2009ko Munduko Atletismo Txapelketa
Itxura
| 2009ko Munduko Atletismo Txapelketa | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | recurring sporting event edition (en) |
| Denbora-tarte | 2009ko abuztuaren 15a - 2009ko abuztuaren 23a |
| Data | 2009 |
| Edizio zenbakia | 12 |
← 2007
2011 → | |
| Kokaleku | Berlingo Olinpiar Estadioa |
| Herrialdea | Alemania |
| Koordenatuak | 52°31′N 13°14′E / 52.51°N 13.24°E |
| Antolatzailea | World Athletics |
| Partehartzaile kopuru | 1.895 |
| Parte-hartzaile | |
| Kirola | atletismo |
| Osatzen dute | |
| Webgune | berlin2009.org… |
2009ko Munduko Atletismo Txapelketa Nazioarteko Atletismo Federazioen Elkarteak antolatutako hamabigarren Munduko Atletismo Txapelketa izan zen. Berlingo Olympiastadionean jokatu zen, Alemanian, 2009ko abuztuaren 15etik abuztuaren 23ra. Guztira, 202 herrialdetako 2.101 atletek hartu zuten parte txapelketan. Maratoia eta martxako probak Brandenburgoko Atean hasi eta bukatu ziren.
Domina taula
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoen emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 Valerii Bortxin errusiarrak hasieran irabazi zuen 20 km martxako urrezko domina (1:18:41), baina doping-kontrolean positibo eman zuenez deskalifikatu zuten. Wang Hao lehen postura igo zen.
- 2 Sergei Kirdiapkin errusiarrak hasieran irabazi zuen 50 km martxako urrezko domina (3:38:35), baina doping-kontrolean positibo eman zuenez deskalifikatu zuten. Trond Nymark lehen postura igo zen.
Zelaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea | |||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Gorako jauzia |
2.32 m | 2.32 m | 2.32 m | |||
| Pertika jauzia |
5.90 | 5.85 | 5.80 | |||
| Luzera jauzia |
8.54 | 8.47 | 8.37 | |||
| Jauzi hirukoitza |
17.73 WL |
17.55 | 17.36 | |||
| Pisu-jaurtiketa |
22.03 WL |
21.91 | 21.37 PB | |||
| Disko-jaurtiketa |
69.43 PB |
69.15 NR |
66.88 | |||
| Mailu-jaurtiketa |
80.84 | 79.30 | 78.09 | |||
| Xabalina-jaurtiketa |
89.59 | 86.41 | 82.97 | |||
| Dekatloia |
8790 WL |
8640 | 8479 PB3 | |||
- 3 Aleksandr Pogorelov errusiarrak hasieran brontzezko domina irabazi zuen (8528), baina doping-kontrolean positibo eman zuenez deskalifikatu zuten. Oleksiy Kasyanov hirugarren postura igo zen.
Emakumezkoen emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 4 Natalia Rodríguez espainiarrak hasieran irabazi zuen 1500 metroko urrezko domina (4:03.37), baina doping-kontrolean positibo eman zuenez deskalifikatu zuten. Maryam Yusuf Jamal lehen postura igo zen.
- 5Marta Domínguez espainiarrak hasieran irabazi zuen 3000 metroko oztopoen urrezko domina (9:07.32), baina Kirolaren Arbitraje Auzitegiak 2015ean hiru urteko debekua ezarri zion doping-arau-hausteagatik. Yuliya Zarudneva lehen postura igo zen.
- 6 Olga Kaniskina errusiarak hasieran irabazi zuen 20 km martxako urrezko domina (1:28:09), baina doping-kontrolean positibo eman zuenez deskalifikatu zuten. Olive Loughnane lehen postura igo zen.
- 7 Errusiako taldeak (Anastasiia Kapatxinskaia, Tatiana Firova, Liudmila Litvinova, Antonina Krivoxapka...) hasieran zilarrezko domina irabazi zuen (3:21.64), baina doping arau-hausteagatik deskalifikatu zuten. Britainiar taldea bigarren postura igo zen.
Zelaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea | |||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Gorako jauzia |
2.04 | 2.028 | 1.99 | |||
| Pertika jauzia |
4.75 | 4.65 (Chelsea Johnsonekin batera) |
Ez zen brontzezko dominarik eman | |||
| Luzera jauzia |
7.10 WL |
6.80 | 6.77 | |||
| Jauzi hirukoitza |
14.95 | 14.61 | 14.58 | |||
| Pisu-jaurtiketa |
20.44 | 20.20 PB |
19.89 PB | |||
| Disko-jaurtiketa |
65.44 PB |
65.31 | 65.20 | |||
| Mailu-jaurtiketa |
77.96 WR |
77.12 NR |
74.49 | |||
| Xabalina-jaurtiketa |
67.30 | 66.42 | 64.51 PB9 | |||
| Heptatloia |
6731 WL |
6493 PB |
6471 | |||
- 8 Anna Chicherova errusiarrak hasieran zilarrezko domina irabazi zuen (2.02), baina doping-kontrolean positibo eman zuenez deskalifikatu zuten. Ariane Friedrich bigarren postura igo zen.
- 9 Mariya Abakumova errusiarrak hasieran brontzezko domina irabazi zuen (66.06), baina doping-kontrolean positibo eman zuenez deskalifikatu zuten. Monica Stoian hirugarren postura igo zen.
