2009ko Lazkaoko atentatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
2009ko Lazkaoko atentatua
Ertzaintza atentado lazkao 2009.jpg
Ertzainak kalteak neurtzen
Lekua Lazkao
 Gipuzkoa
Data 2009ko otsailaren 23a
Eraso mota Atentatu terrorista
Armak Motxila-bonba[1]
Heriotzak/Zaurituak 0
Egileak ETA[2]

2009ko Lazkaoko atentatua 2009ko otsailaren 23an ETAk Lazkaoko PSE-EEren egoitzaren aurka buruturiko atentatua izan zen. Egoitzaren aurrean jarritako lehergailu batek eztanda egin zuen goizaldeko 3:00 aldera.[3]

Bi ordu lehenago, ezezagun batek ETAren izenean Gipuzkoako DYAra deitu zuen[3] atentatuaz ohartarazteko. Ertzaintza egoitzara hurbildu zen eta segurtasun-eremua ezarri zuten. Hainbat bizilagun eta taberna bat hustu ostean, bonbak eztanda egin zuen.

Bonbaren egitura eta atxiloketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ertzaintzaren lehen ikerketen arabera, lehergailua 8 Kg amonitolez osatuta zegoen. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren bozeramaile batek adierazi zuenez, ikerketak aurrera jarraitu zuen. Ondoren, martxoaren 4ean, Ertzaintzak atentatua egin zuen ustezko etakidea, Manex Castro, atxilotu zuen Hernanin.[4] 2010eko maiatzaren 6ean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzón epaileak Beñat Aguinagalde, Manex Castro, Ugaitz Errazkin eta Mikel Garmendia prozesatu zituen Lazkaoko PSE-EEren egoitzaren aurkako atentatuarengatik.[5]

Atentatuaren gaitzespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñaki Arrola PSE-EEko hautagaia Gipuzkoatik, prentsaurrekoa ematen

Beranduago, Udalak ez-ohiko bilera egin zuen udaleko alderdi politikoekin eta gaitzespen-testua aurrera atera zuten, alderdi guztiek baieztatua (EAJ, Aralar, PP, PSE-EE eta EB-B. Testuan esaldi hau azpimarratu zuten: "Beste behin bezala, ETA gure gizartean soberan dago". Halaber, aurreko beste hainbat atentatu ere gaitzetsi zituzten eta Patxi Albisu alkateak eta Bozeramaile Bilkurak bulego bat ireki zuten udaletxean, kalteak zituzten bizilagunek kalteen inguruko salaketak jartzeko.[9]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikariak gaitzespen-ekitaldian
Ekitaldia Lazkaoko udaletxe aurrean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]