2009ko Ürümqiko istilu etnikoak

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

2009ko Ürümqiko istilu etnikoak Xinjiang probintziako hiriburu den Ürümqi hirian egondako istilu etniko larriak izan ziren. 2009ko uztailaren 5etik uztailaren 6ra bitartean, uigur gutxiengo musulmanaren kideek hainbat manifestazio antolatu zituzten Ürümqi hirian, baina manifestazio baketsu zirenetan indarkeria zabaldu zen, eta ehundaka auto, autobus, denda eta bestelako ondasunak birrindu zituzten. 150 pertsonatik gora hil ziren[1], gehienak Txinako Herri Errepublikako gehiengo etnia den Han etniako kideak.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goian ezkerraldean, Ürümqi hiria, istiluak gertatu ziren lekua.

Istiluen sortzailea antza denez 2009ko ekainaren 26an Txinako Guangdong probintziako lantegi batean egondako hilketa izan zen. Bertako langileen artean emakume bat bortxatu zuena uigur etniako kide bat izan zela zabaldu, eta bi uigur hil zituzten. Txinako poliziak arduradunak atxilotu zituen arren, hilketa gertatu eta egun batzuetara, manifestazioa antolatu zuten, Guangdongetik milaka kilometrora, uigur etniako kideak nagusi diren Xinjiang probintzian.

Istiluak eta hilketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 5ean arratsaldeko seiak aldera, lehendik antolatutako manifestaldietan indarkeria nagusitu zen, eta bertan parte hartu zuten 3.000 pertsona inguruk[2], kotxeak, autobusak eta eraikinak erretzen hasi ziren. Autobusetako batzuk makilekin jo eta erabat birrindu zituzten, ondoren su emateko. Nahiz eta Europan dagoen "Uigurdarren Nazioarteko Biltzarrak" manifestazioa baketsua zela izan, Flickr, Twitter eta Youtube hainbat erabiltzailek jarritako bideo eta argazkiek, kontrakoa erakutsi zuten. Horrez gain, poliziak uigurren aurka tiro egin zutela esan arren, agertutako bideo eta argazkitan ez da holakorik ikusten, eta Biltzarrak ez du hildako uigurrei buruzko daturik jakitera eman.

Guztira 260 auto, 190 autobus, 220 sute eta bi eraikin erabat erre ziren uztailaren 5eko arratsaldetik, hurrengo eguneko goizera[3]. Horrez gain, Urumqiko ospitale nagusiak zauritutako 816 pertsonetatik 291 hartu zituen, 233 Han etniakoak, 39 uigur etniakoak eta gainontzekoak Txinako beste hainbat etnietako kideak.

Erasoa Han etniako biztanleriaren aurkakoa izan arren, beste zenbait etnietako biztanleei ere egin zieten eraso. 106. autobusean etxera bueltan zihoan 23 urteko emakumezko uigurtarra esaterako, buruan jo zuten egurrezko makila batekin[4]. Nahiz eta hainbat lantegi eta denda txikiri su eman, hildako gehienak kalean hil zituzten, burua txikituta. Ospitaleetara eramandako zaurituek ere antzeko zauriak zituzten, buruan eta gorputz osoan, jasandako jipoiengatik.

Ondorengo egunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xinjiang eskualde autonomoko gobernuak, ezin izan zion egoerari aurre egin, eta nahiz eta negar egiteko gasak jaurti, ezin izan zuen sarraskia eragotzi. Ondorengo egunetan, Ürümqi hiri barruko mugimenduak erabat kontrolatu zituzten. uztailaren 7an, Han etniako dozenaka kide, kalera atera ziren, makila eta bestelakoekin euren buruak defendatzeko. Euren esanetan, "gobernuak egingo ez zuena egingo zuten beraiek"[5]..

Europan bien bitartean, Txinak Herbehereetan duen enbaxadari eraso egin eta Txinako bandera erre zuen uigur talde batek[6].

Nazioarteko komunikabideen jokabidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 6an, nazioarte mailan Ürümqin gertatutakoa hedatzen hasi zenean, oraindik inork gutxi zekien Xinjiang probintziako hiriburuan zer gertatu zen, baina BBC, Berliner Zeitung eta bestelako komunikabideek ontzat eman zuten Europako uigurren batzordeak emandako bertsioa, eta "sarraski" hitza eta "errepresio" hitzak aipatu zituzten. Amnesty International erakundeak ere gobernuaren sarraskia gertatu zela esan zuen[7]. Orduak aurrera egin ahala, bortizki jipoitutako Han etniako dozenaka pertsonen gorpuen argazkiak interneten agertu ziren arren[8], komunikabideek ez zuten bertsio ofiziala aldatu. Euskal Herriko komunikabideek ere, bertsio orokorrarekin bat egin zuten.

Urumqin zegoen nazioarteko komunikabide bateko kide bakarrak, The Daily Telegraph egunkariko Peter Foster kazetariaren uztailaren 6ko artikuluak, argi erakusten du, nortzuk izan ziren biktimak eta nortzuk hiltzaileak[9].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]