2010eko Frantziako Tourra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

2010eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 97. edizioa izan zen. 2009ko uztailak 3an hasi eta uztailak 25ean amaitu zen. 3640,9 kilometroko ibilbidea izan zuen, 20 etapa eta sarrerako etapa batean banatuta. Edizio honetan erlojupeko 60,9 kilometro egon ziren. Edizio hau Herbehereetako Rotterdam hirian hasi eta Parisen amaitu zen.

Edizio honetan Pirinioetako mendateak omendu ziren, (bereziki Tourmaleta), mendate hauek igaro ziren lehen aldiaren mendeurrena bete baitzen, 1910ean.

197 txirrindularik parte hartu zuten, 22 taldetan banatuta, horietatik, proba 170ek amaitu zutelarik, historiako kopuru handiena izan zena.

Itzulia 8 kilometroko sarrerako etapa batekin hasi zen. Hurrengo egunetan, itzuliak Belgika zeharkatu zuen Frantziara iritsi arte, hirugarren etapan Paris-Roubaix klasikak zeharkatutako zenbait pabesezko zati igaroz. Ondoren, zortzigarren etapan, Alpeetara iritsi zen. Hamalaugarren etapan hasi ziren Pirinioetako lau etapak. Azkenik, uztailak 25ean amaitu zen itzulia, Parisen.

Itzulia irabazi zuena, aurreko urtean bezala, Alberto Contador madrildarra izan zen, Andy Schleckekin lehia gogor bat izan ondoren (aurreko urtean bezala, sailkapen nagusian bigarren eta gazteen sailkapenean lehena izan zena, azken sailkapen hau hirugarren aldiz jarraian irabaziz). Hirugarrena Denis Menxov izan zen, Samuel Sanchez azkenaurreko etapako erlojupekoan garaitu ondoren, Euskalteleko txirrindularia azkenik laugarren izan zelarik.

Gainontzeko sailkapenen garaileak honakoak izan ziren: Alessandro Petacchi puntukakoan, Anthony Charteau mendikoan, RadioSchack taldekakoan eta Sylvain Chavanel lehiakortasunarenean. Aurreko urtean bezala, Mark Cavendish britainiarra izan zen etapa gehien irabazi zituena, bostekin, guztiak esprintean.

Partehartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baieztatutako 16 talde zeuden 2008tik, hauek oraindik jarraitzen zuten 2008ko UCI ProTour mailako taldeak ziren. Ondoren, 2010eko UCI ProTour mailako Team RadioSchack taldeak ere toki finkoa zuela eta edizio honetan 22 taldek parte hartuko zutela ere iragarri zen (talde kopuru honetara ez zen iristen 2003ko ediziotik). Azkenik, martxoak 30ean iragarri ziren 22 talde horiek osatzeko falta ziren bost taldeak. Hauek Profesional Kontinental mailako Garmin-Transitions, BMC Racing Team, Sky Professional Cycling Team, Team Katusha eta Cervélo Test Team izan ziren, hala, 2010eko ProTour mailako talde guztiak gonbidatuz. Horregatik, kanpoan geratu ziren gonbidatua izateko itxaropena zuten taldeak, Skil-Shimano eta Vacansoleil Pro Cycling Team herbeheretarrak kasu, Tourra Herbehereetan hasten baitzen eta, mailagatik, sar zitekeen eta gonbidatzek geratu zen Saur-Sojasun talde frantziarra, egoera berean kanpoan geratu ziren azken talde frantziarrak Agritubel eta R.A.G.T. Semences izan ziren [[2005eko Frantziako Tourra|2005eko Frantziako Tourrean izan ziren.

Hautaketa honen ondoren, itzulian 22 taldek parte hartu zuten: ProTour mailako 18 taldeek eta Profesional Kontinental mailako 4k (Bouygues Telecom, BMC Racing Team, Cervélo Test Team eta Cofidis. Hala, hasiera batean, 198 txirrindulariko pelotoi bat osatuz, ondoren 197 izan zirena, Xavier Florencio kanporatua izan ondoren, talde bakoitzeko 9 txirrindulari egon zirelarik, batean izan ezik, proba 8rekin hasi zuena (lasterketa profesionaletarako ezarritako 200 txirrindulariko mugatik gertu), horietatik, proba 170ek amaitu zirelarik. Talde guztiak honakoak izan ziren:

Taldea Kodea.

UCI

Maila Taldeko liderra
 KAZ Astana AST UCI ProTour  ESP Alberto Contador
 DEN Team Saxo Bank SAX UCI ProTour  LUX Andy Schleck
 USA Team RadioShack RSH UCI ProTour  USA Lance Amstrong
 GBR Sky Professional Cycling Team SKY UCI ProTour  GBR Bradley Wiggins
 ITA Liquigas LIQ UCI ProTour  ITA Ivan Basso
 CZE Roman Kreuziger
 USA Garmin-Transitions GRM UCI ProTour  USA Christian Vande Velde
 USA Tyler Farrar
 FRA FDJ FDJ UCI ProTour  FRA Christophe Le Mevel
 FRA Sandy Casar
 RUS Team Katusha KAT UCI ProTour  RUS Vladimir Karpets
 ESP Joaquim Rodríguez
 FRA Ag2r-La Mondiale ALM UCI ProTour  IRL Nicolas Roche
 FRA John Gadret
 ITA Rinaldo Nocentini
 SUI Cervélo Test Team CTT Profesional Kontinental  ESP Carlos Sastre
 BEL Omega Pharma-Lotto OLO UCI ProTour  BEL Jurgen Van Den Broeck
 USA Team Columbia-HTC THR UCI ProTour  GBR Mark Cavendish
 BEL Maxime Monfort
 AUS Michael Rogers
 USA BMC Racing Team BMC Profesional Kontinental  AUS Cadel Evans
 BEL Quick Step QST UCI ProTour  FRA Sylvain Chavanel
 ITA Team Milram MRM UCI ProTour  GER Linus Gerdemann
 GER Gerald Ciolek
 FRA Bbox Bouygues Télécom BBO Profesional Kontinental  FRA Thomas Voeckler
 ESP Caisse d'Epargne GCE UCI ProTour  ESP Luis León Sánchez
 FRA Christophe Moreau
 FRA Cofidis, le Crédit en Ligne COF Profesional Kontinental  EST Rein Taaramäe
 Euskadi Euskaltel-Euskadi EUS UCI ProTour  ESP Samuel Sánchez
 NLD Rabobank RAB UCI ProTour  RUS Denis Menxov
 NED Robert Gesink
 ITA Lampre-Farnese Vini LAM UCI ProTour  ITA Damiano Cunego
 ESP Footon-Servetto FOT UCI ProTour  ITA Eros Capecchi
 Euskadi Arkaitz Durán


Aurrekoa
2009ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
2010eko uztailak 3 eta 25 artean ospatua
Ondorengoa
2011ko Frantziako Tourra
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2010eko Frantziako Tourra Aldatu lotura Wikidatan