2007ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
2007ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Abenduaren 8, 2007
Egoitza Ahoy Arena, Rotterdam
Aurkezlea(k) Sipke Jan Bousema
Kim-Lian van der Meij
Antolatzailea Algemene Vereniging Radio Omroep (AVRO)
Partaide kopurua 17
Irabazlea "S druz'yami"
Alexey Zhigalkovich
 Bielorrusia

2007ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren bosgarren edizioa izan zen. Rotterdamgo Ahoy aretoan ospatu zen, Herbeheretan, abenduaren 8an.

Garailea Bielorrusiako Alexey Zhigalkovich izan zen, "S druz'yami" abestiarekin. Bielorrusiaren bigarren garaipena izan zen.

Hamazazpi herrialde izan ziren partaide, aurreko urtean baino gehiago. Armenia, Bulgaria, Georgia, eta Lituaniak lehen agerraldia egin zuten. Bestalde, Kroazia eta Espainia, hurrenez hurren lehen bi edizioetako garaileak, erretiratu egin ziren.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Georgia Georgiera Mariam Romelashvili "Odelia Ranuni" (ოდელია რანუნი) Arraroa da 4 116
02  Belgika Nederlandera Trust "Anders" Ezberdina 15 19
03  Armenia Armeniera Arevik "Erazanq" (Երազանք) Egin amets 2 136
04  Zipre Greziera Yiorgos Ioannides "I mousiki dinei ftera" (Η μουσική δίνει φτερά) Musikak hegalak ematen ditu 14 29
05  Portugal Portugesa Jorge Leiria "Só quero é cantar" Kantatzea besterik ez dut nahi 16 15
06  Errusia Errusiera Alexandra Golovchenko "Otlichnitsa" (Отличница) Ikasle bikaina 6 105
07  Errumania Errumaniera 4Kids "Sha-la-la" 10 54
08  Bulgaria Bulgariera Bon-Bon "Bonbolandiya" (Бонболандия) Bonboi lurraldea 7 86
09  Serbia Serbiera Nevena Božović "Piši mi" (Пиши ми) Idatzi nazazu 3 120
10  Herbehereak Nederlandera Lisa, Amy & Shelley "Adem in, adem uit" Arnasa hartu eta bota 11 39
11  Mazedonia Mazedoniera Rosica Kulakova & Dimitar Stojmenovski "Ding Ding Dong" (Динг Динг Донг) 5 111
12  Ukraina Ukrainera Ilona Halytska "Urok hlamuru" (Урок гламуру) Glamour ikasgaia 9 56
13  Suedia Suediera Frida Sandén "Nu eller aldrig" Orain edo inoiz 8 83
14  Malta Ingelesa Cute "Music" Musika 12 37
15  Grezia Greziera Made in Greece "Kapou berdeftika" (Καποu μπερδεύτηκα) Nahasia 17 14
16  Lituania Lituaniera Lina Joy "Kai miestas snaudžia" Hiria lotan dagoenean 13 33
17  Bielorrusia Errusiera Alexey Zhigalkovich "S druz'yami" (С друзьями) Lagunekin 1 137

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]