2007ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Nafarroako Parlamenturako
hauteskundeak
Escudo de Navarra (Institucinal).svg

1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995
1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015

2007ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak urte horretako maiatzaren 28an egin ziren. VII. Legealdiko 50 parlamentariak hautatu ziren.

Emaitza ofizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Escudo de Navarra (oficial).svg 2007ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak

Alderdia Botoak % Eserlekuak +/-
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) 138.031 42,80 22 1
Nafarroa Bai (NaBai) 77.625 24,07 12 12
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) 77.135 22,65 12 1
Nafarroako Demokraten Konbergentzia (CDN) 14.259 4,42 2 2
Nafarroako Ezker Batua (NEB) 14.244 4,42 2 2
Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa (NOK) 1.290 0,42 0 Arrow Blue Right 001.svg
Euskal Herriko Karlista Alderdia (EKA) 541 0,02 0 Arrow Blue Right 001.svg

Hauteskunde hauetan, 471.647 nafarretatik 347.851ek bozkatu zuten (%73,80a), hau da, 123.796 abstentzioak izan ziren (%26,20a). Miguel Sanz Sesma UPNko zerrendaburua presidente bihurtu zen.

Hautes zerrenden legez kanporatzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezker Abertzaleak babestutako Nafarroako Abertzale Sozialistak-en eta Eusko Abertzale Ekintzaren (EAE-ANV) hautes-zerrendak legez kanporatu zituzten Espainiako epaitegiek Alderdien Legeari jarraituz. Ezker Abertzaleak, baina, EAE-ANVren aldeko boto eskatu zuen, ofizialki nulutzat hartu zena, eta 18.285 boto jaso zituen. Emaitza horietan oin hartuz, EAE-ANVk 2 eserleku aldarrikatu zituen Nafarroako Parlamentuan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]