2011ko Munduko Errugbi Txapelketa

Hau artikulu on bat da. Egin klik hemen informazio gehiagorako.
Wikipedia, Entziklopedia askea
2011ko Munduko Errugbi Txapelketa
2011 Rugby World Cup
Webb Ellis Cup 2011 RWC.jpg
Egoitza Zeelanda Berria
Datak2011ko irailaren 9tik irailaren 23ra
Parte- hartzaileak20 (aurretik 91 artean sailkatuak)
Ikusleak1.363.201
29.635 partiduko
TxapeldunaZeelanda Berria Zeelanda Berria
TxapeldunordeaFrantzia Frantzia
HirugarrenaAustralia Australia
LaugarrenaGales Gales
Puntugile onenaHegoafrika Morné Steyn (62)
Entsegugile onenaIngalaterra Chris Ashton (6)
Frantzia Vincent Clerc (6)
Webguneawww.rugbyworldcup.com
Aurretik: 2007ko Munduko Errugbi Kopa
Ondoren: 2015eko Munduko Errugbi Kopa

2011ko Munduko Errugbi Kopa gizonezkoen zazpigarren Munduko Errugbi Kopa izan zen. Zeelanda Berrian jokatu zen, 2011ko irailaren 9tik urriaren 23ra.[1] 20 taldek parte hartu zuten, eta Zeelanda Berriko selekzioa atera zen txapeldun, Aucklandeko Eden Park estadioan jokatutako finalean Frantziari 8 eta 7 irabazirik.[2]

Egoitzaren hautaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an Zeelanda Berriak Australiarekin batera antolatu zuen lehenbiziko Munduko Errugbi Kopa. Era berean, 2003ko Munduko Errugbi Txapelketa bi herrialde horietan ospatzea aurreikusia zegoen baina, partidak jokatu behar ziren lekuei buruz Zeelanda Berriak eta Australiak zituzten desadostasunen ondorioz, azkenik urte hartako txapelketa Australian bakarrik jokattzea erabaki zen.

Errugbiko Mundialaren banderak Zeelanda Berriko kaleetan. Erdialdean, Zeelanda Berriko errugbi selekzioaren ikurra den zilarrezko iratzearen bandera, eta eskuinaldean Australiako bandera.

2005. urtean, British and Irish Lions taldeak burututako itzuliaren ostean, hainbat iritzi kritikok nabarmendu zuten Zeelanda Berriko kirol azpiegiturak ez zirela aski neurri harteko gertakizun bat antolatzeko. Gerta zitezkeen arazoei aurre egiteko asmoz, 2011ko proiektuak Aucklandeko Eden Park eta beste zenbait estadioren handitzea ekarri zuen, txapelketaren kirol eta merkataritza bideragarritasuna ziurtatzeko.

Zeelanda Berriarekin batera, Japoniak eta Hegoafrikak ere aurkeztu zuten beren hautagaitza. Hiruetatik Japonia zen txapelketa antolatzeko faborito nagusia. Bere alde hautatua izan ezkero Asia burutuko zen aurreneko txapelketa izan zela zegoen, baita International Rugby Board (IRB) erakundeak Hegoafrika eta Zeelanda Berria bezalako herrialde errugbizaleetatik urruti txapelketa bat burutzeko erakutsi zuen aldeko iritzia ere, gainera Japoniako hautagaitzak aurretik ospatu zen 2002ko Munduko Futbol Txapelketaren egitura bikaina ere bazuen. Azkenik 2009an Japoniak txapelketa hau antolatzeko kargua jaso zuen, baina hau txapelketa honen bederatzigarren ekitaldia izan den 2019ko Munduko Errugbi Txapelketa izango da.

Hego Afrikako hautagaitzak Springbok kapitain ohia izan zen Francois Pienaarren zuzendaritzapean antolatutako 1995ko Munduko Errugbi Txapelketak lortutako arrakasta handiaren ondorioz babes handia alde zuen, baina azkenik ez zuen izendatzea lortu ahal izan.

Zeelanda Berriko proiektuak Zeelandaberritar Errugbi Batasuna erakundea nahiz herrialde hartako Gobernua eta Lehen Ministroa, eta bertako errugbi selekzioko jokalarien babesa ere bazuen, azken horien ordezkaria euren kapitaina izan zelarik.

2005ko ekainean eta uztailean IRB erakundeko komisarioek herrialde bakoitza bisitatu eta hauen txosten bana burutu zituzten. Azkenean 2005eko azaroaren 17an Dublin hiriburuan IRBko erakundeak urteroko biltzarrean burututako bozketan kontseiluko kide bakoitzak bozka eman zuen. Bi txanda jazo ziren: Hegoafrikar hautagaitza lehenbiziko txandan kaleratua izan zen, eta bigarren txandaren ondoren Zeelanda Berria txapelketa antolatzaile berria izendatu zuten.

