2007ko Milan-San Remo txirrindularitzako lasterketa klasiko honen 98. edizioa izan zen. 2007ko martxoaren 24an egin zuten Milan eta San Remo artean, 298 kilometroko ibilbidearekin.
Garailea Óscar Freire kantabriarra izan zen, San Remoko helmugako esprintean Allan Davis australiarrari eta Tom Boonen belgikarrari gailendu zitzaielarik.