2008ko Greziako istiluak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atenasko enfrentamenduak.

Greziako 2008ko istiluak abenduaren 6an hasi ziren, Atenasko Exarcheia auzoan Greziako Poliziako indar berezietako (Epaminondas Korkoneas) kide batek Alexandros Grigoropoulos 15 urteko gaztea (grezieraz Αλέξανδρος Γρηγορόπουλος) tiroz hil zuenean. Gertaera horrek kale-istilu eta enfrentamendu larriak eragin zituen abenduaren 7ko goizean Atenasko kaleetan.

Istiluetan gazteek poliziari aurre egin zioten barrikadak jarriz eta molotov koktelak jaurtiz. Halaber, hainbat saltoki eta eraikin ere erasotu zituzten. Istiluok Tesaloniki Greziako bigarren hirira hedatu ziren, baita beste hainbatera ere.

Abenduaren 8an, ezkerreko alderdiek deituta, milaka lagunek manifestazioa burutu zuten Atenasko kaleetan zehar hilketa salatu eta klase politikoaren aurka azaltzeko. Liskarrek beste hirietara zabaltzen jarraitu zuten.

Grebak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istiluak Tesalonikiko unibertsitatean.

Unibertsitateetako irakasleek hiru eguneko grebara deitu zuten. Ikasle mugimenduak ere hainbat lan-uzte antolatu zituen.

Abenduaren 10erako greba orokorrerako deialdia zabaldu zen Grezia osoan, "Karamanlis-en gobernuaren eta krisi ekonomikoaren aurka"[1].

Istiluen eta protesten kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandrosen hilketa salatzeko istiluak, Atenaseko eta Greziako beste hirietara zabaldu ziren. Bien bitartean, Europa eta Munduko beste zenbait hiritan ere protestak antolatu ziren.

Estatua Hiria(k)
 Grezia Atenas, Tesalonika, Ioanina, Komotini, Kastoria, Patras,Tripoli, Volos, Trikala, Mytilene, Agrinio, Kavala, Korfu, Pireus, Chania, Heraklion, Rhodes, Karditsa, Lamia, Stylida, Drama, Xanti[2], Lagkadas, Kozani, Alexandropoli, Larisa eta Korinto.
 Suedia Stockholm
 Argentina Buenos Aires
 Armenia Viena
 Alemania Berlin, Hanburg, Kolonia, Hanover, Leipzig, Bremen, Dresden eta Nurenberg
 Erresuma Batua Londres eta Edinburg
 Zipre Larnaca, Nikosia eta Paphos
 Italia Florentzia, Venezia, Erroma, Turin eta Bolonia[3]
 Espainia Sevilla, Madril eta Bartzelona
 Danimarka Kopenhage[4]
 Frantzia Paris[5] eta Bordele
 Errusia Mosku[6]
 Turkia Istanbul[6]
 AEB New York[7] eta Olympia
 Irlandako Errepublika Dublin
 Belgika Brusela eta Gent
 Suitza Zurich
 Australia Melbourne
 Errumania Bukarest
 Bulgaria Sofia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2008ko Greziako istiluak Aldatu lotura Wikidatan