Parte hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogei taldek hartu zuten parte 2011ko Munduko Kopan. Hurrengo 12ak 2011ko koparako klasifikatu ziren 2007ko munduko kopan lorturiko emaitzengatik (euren taldeetan lehen hiruen artean geratu baitziren).

Beste zortzi taldeak, lurraldekako kalifikazio txapelketa bitartez klasifikatu ziren.

Errusia da 2011ako munduko kopan lehenengoz munduko kopa batean debuta egin zuen talde bakarra.

Hiriak eta estadioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko Munduko Errugbi Kopako 13 egoitzak 2009ko martxoaren 12an onartu ziren[3]. Halere, 2011ko Christchurcheko lurrikarak Christchurch hirian eragina izan zuenez, hiri honen egoitza erretiratua izan zen eta berea zen ordezkaritza beste egoitza batzuen artean banatu zen[4].

Auckland Wellington Dunedin Auckland
Eden Park Westpac Stadium Forsyth Barr Stadium North Harbour Stadium
36°52′30″S 174°44′41″E / 36.87500°S 174.74472°E / -36.87500; 174.74472 (Eden Park) 41°16′23″S 174°47′9″E / 41.27306°S 174.78583°E / -41.27306; 174.78583 (Wellington Regional Stadium) 45°52′9″S 170°31′28″E / 45.86917°S 170.52444°E / -45.86917; 170.52444 (Otago Stadium) 36°43′37″S 174°42′6″E / 36.72694°S 174.70167°E / -36.72694; 174.70167 (North Harbour Stadium)
Eserlekuak: 60.000 Eserlekuak: 40.000 Eserlekuak: 30.000 Eserlekuak: 30.000
Eden Park cropped.jpg Westpac Trust stadium viewed from Wadestown.jpg Dunedin Forsyth Barr Stadium.JPG North Harbour Stadium East Side.jpg
Hamilton Rotorua
Waikato Stadium Rotorua Int'l Stadium
Eserlekuak: 30.000 Eserlekuak: 26.000
37°46′52″S 175°16′6″E / 37.78111°S 175.26833°E / -37.78111; 175.26833 (Waikato Stadium) 38°9′21″S 176°13′27″E / 38.15583°S 176.22417°E / -38.15583; 176.22417 (Rotorua Int'l Stadium)
Hamilton 03.jpg Rotorua looking south from Mt Ngongotaha.JPG
New Plymouth Nelson
Yarrow Stadium Trafalgar Park
39°4′13″S 174°3′54″E / 39.07028°S 174.06500°E / -39.07028; 174.06500 (Yarrow Stadium) 41°16′1″S 173°16′59″E / 41.26694°S 173.28306°E / -41.26694; 173.28306 (Trafalgar Park)
Eserlekuak: 26.000 Eserlekuak: 18.000
YarrowStadium20101002.jpg Trafalgar Park.jpg
Invercargill Whangarei Napier Palmerston North
Rugby Park Stadium Okara Park McLean Park Arena Manawatu
Eserlekuak: 17.000 Eserlekuak: 18.000 Eserlekuak: 22.000 Eserlekuak: 15.000
46°25′1″S 168°21′46″E / 46.41694°S 168.36278°E / -46.41694; 168.36278 (Rugby Park Stadium) 35°43′56″S 174°19′44″E / 35.73222°S 174.32889°E / -35.73222; 174.32889 (ITM Stadium, Okara Park) 39°30′7″S 176°54′46″E / 39.50194°S 176.91278°E / -39.50194; 176.91278 (McLean Park) 40°21′24″S 175°36′4″E / 40.35667°S 175.60111°E / -40.35667; 175.60111 (Arena Manawatu)
Rugby Park Invercargill.jpg Whangarei view from parahki.JPG Napier and bay.jpg Fmgstadium.JPG

Epaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko apirilaren 8an IRB erakundea batzartu eta txapelketa honetako taldekako fasean parte hartuko duten hamar epaile, zazpi epaile laguntzaile eta telebistako lau epaile hautatu zituen. Gainera, zazpi laguntzaileetako bik ordezko epailearen lanak burutuko dituzte.

