérrez  Espainia PHO 651 puntu
3. Ivan Basso  Italia CSC 595 puntu


Taldekako sailkapena
1. Phonak Hearing Systems  Suitza PHO 274h 21' 31s
2. Lampre-Fondital  Italia LAM + 7' 36"
3. Discovery Channel  AEB DSC + 16' 05"

Puerto Operazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giro honetan Puerto Operazioa deituriko doping auziarekin lotutako zenbait gertaera gertatu ziren. Gertaera hauek ulertzeko funtsezkoak izango ziren Guardia Zibilak auziari buruzko bere txostenean erakutsitako informazio eta frogak (lasterketan zehar grabatuak izan ziren telefonozko elkarrizketa adierazgarriak barne). Dopingaren aurkako Puerto Operazioaren lehen berriak 2006ko maiatzak 23an jakin ziren (atxiloketen eguna), hau da, Italiako Giroaren azken astean, eta italiar itzulia "maiatzeko jaialdia" bezala identifikatua izan zela Eufemiano Fuentesi eta bere laguntzaileei kendutako dokumentazioan. Gainera, doping sareko postaria zen Alberto Leónek, atxilotu zutenean maiatzak 22an, Giroa ospatzen ari zen bitartean, datatua zegoen Milanerako hegazkin txartel baten egiaztagiria zuen aldean.

Erregistroetan lortu zen 65 dokumentuan maiatzean ospatzen den jaialdiko partehartzaile eta laguntzaile zerrenda bat zegoen, non, Alberto León eta Alessandro Kalcez gain (laguntzaileak garraio lanetan), bitxia bada ere, lasterketa arrazoi bitxiengatik utzi edo itzulian ekitaldi bikaina izan zuten beste bost txirrindulari zeuden.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]