Epaileak[5]
Herrialdea Izena
 Australia Steve Walsh
 Ingalaterra Wayne Barnes
 Ingalaterra Dave Pearson
 Frantzia Romain Poite
IRFU flag.svg Irlanda George Clancy
IRFU flag.svg Irlanda Alain Rolland
 Zeelanda Berria Bryce Lawrence
 Hego Afrika Craig Joubert
 Hego Afrika Jonathan Kaplan
 Gales Nigel Owens

Ordezko epaileak eta laguntzaileak[5]
Herrialdea Izena
 Frantzia Jérôme Garcès
 Zeelanda Berria Chris Pollock
Laguntzaileak[5]
Herrialdea Izena
 Ingalaterra Stuart Terheege
IRFU flag.svg Irlanda Simon McDowell
 Italia Carlo Damasco
 Zeelanda Berria Vinny Munro
 Gales Tim Hayes

Telebistako epaileak[5]
Herrialdea Izena
 Australia Matt Goddard
 Ingalaterra Graham Hughes
 Italia Giulio De Santis
 Hego Afrika Shaun Veldsman

Lehen fasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketako lehen fasean 5 taldez osatutako 4 multzo daude. Finalaurdenetara multzo bakoitzeko lehenbiziko bi taldeak igaroroko dira. Bestalde, ondoren partidu bakoitzaren aldamenean idatziak dauden orduak Zeelanda Berriko orduak dira, ez Euskal Herrikoak (hemengo ordutegia kontutan hartuz, partiduak goizeko ordu txikietan eta goizaldera jokatu ziren).

A Multzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzia eta Tongaren arteko partidua.
A MULTZOA
Postua Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Entsegu bonusak Galtze bonusak
1 Zeelanda Berria Zeelanda Berria 20 4 4 0 0 4 0
2 Frantzia Frantzia 11 4 2 0 2 3 1
3 Tonga Tonga 9 4 2 0 2 1 1
4 Kanada Kanada 6 4 1 1 2 0 0
5 Japonia Japonia 2 4 0 1 3 0 0
Zeelanda Berria eta Frantzia finalaurdenetara iragan ziren.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko irailaren 9a
20:30
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 41 - 10 Tonga Tonga Eden Park, Auckland
Epailea: George Clancy (IRL)
2011ko irailaren 10a
18:00
Frantzia Frantzia 47 - 21 Japonia Japonia North Harbour Stadium, Auckland
Epailea: Steve Nash (AUS)
2011ko irailaren 14a
17:00
Tonga Tonga 20 - 25 Kanada Kanada Northland Events Centre, Whangarei
Epailea: Jonathan Kaplan (RSA)
2011ko irailaren 16a
20:00
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 83 - 7 Japonia Japonia Waikato Stadium, Hamilton
Epailea: Nigel Owens (WAL)
2011ko irailaren 19a
20:30
Frantzia Frantzia 46 – 19 Kanada Kanada McLean Park, Napier
Epailea: Craig Joubert (RSA)
2011ko irailaren 21a
19:30
Tonga Tonga 31 - 18 Japonia Japonia Northland Event Centre, Whangarei
Epailea: Dave Pearson (ENG)
2011ko irailaren 24a
20:30
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 37 - 17 Frantzia Frantzia McLean Park, Napier
Epailea: Alain Rolland (IRE)
2011ko irailaren 27a
17:00
Kanada Kanada 23 - 23 Japonia Japonia McLean Park, Napier
Epailea: Jonathan Kaplan (RSA)
2011ko irailaren 1a
18:00
Frantzia Frantzia 14 – 19 Tonga Tonga Wellington Regional Stadium, Wellington
Epailea: Steve Walsh (AUS)
2011ko urriaren 2a
15:30
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 79 – 15 Kanada Kanada Wellington Regional Stadium, Wellington
Epailea: Romain Poite (FRA)

B Multzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Georgia eta Errumaniaren arteko partidua.
B MULTZOA
Postua Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Entsegu bonusak Galtze bonusak
1 Ingalaterra Ingalaterra 18 4 4 0 0 2 0
2 Argentina Argentina 14 4 3 0 1 1 1
3 Eskozia Eskozia 11 4 2 0 2 1 2
4 Georgia Georgia 4 4 1 0 3 0 0
5 Errumania Errumania 0 4 0 0 4 0 0
Ingalaterra eta Argentina finalaurdenetara iragan ziren.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko irailaren 10a
13:00
Eskozia Eskozia 34 - 24 Errumania Errumania Rugby Park Stadium, Invercargill
Epailea: Dave Pearson (ENG)
2011ko irailaren 10a
20:30
Argentina Argentina 9 - 13 Ingalaterra Ingalaterra Forsyth Barr Stadium, Dunedin
Epailea: Bryce Lawrence (NZL)
2011ko irailaren 14a
19:30
Eskozia Eskozia 15 - 6 Georgia Georgia Rugby Park Stadium, Invercargill
Epailea: George Clancy (IRE)
2011ko irailaren 17a
18:00
Argentina Argentina 43 - 8 Errumania Errumania Rugby Park Stadium, Invercargill
Epailea: Steve Walsh (AUS)
2011ko irailaren 18a
18:00
Ingalaterra Ingalaterra 41 – 10 Georgia Georgia Forsyth Barr Stadium, Dunedin
Epailea: Jonathan Kaplan (RSA)
2011ko irailaren 24a
20:30
Ingalaterra Ingalaterra 67 – 5 Errumania Errumania Forsyth Barr Stadium, Dunedin
Epailea: Romain Poite (FRA)
2011ko irailaren 25a
19:30
Argentina Argentina 13 - 12 Eskozia Eskozia Wellington Regional Stadium, Wellington
Epailea: Wayne Barnes (ENG)
2011ko irailaren 28a
20:30
Georgia Georgia 25 – 9 Errumania Errumania Arena Manawatu, Palmerston North
Epailea: Dave Pearson (ENG)
2011ko urriaren 1a
13:00
Ingalaterra Ingalaterra 16 – 12 Eskozia Eskozia Eden Park, Auckland
Epailea: Craig Joubert (RSA)
2011ko urriaren 2a
15:30
Argentina Argentina 25 – 7 Georgia Georgia Arena Manawatu, Palmerston North
Epailea: Alain Rolland (IRE)

C Multzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australia eta Irlandaren arteko partidua.
C MULTZOA
Postua Taldea Puntuak Jokalariak Irabaziak Berdinduak Galduak Entsegu bonusak Galera bonuska
1 Irlanda Irlanda 17 4 4 0 0 1 0
2 Australia Australia 15 4 3 0 1 3 0
3 Italia Italia 10 4 2 0 2 2 0
4 Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak 4 4 1 0 0 0 0
5 Errusia Errusia 1 4 0 0 4 0 1
Irlanda eta Australia finalaurdenetara iragan ziren.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko irailaren 11a
15:30
Australia Australia 32-6 Italia Italia North Harbour Stadium, Auckland
Epailea: Alain Rolland (IRE)
2011ko irailaren 11a
18:00
Irlanda Irlanda 22-10 Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak Yarrow Stadium, New Plymouth
Epailea: Craig Joubert (RSA)
2011ko irailaren 15a
19:30
Errusia Errusia 6-13 Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak Yarrow Stadium, New Plymouth
Epailea: Dave Pearson (ENG)
2011ko irailaren 17a
20:30
Australia Australia 6 - 15 Irlanda Irlanda Eden Park, Auckland
Epailea: Bryce Lawrence (NZL)
2011ko irailaren 20a
19:30
Italia Italia 53 - 17 Errusia Errusia Trafalgar Park, Nelson
Epailea: Wayne Barnes (ENG)
2011ko irailaren 23a
20:30
Australia Australia 67 – 5 Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak Wellington Regional Stadium, Wellington
Epailea: Nigel Owens (GLS)
2011ko irailaren 25a
18:00
Irlanda Irlanda 62 – 12 Errusia Errusia Rotorua International Stadium, Rotorua
Epailea: Craig Joubert (RSA)
2011ko irailaren 27a
19:30
Italia Italia 27 - 10 Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak Trafalgar Park, Nelson
Epailea: George Clancy (IRE)
2011ko urriaren 1a
15:30
Australia Australia 68 – 22 Errusia Errusia Trafalgar Park, Nelson
Epailea: Bryce Lawrence (NZL)
2011ko urriaren 2a
20:30
Irlanda Irlanda 36 – 6 Italia Italia Forsyth Barr Stadium, Dunedin
Epailea: Jonathan Kaplan (RSA)

D Multzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gales eta Samoaren arteko partidua.
D MULTZOA
Postua Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Entsegu bonusak Galera bonusak
1 Hegoafrika Hego Afrika 18 4 4 0 0 2 0
2 Gales Gales 15 4 3 0 1 2 1
3 Samoa Samoa 10 4 2 0 2 1 1
4 Fidji Fiji 5 4 1 0 3 1 0
5 Namibia Namibia 0 4 0 0 4 0 0
Hego Afrika eta Gales finalaurdenetara iragan ziren.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko irailaren 10a
15:30
Fidxi Fiji 49 - 25 Namibia Namibia Rotorua International Stadium, Rotorua
Epailea: Nigel Owens (WAL)
2011ko irailaren 1a
20:30
Hegoafrika Hego Afrika 17-16 Gales Gales Wellington Regional Stadium, Wellington
Epailea: Wayne Barnes (ENG)
2011ko irailaren 14a
14:30
Samoa Samoa 49 - 12 Namibia Namibia Rotorua International Stadium, Rotorua
Epailea: Romain Poite (FRA)
2011ko irailaren 17a
18:00
Hegoafrika Hego Afrika 49 - 3 Fidxi Fiji Wellington Regional Stadium, Wellington
Epailea: Romain Poite (FRA)
2011ko irailaren 18a
15:30
Gales Gales 17 - 10 Namibia Samoa Waikato Stadium, Hamilton
Árbitro: Alain Rolland (IRE)
2011ko irailaren 22a
20:00
Hegoafrika Hego Afrika 87 - 0 Namibia Namibia North Harbour Stadium, Auckland
Epailea: George Clancy (IRE)
2011ko irailaren 25ako
15:30
Fidxi Fiji 7 – 27 Samoa Samoa Eden Park, Auckland
Epailea: Bryce Lawrence (NZL)
2011ko irailaren 26a
19:30
Gales Gales 81 – 7 Namibia Namibia Yarrow Stadium, New Plymouth
Epailea: Steve Walsh (AUS)
2011ko irailaren 30a
20:30
Hegoafrika Hego Afrika 13 - 5 Samoa Samoa North Harbour Stadium, Auckland
Epailea: Nigel Owens (WAL)
2011ko urriaren 2a
18:00
Gales Gales 66 – 0 Fidxi Fiji Waikato Stadium, Hamilton
Epailea: Wayne Barnes (ENG)

Bigarren fasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanporaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Final laurdenak Finalerdiak Finala
                   
urriaren 8a,
Wellington Regional Stadium, Wellington
       
  IRFU flag.svg Irlanda  10
urriaren 15a,
Wellington Regional Stadium, Eden Park, Auckland
  Gales Gales  22  
  Gales Gales  8
urriaren 8a,
Eden Park, Auckland
    Frantzia Frantzia  9  
  Ingalaterra Ingalaterra  12
urriaren 23a,
Eden Park, Auckland
  Frantzia Frantzia  19  
  Frantzia Frantzia  7
urriaren 9a,
Wellington Regional Stadium, Wellington
    Zeelanda Berria Zeelanda Berria  8
  Hegoafrika Hego Afrika  9
urriaren 16a,
Eden Park, Auckland
  Australia Australia  11  
  Australia Australia  6 3. eta 4. postuak
urriaren 9a,
Eden Park, Auckland
    Zeelanda Berria Zeelanda Berria  20  
  Zeelanda Berria Zeelanda Berria  33   Gales Gales  18
  Argentina Argentina  10     Australia Australia   21
urriaren 21a,
Eden Park, Auckland


Ohorezko postuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko Munduko Errugbi Txapelduna
Flag of New Zealand.svg
Zeelanda Berria
2. postua 3. postua 4. postua
Frantzia Frantzia Australia Australia Gales Gales

Puntuegileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puntuegile eta entsegugileen tauletan Morné Steyn (62 punturekin) hegoafrikarra, eta Chris Ashton eta Vincent Clerc (6 entsegu banarekin) frantziarrak nagusi izan ziren.

Puntuegile nagusiak
Errugbilaria Taldea Denera Puntuak
Entseguak (5 pt) Transformaketak (2 pt) Penaltiak (3 pt) Dropak (3 pt)
Morné Steyn Hegoafrika 52 2 14 5 0
Kurt Morath Tonga 45 0 6 11 0
Ronan O'Gara IRFU flag.svg 44 0 10 8 0
Dimitri Yachvili Frantzia 37 0 8 7 0
Colin Slade Zeelanda Berria 36 1 14 1 0
James O'Connor Australia 35 1 12 2 0
James Arlidge Japonia 34 2 3 6 0
Chris Ashton Ingalaterra 30 6 0 0 0
Vincent Clerc Frantzia 30 6 0 0 0
Rhys Priestland Gales 29 0 10 3 0
Jonny Wilkinson Ingalaterra 28 0 5 5 1
Piri Weepu Zeelanda Berria 41 0 4 11 0
Morgan Parra Frantzia 28 1 4 5 0
Merab Kvirikashvili Georgia 28 0 2 8 0

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zabaleta, Eneritz. Baloi bat, bi hemisferio. Berria, 2011ko irailak 8, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
  2. All Blacks survive scare to clinch Cup. rugbyworldcup.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
  3. RWC 2011 fixtures and pool venues announced
  4. RWC 2011 fixtures and pool venues announced
  5. a b c d International Rugby Board. RWC 2011 Selection

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]